Edukira joan

Regina Saxonia-Meiningengoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Regina Saxonia-Meiningengoa

Grand Mistress of the Order the Starry Cross (en) Itzuli

1951ko maiatzaren 10a - 2010eko otsailaren 3a
← Zita Borboi-Parmakoa - Archduchess Gabriela of Austria (en) Itzuli →
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRegina Helene Elisabeth Margarete von Sachsen-Meiningen
JaiotzaWürzburg, 1925eko urtarrilaren 6a
Herrialdea Alemania
BizilekuaVilla Habsburg
HeriotzaPöcking, 2010eko otsailaren 3a (85 urte)
Hobiratze lekuaImperial Crypt (en) Itzuli
Familia
AitaGeorg von Sachsen-Meiningen
AmaKlara-Marie von Korff gennant Schmising-Kerssenbrock
Ezkontidea(k)Oton Habsburgokoa  (1951ko maiatzaren 10a -  2010eko otsailaren 3a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Saxe-Meiningen (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 73427084 Edit the value on Wikidata
Regina eta Otonen hilkutxak, elkarrekin behin betiko lurperatu baino lehen (2011).

Regina Saxonia-Meiningengoa (Wurzburgo, Weimarko Errepublika, 1925eko urtarrilaren 6a – Pöcking, Alemania, 2010eko otsailaren 3a) Saxonia-Meiningengo printzesa eta Austria, Hungaria eta Bohemiako printzesa oinordekoa izan zen, ezkontzarengatik.[1][2]

Wurzburgon jaio zen, Saxonia-Meiningeneko etxeko buru zen Jorge Saxonia-Meinigengo printzearen eta Klara-Maria Korffeko kondesaren lau seme-alabetako gazteena izan zen. Regina izan zen ondorengoak izan zituen haurrideetako bakarra: Bere bi neba zaharrenak, Antonio Ulrico, hogei urterekin hil zen, Bigarren Mundu Gerran, eta Federico Alfredo, fraide kartusiar egin zen, eta ondorengotza eskubideei uko egin zien. Reginaren ahizpa, Maria Isabel, hiru hilabete zituela hil zen, 1923. urtean, Regina jaio baino lehen.

1951. urteko maiatzaren 10ean, Austriako azken enperadorearen, Karlos I.a Austriakoaren eta Zita Borboi-Parmako printzesaren semea zen Oton artxidukearekin ezkondu zen, Nancyko Frantziskotarren Elizan, Frantzian, Pio XII.a aita santuaren bedeinkapenarekin. Ezkondu eta gero, Austriako Regina edo Habsburgoko Regina artxidukesa bihurtu zen. 1954. urteko maiatzaren 10etik hil zen arte, Regina eta Oton Hasburgokoa Villa Austriako beren egoitza ofizialean bizi izan ziren, “Kaiservilla” izenez ere deitua (Enperadorearen Hiribildua), Niederpöckingen, Starnberg aintziratik gertu.

2005. urteko abenduaren 2an, burmuineko lesioa izan zuen, eta Nancyko ospitale batera eraman zuten. Hala ere, 2006. urteko otsailaren 22an, bere onera etorri zen, bere ama Klara dukesaren eta bere neba nagusi Antonio Ulricoren gorpuzkiak Hildburghauseneko Heldburg Veste hilerriko bobedara eraman ahal izateko. Aita Jorge printzearen gorpuzkiak Tscherepowez-etik (Errusia), non 1946. urtean gerrako preso zela hil zen, 2007ko udaberrian lekualdatu ziren.

Regina artxidukesa 2010. urteko otsailaren 3an hil zen Pöckingen, 85 urte zituela, oraindik zabaldu ez diren arrazoiengatik. Behin-behinean Heldburgen lurperatu zuten, otsailaren 10ean. 2011. urteko uztailaren 16an, senarra hil ostean, biak batera lurperatu zituzten Vienako kripta inperialean.

Reginak eta Oton artxidukeak zazpi seme-alaba izan zituzten, bi gizon eta bost emakume:

  • Andrea Austriakoa (1953), Neippergeko konde Carlos Eugeniorekin ezkondua. Bost seme-alaba izan zituzten.
  • Monika Austriakoa (1954ko irailaren 13a), Luis Maria Gonzaga Casanova-Cárdenas etay Barónekin ezkondua, Santángeloko V. dukea, Lodosako kondea, Luisa Teresa Borboiko Espainiakoa infantaren ondorengoa. Senar-emazteek lau seme-alaba izan zituzten
  • Mikaela Austriakoa (1954ko irailaren 13a), aurrekoaren ahizpa bikia, lehen aldiz Eric Alba Teran d'Antin-ekin ezkondua, zeinarekin hiru seme-alaba zituen, eta bigarren aldiz, Huberto de Kageneck kondearekin ezkondua, ondorengo barik.
  • Gabriela Austriakoa (1956), 1978tik Christian Meisterrekin ezkondua. Hiru seme-alaba izan zituen.
  • Walburga Austriakoa (1958). 1992az geroztik, Suediako nobleziako Carlos Absalón Archibaldo Douglas kondearekin ezkondu zen eta seme bat izan zuen.
  • Karlos Habsburgo-Lorena, Austriako artxidukea (1961eko urtarrilaren 11n jaioa), Francesca Thyssen-Bornemisza baronesarekin ezkondu zen 1993. urtean. Hiru seme-alaba izan zituen.
  • Jorge Habsburgo-Lorena (1964), Eilika Oldemburgoko dukesarekin ezkondua. Hiru seme-alaba izan zituen.

Ohorezko goraipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gurutze Izartuaren Ordenako Maistra Handia.
  • Hurkoarenganako Maitasunaren Ordenako Maistra Handia.
  • Bertutetsuen Ordenako Maistra Handia.
  • Isabel Teresaren Ordenaren babeslea.
  • Isabelen Ordena Inperialeko Gurutze Handia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) «Princess Regina of Saxe-Meiningen Biography | Pantheon» pantheon.world (kontsulta data: 2025-09-17).
  2. ↑ (Ingelesez) Habsburg, Georg von. (2025-07-09). «Princess Regina of Saxe-Meiningen» Royalpedia (kontsulta data: 2025-09-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa:

Zita Borboi-Parmakoa

Austrohungariar erregegaia

1951 - 2007

Hurrengoa:

Frantzeska Thyssen-Bornemisza Baronesa