Edukira joan

Sevillako bizargina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sevillako bizargina
Jatorria
Sorrera-urtea1816
Argitaratze-data1815
Estreinaldi-data1816ko otsailaren 20a
IzenburuaIl barbiere di Siviglia
Jatorrizko herrialdeaItalia
Ezaugarriak
Genero artistikoaopera buffa eta opera
Hizkuntzaitaliera
Zatiak2 ekitaldi
Egile-eskubideakjabari publiko
Deskribapena
OinarrituaThe Barber of Seville (en) Itzuli
LibretistaCesare Sterbini
Bestelako lanak
MusikagileaGioacchino Rossini
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSevilla

IBDB: 10430
IMSLP: Il_barbiere_di_Siviglia_(Rossini,_Gioacchino) Allmusic: mc0002370808 Edit the value on Wikidata

Sevillako bizargina[1][2] (italieraz: Il barbiere di Siviglia) bi ataletan banatutako opera bufoa da, Gioachino Rossinik idatzitakoa, Cesare Sterbiniren libretoaren gainean, Pierre-Augustin de Beaumarchais frantziarraren izen bereko komedian oinarrituta. Egile berarena da Figaroren ezteiak, Wolfgang Amadeus Mozartek azken honi buruz ere opera bat idatzi zuelarik. Aurretik ere, gai bereko lanak idatzi ziren, Giovanni Paisiello eta Nicolas Isouardenak kasu. Paisielloren opera, denbora batez, Rossinik idatzitakoari gailendu zitzaion arren, bakarrik azken horrek jasan izan zuen denboraren igaroa, eta, gaur egun, oraindik, operatako lan garrantzitsuenetako bat da. Argentina Antzokian estreinatu zen, Erroman, 1816ko otsailak 20an.

Geltrude Righetti Giorgi kontraltoa, Rosinaren papera egin zuen lehena izan zen, eta Almaviva kondearena, berriz, Rossinik berak, Manuel del Pópulo Vicente García tenore espainiar handiari eman zion.

Rossinik oso denbora laburrean idatzi zuen, operaren kontratua, estreinatu baino bi hilabete lehenago soilik sinatu baiten. Handik urte askotara, Rossinik, hamahiru egunetan amaitu zuela zioen. Baina litekeena da Figaroren gaiari jada buelta asko eman izana, opera idazten hasi zenerako.

Opera horren obertura, sarri, kontzertuko lan gisa jotzen da. Bere izaera alai, barregarri eta umoretsuak publikoa psikologikoki prestatzen du, opera gertatzen den girorako. Rossinik berak oberturako musika hori lehenagoko bi operen oberturatzat erabili zuela ezagutzen da. Baina, betirako, opera horrekin lotua geratu da, bere maisulanetako bat. Obertura, Antonio Lopez de Santa Annaren garaian, Mexikoko Armadako gerra bandaren martxatzat ere erabili zen. Largo al factotum aria ere oso ezaguna da, Figarok kantatutakoa, eta horrek bere buruari operan zehar ematen dion garrantzia adierazten duena.

Oharra: Atal honek istorioren parte bat azaltzen du.

XVII. mendearen amaiera edo XVIII. mendearen hasierako Sevillan oinarrituta dago. Opera honetan, Rosina, neska aberats eta umezurtz bat, bere tutore den Bartolok giltzapean du, soilik, mezetara joateko irteten uzten diolarik, honek, noizbait, Rosinarekin ezkontzeko asmoz, baina Rosina Almaviva kondeaz maiteminduta dago. Figaroren bizartegian, konde gaztea oso ongi ikusia dago, eta bizarginak, Rosina eta kondearen arteko maitasuna bultzatzen saiatzen da. Horretarako, ostatu hartzeko baimena duen soldaduz mozorrotzeko aholkatzen dio, baina, zoritxarrez, Bartolo, hiriko pribilegiatuetatik, soldaduei ostaturik emateko beharrik ez duenetako bat da. Almaviva, arbuiatua eta faltsukeriagatik atxilotua izateko zorian geratzen da. Baina Figarok animoak ematen dizkio, eta abadez mozorrotzen da oraingoan, ohiko kantu klasea emateko asmoz, gaixo jarri den don Basilio benetako maisuaren ordez. Baina, zoritxarrez, Figaro Bartolori bizarra mozten ari denean, benetako Basilio agertzen da. Figarok, ordea, Basiliori urrezko txanpon bat emanez konpontzen du, honela, Almaviva kondeak eta Rosinak, sekretupean ezkontzea erabakitzen dutelarik. Baina Bartolo tutore agurea ez da fio, eta eskribauari deitzen dio ezkontza aurreratzeko. Figarok, horretaz konturatzean, Almaviva kondeari kontatzen dio, eta hau, Rosinarekin ezkontzen da presaka.

Opera hori estreinatu zenean, ikustera joan zen jendeak ez zuen espero zen bezala jokatu, oso modu zakarrean baizik, barrez, marmar egiten, txistu egiten... Kantarietako batek okerreko pauso bat eman zuen eta agertokiaren erdian erori zenean, guztiak iseka egiten hasi zitzaizkion. Beste alde batetik, musikarietako bati, bere musika tresna jotzen ari zela, soketako bat apurtu zitzaion. Eta hori gutxi balitz, inork espero ez zuena, katu batek jauzi egin zuen agertokiran. Rossinik irtetea erabaki zuen, eta berehala, honako hau esan zuen: "Kontrolpean manten ez zitekeen publiko baten aurrean ihes egin behar izan nuen. Hil egin behar nindutela uste nuen". Biharamuneko entzuleek hobeto pentsatu zuten eta operarik gogokoenetako bat bihurtu zen.

  • Rosina, Bartoloren babestua. Mezzosopranoa
  • Bartolo, Rosinaren tutore eta babeslea, Baxua
  • Almaviva kondea, Espainiako Handia, Tenorea
  • Figaro, bizargina, Baritonoa
  • Basilio, musika irakaslea, Baxua
  • Berta, Bartoloren zerbitzaria, Sopranoa
  • Fiorello, Almaviva kondearen zerbitzaria, Baxu edo baritonoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]