Tasya van Ree
Tasya van Ree (Mililani, Hawaii, AEB, 1976ko apirilaren 30a) estatubatuar argazkilari eta artista da. Ezaguna da, batez ere, pertsonaia ezagunen zuri-beltzeko argazkiengatik.
| Tasya van Ree | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mililani, 1976ko apirilaren 30a (50 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | argazkilaria eta margolaria |
| tasyavanree.com | |
Lan ibilbidea
aldatuTasya ezaguna da pertsonaia ospetsuen zuri-beltzeko argazkiengatik. Michelle Rodriguez, Katherine Moennig, Matt Dallas eta beste askori atera die argazkia. Hainbat elkarrizketatan, artistak Amber Heard estatubatuar aktorea aipatzen du bere musa gisa.[1][2]
Bere argazkiak hainbat hiritan erakutsi dira, baita arte aldizkarietan ere.[3]
Bizitza pertsonala
aldatu2010eko abenduan, Amber Heard aktoreak bisexuala zela esan zuen, GLAADen 25. urteurreneko ekitaldian, eta 2008tik 2012ra harremana izan zuela Tasya van Reerekin. 2009an, Amber Heard bikotekidea atxilotu zuten Washington estatuan, etxeko indarkeria delitu txiki bat egotzita, ustez argazkilariari heldu eta haren besoa kolpatu ondoren. Hearden aurkako kargurik ez zen aurkeztu. Eskaera baten ostean, 2011n poliziak legez kanpo utzi zituen atxiloketaren erregistroak, baina King Konderriko Barruti Auzitegiak bere erregistro propioak gorde zituen. 2016an, argazkilariak adierazi zuen Heard "bidegabeki" akusatu zutela, eta gertakaria "gaizki interpretatua eta gehiegizkoa" izan zela.[4][5][6]
2015. urteko bukaeratik 2016ko erdialdera arte Caroline Vreeland abeslari eta modeloarekin izan zuen harremana, Diane Vreeland modako zutabegile ezagunaren biloba. 2016. urteko urrian asko agertu zen Phoebe Dahl diseinatzailearekin, Roald Dahl haurrentzako eleberrien idazlearen biloba eta Ruby Rose aktorearen bikotekide ohiarekin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Michelle Rodriguez – The Edge of Beauty. .
- ↑ Kate Moennig – Time never stands still. .
- ↑ Red Carpet- fashion awards. Amber Heard In Amanda Wakeley – Tasya Van Ree’s “Distorted Delicacies” Art Exhibit. .
- ↑ EXCLUSIVE: Amber Heard talks about being in Hollywood.. .
- ↑ Dailymail. Actress Amber Heard comes out as a lesbian at GLAAD event. .
- ↑ Actress Amber Heard Comes Out as Lesbian. 6 de Dezembro de 2010.