Raila Odinga
Raila Amolo Odinga (Maseno , 1945eko urtarrilaren 7a – Koothattukulam, India, 2025eko urriaren 15a) kenyar politikaria izan zen. Kenyako lehen ministroa izan zen 2008tik 2013ra.
Oginga Odingaren semea izan zen, Kenyako lehen presidenteordea. Ekialdeko Alemanian filologia eta galdaketa ikasi zituen. 1970ean Kenyara itzuli zen.
1982an estatu-kolpe saiakera bat izan zen Daniel Arap Moi presidentearen aurka. Kolpearen ondorengo errepresioan, Odinga atxilotu eta traizioa leporatu zioten. 1988ko otsailean askatu zuten, baina urte hartako abuztuan berriro atxilotu zuten. 1991ko ekainean askatu zuten behin betiko, eta handik Norvegiara ihes egin zuen.
Odinga bost aldiz izan zen Kenyako presidente izateko hautagaia, baina ez zuten inoiz aukeratu, eta behin baino gehiagotan salatu zuen hauteskundeetan iruzurra izan zela. Diputatua izan zen 1992tik 2013ra, eta oposizioko liderra 2013tik. 2008tik 2013ra Kenyako lehen ministro izan zen Mwai Kibakiren presidentetzan.