The Fog
The Fog (euskaraz Lainoa) beldurrezko filma da, 1980an John Carpenter estatubatuar gidoilari eta zinemagileak zuzendua. Adrienne Barbeau, Jamie Lee Curtis, John Houseman, Janet Leigh, Tom Atkins eta Nancy Loomis aktoreek antzeztu zuten. Beldurrezko zinemazaleen artean, kultuzko film estatusa bereganatu du.
| Jatorria | |
|---|---|
| Argitaratze-data | 1980 |
| Izenburua | The Fog |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | beldurrezko zinema, misteriozko zinema, ghost film (en) |
| Iraupena | 90 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | John Carpenter |
| Gidoigilea(k) | John Carpenter Debra Hill |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Debra Hill |
| Ekoizpen-diseinatzailea | Tommy Lee Wallace |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | John Carpenter |
| Argazki-zuzendaria | Dean Cundey |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Kalifornia |
| Argumentu nagusia | mendekua, Naturaz gaindiko fenomenoa eta Gizarte bazterketa |
2005ean izenburu bereko berregokitapena izan zuen.
Argumentua
aldatuKaliforniako kostaldeko Antonio Bay udalerri eta turismogunean girotuta dago. Herritarrak udalerriaren ehungarren urteurrenaren ospakizuna prestatzen ari diren bitartean, itsasontzi zahar bateko eskifaia era basatian hil dute. Une berean, itsasoan, laino misteriotsu batek gauero etengabe kostalderantz doan sekretu hilkor bat ezkutatzen du. Herriko kondaira baten arabera, gertakizun arraro horiek ehun urte lehenago jazotako gertakari izugarri batekin lotura dute. Udalerriaren ehungarren urteurrenaren eguna hurbilduz doan einean laino misteriotsua, izuikara giroa eta herritarren hilketak areagotuz doaz.
Aktoreak
aldatu- Adrienne Barbeau: Stevie Wayne
- Jamie Lee Curtis: Elizabeth Solley
- Janet Leigh: Kathy Williams
- John Houseman: Machen jauna
- Tom Atkins: Nick Castle
- James Canning: Dick Baxter
- Charles Cyphers: Dan O'Bannon
- Nancy Loomis: Sandy Fadel
- Ty Mitchell: Andy Wayne
- Hal Holbrook: Aita Malone
- John F. Goff: Al Williams
- George 'Buck' Flower: Tommy Wallace
- Darwin Joston: Phibes doktorea
- Rob Bottin: Blake
- John Carpenter: Bennett
Kanpo estekak
aldatu- The Fog filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Fog filma John Carpenterren webgunean ikusgai (Ingelesez)