Rosa Mayreder
| Rosa Mayreder | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Viena, 1858ko azaroaren 30a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Viena, 1938ko urtarrilaren 19a (79 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Karl Mayreder (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, libretista, pastellist (en) |
| Kidetza | Verein der Schriftstellerinnen und Künstlerinnen Wien (en) |
| Izengoitia(k) | Franz Arnold |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Rosa Mayreder (jaiotzez Obermeyer; Viena, 1858ko azaroaren 30a - Idem, 1938ko urtarrilaren 19a) librepentsalari, idazle, margolari, musikari eta feminista austriarra izan zen. Marie eta Franz Arnold Obermayer-en alaba zen, jatetxeko operadore eta tabernari aberatsa zena.
Rosak hamabi anai-arreba zituen, eta bere aita kontserbadoreak nesken hezkuntza formalean sinesten ez bazuen ere, bere anaietako batekin batera greziera eta latina ikasgaietan parte hartzen utzi zion. Irakaskuntza pribatua ere jaso zuen, frantses, pintura eta pianoa.
Bizitza eta ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rosa Obermeyer 1858ko azaroaren 30ean jaio zen. Bere aita Franz Arnold Obermayer zen, taberna oparo baten jabea zen.[1] Mayreder-en familiaren, gizarte-giroaren eta bere nortasunari buruzko xehetasunak eguneroko sarrera batzuetan erregistratzen dira, lehena 1873ko apirilaren 28koa dena; hamalau urte zituen garai hartan. Bere eguneroko sarrera autobiografikoek hainbat gai jorratu zituzten, bere eguneroko bizitzatik hasi eta gerrari buruzko sentimenduetaraino.[1]
Hazita, Mayreder etxe handi batean bizi zen, eta aberatzen ohikoa zen hezkuntza jaso zuen. Mayreder-i pianoa jotzen, abesten, frantsesez hitz egiten, eta marrazten irakatsi zioten tutore pribatuek. Hala ere, Mayreder jeloskor zegoen hain akademikoak ez ziren anaiei hezkuntza aukera gehiago ematen zitzaizkielako.[1] Geroago, eskolatze horren eragina nabarmena izan zen, Mayreder klase ertainaren artean neskak hezteko moduaren aurka matxinatu baitzen. Sexu bikoiztasuna eta prostituzioa kritikatu zituen. Hirurogeita hamar urterekin, 1928an, ohorezko hiritar gisa aitortu zuten Vienan.[2] Matxinada kasu horietako bat izan zen bere erabakia, hemezortzi urte bete zituenean kortse bat inoiz ez janztea. Desafio hau ez zen bakarrik adierazpen sozial bat, baizik eta bere amaren aurkako burrukaldi pertsonal bat, uste baitzuen emakumearen betebeharra zela bere senarrarengandik eta semeengandik bere buruaren zentzua eratortzea.[1]
Helduaroan hazi zenean, Mayreder-ek artista, idazle eta filosofo ugari ezagutu zituen. Mayreder-en etorkizunari buruzko jarduera garrantzitsuenetako bat Josef Storck, Wiener Kunstgewebeschule, Rudolf von Waldheim, Friedrich Eckstein, eta bere anaiak Karl, Julius eta Rudolf izan ziren. Nietzsche, Goethe eta Kant-en idazkiek ere eragin handia izan zuten harengan.[1] Horrelako pertsonekiko esposizioak aukera eman zion Mayrederri gizartean gizonen eta emakumeen arteko desadostasunak onartzen zituztenekin harremanetan jartzeko, eta sinesten zituen gai soziologikoetan inplikazioa bilatzera bultzatu zuen.[3]
1881ean, Rosa, Karl Mayreder arkitektoarekin ezkondu zen, eta, ondoren, Vienako unibertsitate teknikoko errektore bihurtu zen. Ezkontza harmoniatsua izan zen, baina seme-alabarik gabe geratu zen. 1883an, Rosak abortua izan zuen, eta bi kontu ere izan zituen, bere egunerokoetan zehatz-mehatz deskribatzen dituenak. Karl-ek depresio errepikatuak izan zituen 1912tik 1935ean hil zen arte.
Feminismoa, idazketa eta artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosa Mayreder gizarteko egitura patriarkalen kritikari erradikala izan zen baita feminismoaren kritikaria ere. Bere helduaroan zehar, Rosa Mayreder-ek bere frustrazioa adierazi zuen emakumeek historian zehar izan duten benetako adierazpen faltagatik. Gizarteari egin zizkion kritika ugarik helburu zuten gizonen eta emakumeen arteko desoreka eraberritzea eta emakumeek beren gain har zitzaketen eta modu orokorragoan har zitzaketen rolak zabaltzea.[4] Mayreder-en ustez, emakumeen eskubideen alde borrokatzea zen haren bokazioa bizitzan, eta jakitun zen statu quo-ari aurre egiteko egin zituen saiakerak apurtzaileak izan zirela bere garairako.[3] "Bluestocking" [Galtzerdi urdina] izatea, edo gaizki portatzea leporatzen zioten bitartean, bere ingurua modu irekian kritikatzen jarraitu zuen.
Mayreder-ek eragin handiko bi lan argitaratu zituen, bata Zur Kritik der Weiblichkeit (Feminitatearen kritikariei) izan zen, 1905ean (gero, ingelesez, A Survey of the Woman Problem gisa argitaratu zen, 1912an). Filosofo "onartuen" aipuak ezeztatzen zituen eta autoritatezko babesa ezartzen zuen saiakera-bilduma bat zen hura, hamazazpigarren eta hemezortzigarren mendeetako idealetan inspiratzen zen idazteko estiloa. A Survey of the Women Problem idazteko inspirazioa, emakumeen mugimenduaren oinarria hiru gaiek eragiten zutela uste zuen: iturri ekonomiko, sozial eta etiko-psikologikoak. Mayreder-en bigarren eragin handiko argitalpena Geschlecht und Kultur (Sexua eta kultura) (1923) izan zen. Azken lan hori, moral bikoitza eta emakumeen diskriminazioa kritikatzen zituena, ingelesera itzuli zen. Autobiografia bat ere idatzi zuen, Das Haus in der Landskrongasse. [Landskrongasse-ko etxea]
Lehen Mundu Gerran Mayreder-ek artikuluak eta erreportajeak argitaratu zituen, non ikuspegi bakezalearen alde egin zuen hainbat komunikabidetan, besteak beste, Neues Frauenleben eta Internationale Rundschau [Nazioarteko berrikusketa].[5]
Idazteaz gain, Mayreder-ek margolaritzaren gustukoa hartu zuen eta Aquarellist klubean [Akuarelagileen elkartea] onartutako lehen emakumea bihurtu zen. 1981ean, bere akuareletako bat Vienako Kunstlerhaus-en (Artisten Etxea) erakusketa baterako onartu zen. Gainera, Mayreder-ek Kunstchule for Frauen und Madchen (Neska eta Emakumeentzako Arte Eskola) sortu zuen Olga Prager, Marriane Hainisch eta Karl Federnekin batera.[6]
Rosa Mayreder Austriako Emakumeen Elkarte Orokorraren sortzaileetako bat izan zen. Rudolf Steiner ezagutu zuen (harekin korrespondentzia luze eta zabal batean sartu zen), Marie Lang emakumeen eskubideen aldeko ekintzailearen bidez. Hugo Wolf eta Friedrich Eckstein ere ezagutu zituen. Rosak Wolf-ekin adiskidetasun goxoa eratu zuen eta bere istorioetako bat garatu zuen Der Corregidor[7] operarako libreto gisa, [8]1896an Mannheim-en lehen aldiz antzeztu zena. Urte horietan argitaratu zuen Aus meiner Jugend (Nire gaztarotik) lehen eleberria. Langen zirkuluan ere ezagutu zuen Rosak Marianne Hainisch, eta harekin lan egin zuen 1902an eratu zen "Allgemeiner Österreichischer Frauenverein" emakume-elkarte austriarrean.
Rosa-ren leloa hauxe zen:
«Ezagutzaren bitartez askatasun eta zorionerantz».
Lehen Mundu Gerran, bakearen aldeko mugimendu feministarekin konprometitu zen filosofoa. Rosa Mayreder bere garaiko medikuntzaren azken ezagutzen berri zuen eta kontuan hartzen zituen: «Luzaroan, burmuinean bilatu da sexuen arteko desberdintasunerako faktore erabakigarria, eta horren zantzu ezberdinak aurkitu direla uste izan da. Baina, gaur egun, ezin da zalantzan jarri giza garunek desberdintasun indibidualak soilik adierazten dituztela, eta ez sexualak».[9]
Rosa Mayreder Vienako Elkarte Soziologikoaren kide sortzaile emakume bakarra izan zen, 1907an hasi zena. Lehen Mundu Gerran Mayreder bake mugimenduan konprometitu zen eta 1919an "Internationale Frauenliga für Frieden und Freiheit" (Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Liga, IFFF) elkarteko presidente bihurtu zen.
Mayreder eragin handia izan zuen Klara Johanson suediar literatur kritikariarengan.
Pertsona aparta, benetakoa, ideien etengabeko materializatzailea eta aukeren etengabeko sortzailea izan zen, bere aberriak Austriako 500 txelineko billeteetan ohoratu eta betikotzen jakin zuena.[10][11]

Rosa Mayreder eta Nietzsche-ren filosofia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Feminismoa eta osasun publikoa bezalako hainbat gai sozialen inguruko lehen argitalpenetan, Mayrederrek gogoz eskertu zuen Nietzsche-ren lana. 1920ko hamarkadaren amaieran idatzi zituen azken lanetan, Mayreder kritikoagoa bihurtu zen Nietzsche-ren idatziekin, baita Nietzsche-ren filosofiaren inguruan sortzen ari zen kultuaren gehiegikeriekin ere; hala ere, ez zuen alde batera utzi Nietzscheri buruz zuen estimu orokorra.
Liburuak (besteak beste)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iturria:[12]
- A Survey of the Woman Problem. [Emakumearen arazoari buruzko inkesta.] New York, George H. Doran Compagny (1913). Zur Kritik der Weiblichkeit-eren itzulpena (1905)
- Askese Und Erotik [Aszetismoa eta erotismoa] (entsegua) Diederichs Verlag, Jena 1926 (alemanez) (wurde ins italienische übersetzt,(itzulpena italieraz) Verlag Gilardi + Vela, Mailand)
- Idole - Geschichte einer Liebe, Roman, S. Fischer, Berlin 1899[Idoloa- Maitasun baten historioa ] (alemanez)
- Aus meiner Jugend (3 Novellen) [Nire gaztearotik] (hiru eleberri) (alemanez) Pierson, Dresden 1896 - 2. Auflage [2, edizioa] Hugo Heller, Wien, 1908
- Übergänge (Novellen), Pierson, Dresden, 1897 - 2. Auflage [2, edizioa] Heller, 1908
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 Tanzer, Ulrike; Beniston, Translated by Judith. (2013). «Feminism and Pacifism: Rosa Mayreder's Writings against War» Austrian Studies 21: 46–61. doi:. ISSN 1350-7532. (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ Schwartz, Agatha. (February 2011). «Review of Mayreder, Rosa, Gender and Culture» h-net.org.
- 1 2 «Detailed Schedule of Sessions with Abstracts of Papers» South Central Review 8 (3): 7–91. 1991 ISSN 0743-6831. (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ (Ingelesez) zu.), Franz Solms-Laubach (Graf. (2007). Nietzsche and Early German and Austrian Sociology. Walter de Gruyter ISBN 978-3-11-018109-8. (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ Ulrike Tanzer. (2013). «Feminism and Pacifism: Rosa Mayreder's Writings against War» Austrian Studies 21: 51. doi:..
- ↑ (Ingelesez) Schwartz, A.. (2005). Austrian Fin-de Siècle gender heteroglossia: The dialogism of misogyny, feminism, and viriphobia. europe: German Studies Review, 347-366 or..
- ↑ Walker, Frank. (1960). «Conversations with Hugo Wolf» Music & Letters 41 (1): 5–12. doi:..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Rosa Mayreder» www.europeana.eu (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rosa Mayreder, filósofa | DF Diario Feminista. 2024-06-22 (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Blee, Juanita. (2024-02-05). «Rosa Mayreder: la lumbrera desestabilizadora» Historia Hoy (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ Hernández, Publicado por Hortensia. Rosa Obermayer Mayreder activista feminista y por la paz en Europa. (kontsulta data: 2026-02-17).
- ↑ Thriftbooks. «Rosa Mayreder Books | List of books by author Rosa Mayreder» Thriftbooks.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rosa Mayreder (alemanez)
- Rosa Mayreder gizon baten aurka xakera jolasten(argazkia eta testua gaztelaniaz)
- Rosa Mayreder-en biografia (alemanez)
- Gender and Culture [Generoa eta kultura] Bere lanen bilduma