Pro-drop hizkuntza
Pro-drop hizkuntza (ingelesezko pronoun-droppingetik, hots, "izenorde-erorketa") zenbait izenordain mota bazter utz ditzakeen hizkuntza da, pragmatikoki edo gramatikalki ondoriozta daitezkeenean. Baldintza zehatzak aldatu egiten dira hizkuntza batetik bestera, eta nahiko korapilatsuak izan daitezke. Izenordea baztertzeko fenomenoa zero edo anafora nuluko gai handiagoaren parte da. Pro-drop hizkuntzen eta anaforarik ezaren arteko loturak zerikusia du izenordain kendu batek ezaugarri erreferentzialak izatearekin, eta hala da, modu gordinean: beraz, ez da izenordain "zozo" hutsala.[1]
Ezaugarri hori izatea ingelesa, frantsesa edo alemana bezalako hizkuntza ez pro-drop batzuetara itzultzerakoan arazotsua da, izenordaina gehitzea eskatzen baitute, bereziki itzulpen automatikoan nabari dena. Esate baterako, hiztuna bilatzen ari zen liburu batzuk aurkitu baditu, horren berri ematean euskarazko "Hemen daude" (pro-drop ereduzko perpausa) esaldiaren araberako *Are here / *Sont ici / *Sind hier modukoak esatea edo idaztea ez da gramatikala —eta mordoiloa da, gainera—, ingelesez, frantsesez, eta alemanez, hiru hizkuntzon pro-drop ezaugarri ahula dela kausa, izenorde subjektua agertzea ezinbestekoa baita testuinguru horretan (esaldi zuzenak hauek dira: They (= the books) are here / Ils (= les livres) sont ici / Sie (= die Bücher) sind hier, hau da, Haiek (= liburuak) daude hemen, hitzez hitz). Halaber, hizkuntzak ikastean gertatzen diren transferentzia-akatsetan lagun dezake[2].
Izenordainak erortzea ezinezkoa izatea —edo gutxitan gertatzea— Europako hizkuntza batzuen eskualdeko ezaugarri bat da (ikus Batezbesteko europar estandarra); halaxe gertatzen da ingelesez, frantsesez, alemanez eta emilieraz, besteak beste. Aldiz, japonierak, mandarinerak, vietnamerak, swahiliak, eslaviar hizkuntzek, persierak, uraldar hizkuntzek, Asiriako neo-arameerak, kra-dai hizkuntzek, euskarak, italierak, katalanak, gaztelaniak eta portugesak[3] pro-drop ezaugarriak dituzte maiz. Era berean, hizkuntza batzuek, hala nola grekoak eta hindiak[4], edozein esalditan pro-dropa agertzen dute.[5]
Terminoaren erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Noam Chomskyren Lectures on Government and Bind ("Menpekotasunari eta loturari buruzko hitzaldiak") lanean, terminoa propietate multzo baterako erabiltzen da —"subjektu eliptikoa" haietako bat zen—; kopuladun perpausetan pro predikatu gisa agertzeaz, subjektu gisa agertu beharrean, ikus Moro, 1997.
Horrela, norabide bakarreko korrelazioa iradoki zen flexiozko komunztaduraren (ingelesez, inflectional agreement) eta izenordain hutsen artean, batetik, eta komunztadurarik ezaren eta ageriko izenordainen artean, bestetik. Bertsio klasikoan, ez dira talde horretan sartzen komunztadura-morfologiarik izan ez ezik, izenordainik gabe moldatzeko joera bizia ere duten hizkuntzak —esate baterako, japoniera, txinera, koreera eta vietnamera— ez dira sartzen, orrialdeko ohar batean argi utzi zen bezala: The principle suggested is fairly general, but does not apply to such languages as Japanese in which pronouns can be missing much more freely ("Iradokitako printzipioa nahiko orokorra da, baina ez dagokie japoniera bezalako hizkuntzei, haietan izenordainak askoz ere maizago falta baitaitezke": Chomsky 1981:284, fn 47).
Pro-drop terminoa beste esparru batzuetan ere erabiltzen da gramatika generatiboan, hala nola gramatika funtzional lexikalean (lexical functional grammar, ingelesez), baina adiera orokorragoan: Pro-drop is a widespread linguistic phenomenon in which, under certain conditions, a structural NP may be unexpressed, giving rise to a pronominal interpretation ("Pro-dropa fenomeno linguistiko hedatu-hedatua da; hor, baldintza jakin batzuetan, egiturazko izen-sintagma bat adierazi gabe gera liteke, interpretazio pronominala sorraraziz", Bresnan 1982:384).
Menpekotasunari eta loturari buruzko teoriaren arabera, pro-dropak subjektu uxatuari zegokion kokaleku hustuan falta den kategoria hustuari pro esaten zaio, edo "pro txiki" (ez bedi "PRO handi" izenekoarekin nahas, hots, jokatu gabeko aditzei —infinitiboak, gerundioak, partizipioak— lotutako kategoria hustuarekin).
Hizkuntzen arteko parekatzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nabari da pro-drop hizkuntzak direla pertsonarekiko eta numeroarekiko flexio aberatsa dutenak (euskara, persiera, poloniera, txekiera, portugesa, eta abar) edo horrelakorik deusetarako ez dutenak (japoniera, txinera, koreera-eta), Baina tarteko hizkuntzak (ingelesa, frantsesa) ez-pro-drop dira.
Ageriko izenordainak ingelesez japonieraz baino "erabilgarriagoak" izateko mekanismoa iluna bada ere, eta behaketa horretan salbuespenak egon arren, oraindik balio deskribatzaile nabaria duela dirudi. Huang-ek dioen bezala, "Pro-dropa baimenduta dago hizkuntza batek komunztadura osoa duenean, edo komunztadurarik ez duenean, baina ez hizkuntza batek komunztadura partziala pobretua duenean".
Aditz-morfologia oso jokatua duten pro-drop hizkuntzetan, izenordain subjektuaren adierazpena ez da beharrezkotzat jotzen, aditz-jokatuak subjektuaren pertsona eta numeroa adierazten dituelako; horrela, subjektu eliptikoaren erreferentea aditzaren gaineko flexio gramatikalei esker ondoriozta daiteke.[6]
Pilar P. Barbosa-k eredu tipologiko horiek subjektu eliptikoko hizkuntza (ingelesez, null-subject language edo NSL) gisa definitzen ditu: haren esanetan, pro-drop terminoa kategoriotan azpikategoriza daiteke:
- mintzagai modukoa (topic pro-drop),
- subjektu eliptiko partziala (partial pro-drop) eta
- subjektu eliptiko trinkoa edo osoa (full pro-drop).[7]
Mintzagaiko pro-dropeko hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguneroko hizkeran egiten diren esaldietan nori edo zeri egiten zaion erreferentzia —hots, tema edo mintzagaia— testuingurutik ondoriozta daiteke. Izenordaina testuinguruko informaziotik ondorioztatzea ahalbidetzen duten hizkuntzei mintzagai galerako hizkuntza deritze edo hizketaren diskurtsoaren pro-drop moduko: horrela, azken mota horretako hizkuntzek izenordain erreferentzialak alde batera uzteko aukera ematen dute, edo fonologikoki nuluak izateko. Mekanismo gisa mintzagaiaren pro-dropik ez duten hizkuntzek, aldiz, izenordaina behar lukete oraindik. Izenordain galdu horiek aurreko hizketari esker ondoriozta daitezke, elkarrizketaren testuingurutik, edo, oro har, ezagutza partekatu orokorretik. Hizkuntza hedatuenen artean, mintzagaiaren pro-dropeko esan dakieke japonierari, koreerari eta mandarinerari: mintzagaietan eta iruzkinetan arreta handiagoa jartzen duten egiturak dituzte, indoeuropar hizkuntzek ez bezala, azken horiek subjektuari arreta nagusia ematen dioten hizkuntzak baitira. Mintzagai nagusiko izaera horrek ahalbidetzen du hizketan ageri ez diren izenordainak ondorioztatzea.[8][5][9][10]
Koreeraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo adibidea Jung-en (2004:719) lanetik atera da. Bigarren esaldian, koreerak bi izenorde ezkutu erakusten ditu, subjektuaren eta objektu zuzenaren funtzioetan:
| 너이것필요하니? | ||
| 너 | 이것 | 필요하니? |
| neo | igeot | pilyohani? |
| zu | hau | behar |
| Hau behar duzu? | ||
| 필요해 |
| pilyohae |
| behar |
| Behar.dut (= "Behar |
| Ingelesez: (I) need (it). |
Japonieraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azter ditzagun japonierazko adibide hauek:[2]
| このケーキは美味しい。誰が焼いたの? | |||||||
| このケーキは美味しい | 誰が焼いたの? | ||||||
| この | ケーキ | は | 美味しい | 誰 | が | 焼いた | の? |
| kono | kēki | wa | oishii | dare | ga | yaita | no? |
| hau | pastiza | (mintzagaia) | goxo.
[+baiezkoa] [+orainaldia] |
nor | (subjektua) | presta (egos)
[+baiezkoa] [+lehenaldia] |
(galdetzailea) |
| "Pastiza hau goxoa da. Nork prestatu (du)?". | |||||||
| Ingelesez: This cake is tasty. Who baked (it)? | |||||||
| 知らない。気に入った? | |
| 知らない | 気に入った? |
| shiranai | ki ni itta? |
| jakin
[-lehenaldia] [+ezezkoa] |
espiritu-ra-sar
[+lehenaldia] |
| ez.jakiten
[+ezezkoa] [-lehenaldia] |
atsegin.izan
[+baiezkoa] [-lehenaldia] |
| "Ez dakit. Gustatu zaizu?". | |
| Ingelesez: (I) don't know. Did (you) like (it)? | |
Oharra: Euskal aditzaren pertsona-aniztasuna dela eta, izenordeak perpausetan agertzea ez da beharrezkoa, eta artikulu honetan halaxe egin da beti. Aitzitik, ingelesez ezinbestekoak dira, perpausa gramatikala izanen bada: hori dela eta, itzulpenotan, pertsona-izenordeak parentesien artean eta beltzez eman dira (azaldu diren azken bi adibideotan, it, "[gauza] hori", Who baked (it)? galderan; eta azken-azken perpausetan, I ("ni"), you ("hi", "zu" eta "zuek", testuinguruaren arabera) eta berriz it. Horrelakoak ez dira inon japonierazkoetan agertzen, testuinguruari esker ulertzen direlako. Izenak edo izenordainak emanez gero, perpausak gramatikalki zuzenak izango lirateke, baina ez naturalak. Japoniera ikasten dutenek, batez ere lehen hizkuntza ingelesa edo frantsesa bezalako pro-drop moduko bat dutenek, izenordain pertsonalak barra-barra gehitzen dituzte, praktikan ondoriozta daitezkeen arren: joera hori hizkuntza-transferentziaren adibide argia da.
Mandarineraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japonierazko aurreko adibideak erraz ematen dira mandarineraz:
| 这块蛋糕很好吃。谁烤的? | |||||||
| 这块蛋糕很好吃 | 谁烤的? | ||||||
| 这 | 块 | 蛋糕 | 很 | 好吃 | 谁 | 烤 | 的? |
| zhè | kuài | dàngāo | hěn | hǎochī | shéi | kǎo | de? |
| hau | puxka | pastiza | maila | goxo | nor | presta
(egos) |
eraldatu |
| "Pastiza hau goxo". | "Nork presta?" | ||||||
| "Pastiza hau goxoa da. Nork prestatu du?". | |||||||
| Ingelesez: This cake is tasty. Who baked (it)? | |||||||
| 不知道。喜欢吗? | |||
| 不知道 | 喜欢吗? | ||
| 不 | 知道 | 喜欢 | 吗? |
| bù | zhīdào | xǐhuan | ma? |
| ez | jakin | gusta | (galdetzailea) |
| "Ez dakit. Gustatzen?". | |||
| Ingelesez: (I) don't know. Did (you) like (it)? | |||
Japonieraz ez bezala, isildu diren izenordainak agertzeak, ordea, ez dio perpausari naturaltasunik kentzen.
Vietnamera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vietnameraz subjektuak alde batera utz daitezke, batez ere perpaus informaletan, atsotitzetan eta esamoldeetan:
| Nghe kỹ là hiểu liền. | ||||
| nghe | kỹ | là | hiểu | liền |
| entzun | arretaz | ahal.izan | uler | berehala |
| "Arretaz entzunez gero, berehalaxe uler daiteke". | ||||
| Ăn được ngủ được là tiên. | |||||
| ăn | được | ngủ | được | là | tiên |
| jan | ongi | lo egin | ongi | izatea.da | Xian |
| "Batek ongi jan eta lo egin badezake, Xian da".
(Xian munta handiko izaki zerutiar bat da). | |||||
Pro-drop partzialeko hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pro-drop partziala duten hizkuntzek komunztadura eta subjektu eliptiko erreferentzialak dituzte, beren banaketari dagokionez murriztuta daudenak. Subjektu eliptiko partzialeko hizkuntzetan, balto-eslaviar gehienak daude, izenordain subjektua isiltzeko aukera dutenak. Hungarieraz, subjektu- zein objektu-izenordainak ezabatzeko aukera dago.
Eslaviar hizkuntzetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo taulan, eslaviar hizkuntzetan subjektuen pro-dropezko adibideak eman dira: horietako bakoitzean, singularrezko hirugarren pertsonako izenorde maskulinoa testuingurutik ondorioztatzen da.
| hizkuntza | "Ikusten dut" | "Badator" | hizkuntza | "Ikusten dut" | "Badator" | hizkuntza | "Ikusten dut" | "Badator" | ||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| bielorrusiera | Бачу [яго].
Baču [jaho]. |
Ідзе.
Idze. |
esloveniera | Vidim ga. | Prihaja. | serbokroaziera | Vidim ga.
Видим га. |
Dolazi.
Долази. | ||
| bulgariera | Виждам го.
Vizhdam go. |
Идва.
Idva. |
mazedoniera | Го гледам.Go gledam. | Доаѓа.Doaǵa. | ukrainera | Бачу [його].Bachu [yoho]. | Іде.
Ide. | ||
| errusiera | Вижу [его].
Vižu [ego]. |
Идёт.
Idët. |
poloniera | Widzę go. | Idzie. | txekiera | Vidím ho. | Jde. |
Ekialdeko eslaviar hizkuntzetan, его (jego, "hura", objektu zuzena) orainaldiko eta geroaldiko aditz-denboretan —inperfektu zein perfektiboetan— ere ken daiteke. Haietan, falta den izenordaina ez da pragmatikatik hertsiki ondorioztatzen: aitzitik, aditzaren morfologiak partzialki adierazten du —errusieraz вижу (vizhu), bulgarieraz виждам (vizhdam), polonieraz widzę, txekieraz vidím, eta abar—. Hala ere, ekialdeko eslaviar hizkuntza modernoetan inperfektibo zein perfektiboen lehenaldiak generoaren eta numeroaren arabera jokatuta daude, baina ez pertsonaren arabera, "izan" aditzaren orainaldiko kopularen konjugazioa —errusieraz, быть (byt'); ukraineraz, бути (buti); bielorrusieraz, быць (byts')— ia erabilerarik gabe geratu baita. Horrenbestez, izenordaina maiz agertzen da aditz-denbora horietan, batez ere idazkeran.
Hizkuntza uraldarretan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandieraz, aditzaren flexioak lehen eta bigarren pertsonetako izenordainak ordezkatzen ditu (baina ez hirugarrenak, nahitaezkoak baitira) esaldi bakunetan: menen ("joaten naiz"), menette ("joaten zarete"). Izenordainak, normalean, jokatuak direnean bakarrik uzten dira beren hartan, adibidez me ("gu"), meiltä ("guregandik"). Badira izenordain posesiboak baina atzizki posesiboak ere erabiltzen dira, esate baterako, -ni (kissani, "ene katua"), Kissani söi kalan ("Nire katuak arrain bat jan zuen") perpausean bezala. Lagunarteko finlandieraren berezitasun bat da me ("gu") izenordaina bazter daitekeela, aditza boz pasiboan jarriz gero (adibidez, haetaan, hizkuntza estandarrean "harrapatua da"; lagunartekoan, "harrapatzen dugu"). Estonierak, finlandieraren ahaide hurbilak, hain argia ez den joera du: literatur hizkuntzak, oro har, izenordain pertsonal esplizituak darabiltza, baina askotan alde batera uzten dira lagunartekoan.
Hungariera ere pro-drop da, eta subjektu izenordainak enfasirako baino ez dira erabiltzen: (Én) Mentem "(Neu) Joan nintzen". Konjugazio zehaztua dela eta, askotan objektu-izenordainak ere bazter daitezke. Adibidez, (Ti) Látjátok a macskát? ("Katua dakusazue?”) galderari soilik Látjuk ("Badakusagu") perpausaren bidez erantzun dakioke, konjugazio zehaztuak objektu-izenordaina ez funtsezko bihurtzen duelako.
Hebreera modernoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hebreera modernoa, Bibliako hebreera bezala, "neurriz" pro-drop hizkuntza bat da. Oro har, subjektu izenordainek orainaldian agertu behar dute. Orainaldia adierazten duen aditz-formarik ez duenez, aditz-denbora hori orainaldiko partizipioa erabiliz eratzen da (euskarazko "Zaintzen ari naiz" formaren antzeko zerbait). Partizipioa, beste adjektiboekin gertatzen den bezala, genero eta numero gramatikalean bakarrik deklinatzen da (errusierazko lehenaldia bezala), honela:
| אני שומר | אתה שומר | הוא שומר | אני שומרת | אני שומרת |
| ani shomer | ata shomer | hu shomer | ani shomeret | anachnu shomrim |
| Ni (maskulinoa) zaintzen ari naiz, zaindaria naiz | Hi (maskulinoa) zaintzen ari haiz, zaindaria haiz | Hura (maskulinoa) zaintzen ari da, zaindaria da | Ni (femeninoa) zaintzen ari naiz, zaindaria naiz | Gu (maskulinoak) zaintzen ari gara, zaindariak gara |
Orainaldirako erabiltzen diren formek pertsona gramatikalen arteko bereizketarik ez dutenez, ageriko izenordainak gehitu behar dira gehienetan.
Aldiz, lehenaldia eta geroaldia jokatuta daude, pertsonari, numeroari eta generoari dagokienez. Horrexen ondorioz, aditz-formak berak subjektuari buruzko informazio nahikoa adierazten du. Subjektu-izenordaina, beraz, normalean kendu egiten da, hirugarren pertsonan izan ezik.[11]
| שמרתי | שמרתם | אשמור | תשמרו |
| shamarti | sh'martem | eshmor | tishm'ru |
| Zaindu nuen | Zuek (maskulinoak) zaindu zenuten | Zainduko dut | Zuek (maskulinoak) zainduko duzue |
Izen askok atzizkiak har ditzakete jabea islatzeko: kasu horretan, pertsona-izenordaina kentzen da. Eguneroko erabileran, izenen inflexioa ohikoa da soilik izen batzuekin. Gehienetan, izenordain posesiboen flexioa erabiltzen da: bereziki, posesiboak adjektibo gisa tratatzen dira, eta haiek zehazten dituzten izenei jarraitzen diete. Hebreera biblikoan, izen sofistikatuagoen flexioa ohikoagoa da, egungoan baino.
Pro-drop osoko hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pro-drop osoko hizkuntzek, subjektu eliptiko iraunkorrekoak izendapenaz ere ezagunak, subjektuarekiko komunztaduraren morfologia aberatsa dute: haietan, subjektuak libre kentzen dira diskurtso-egoera egokietan. Testuinguru batzuetan, hizkuntza horietan pro-dropa derrigorrezkoa da, eta halaber gertatzen da pro-drop partzialeko hizkuntzek galera hori betetzen ez dituzten testuinguruetan. Hurrengo hizkuntzek pro-drop osoa erakusten dute, beren berezitasunak gorabehera.
Hindiaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hindia bezalako Asiako hegoaldeko hizkuntzek, oro har, edozein argumentu edo guztiak pro-drop bilakatzeko gaitasuna dute. Hindia ergatibo-banatuko hizkuntza da eta perpauseko subjektua ergatibo kasuan dagoenean (perpausak partizipio infinitiboa dakarrenean ere, subjektua datibo kasuan egotea eskatzen duena), perpauseko aditzak generoan eta numeroan komunztadura egiten du perpauseko objektuarekin eta, beraz, objektua galtzea posible da, testuinguruan aditzaren generotik ondoriozta baitaiteke.[4]
Beheko adibidean, subjektua kasu ergatiboan dago eta aditzak objektu zuzenarekin komunztadura egiten du numeroan eta generoan.
| तुमने नाद्या को खाना दिया? | हाँ दे दिया। | |||||
| तुमने | नाद्या को | खाना | दिया? | हाँ | दे | दिया |
| tumne | nādyā ko | khānā | diyā? | hā̃ | de | diyā? |
| hik-ergatiboa | nadya-datibo-femeninoa | janari-nominatibo-maskulinoa | eman-perfektiboa-partizipioa-maskulino-singularra | bai | eman | eman-perfektiboa-partizipioa-maskulino-singularra |
| "Nadyari janaria eman hion?". | "Bai, (haren janaria) eman nion". | |||||
| Ingelesez: "Did you give the food to Nadya?" | Ingelesez: "Yes (I) gave (her food)". | |||||
Beheko adibidean, subjektua datiboan dago eta aditzak objektu zuzenarekin komunztadura egiten du, numeroan eta generoan.
| तुम्हें खानी हैं ये चीज़ें? | हाँ खानी हैं। | ||||||
| तुम्हें | खानी | हैं | ये | चीज़ें? | हाँ | खानी | हैं |
| tumhẽ | khānī | ha͠i | ye | chīzẽ? | hā̃ | khānī | ha͠i |
| hiri (= heuri) | jan-infinitiboa-partizipioa-femenino-plurala | izan.3. plur. | hauek | gauzak-nominatiboa-femeninoa-.plurala | bai | jan-infinitiboa-partizipioa-femeninoa-plurala | izan.3. plur. |
| "Gauza hauek jan nahi dituk?" / "Gauza hauek jan nahi ditun?". | "Bai, nahi dut". | ||||||
| Ingelesez: "Do you want to eat these things?". | Ingelesez: "Yes, (I) want do". | ||||||
Beheko adibidean, subjektua kasu nominatiboan dago eta aditzak komunztadura egiten du numeroan, generoan, eta baita subjektuaren pertsonan ere.
| चलोगी देखने फ़िल्म? | हाँ चलूँगी। | |||
| चलोगी | देखने | फ़िल्म | हाँ | चलूँगी |
| chalogī | dekhne | film? | hā̃ | chalū̃gī |
| joan-2. sing.-geroaldia-femeninoa | ikus-infinitiboa-kasu zeiharra | film-femeninoa | bai | joan-1. sing.-geroaldia-femeninoa |
| "(Hi femeninoa) film bat ikustera joanen haiz (nirekin)?" | "Bai, (ni femeninoa) joanen naiz". | |||
| Ingelesez: "Will (you femeninoa go watch a film (with me)?". | Ingelesez: "Yes, (I femeninoa) will go". | |||
Grekoz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Subjektu-izenordainak bazter uzten dira grekoz, baina aditza jokatu egiten da, subjektuaren pertsonaren eta numeroaren arabera. Adibidez:
| Βλέπεις εκείνο το κούτσουρο; Θα ήταν καλό για τη φωτιά. Είναι τελείως ξερό. | ||||||||||||
| Βλέπεις εκείνο το κούτσουρο; | Θα ήταν καλό για τη φωτιά. | Είναι τελείως ξερό. | ||||||||||
| βλέπεις | εκείνο | το | κούτσουρο | θα | ήταν | καλό | για | τη | φωτιά | είναι | τελείως | ξερό |
| vléteis | ekeíno | to | koútsouro | tha | étan | kaló | gia | te | fotiá | eínai | teleíos | xeró |
| ikus-2. sing. | hau | -a | enbor | izanen.litzateke | on | -tarako | -a | su | izan. | erabat | lehortuta | |
| "Badakusak enbor hau?" / "Badakusan enbor hau?" | "Ona lukek sutarako" / "Ona luken sutarako". | "Erabat lehortu duk" / "Erabat lehortu dun". | ||||||||||
| Ingelesez: "(You) See this log?" | "(It) Would be good for the fire". | "(It) Has completely dried". | ||||||||||
Hizkuntza erromantzeetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haien jatorrizko latina bezala, hizkuntza erromantze gehienak (frantsesa salbuespen nabaria da) pro-drop gisa ere sailkatzen dira, nahiz eta, oro har, izenordain subjektoen kasuan bakarrik izan. Japonieraz ez bezala, ordea, falta den subjektu-izenordaina ez da pragmatikatik hertsiki ondorioztatzen: aitzitik, aditzaren morfologiak partzialki adierazten du, subjektuaren pertsonaren eta numeroaren arabera jokatua baita. Gaztelaniaz, italieraz, errumanieraz, katalanez eta okzitanieraz, subjektu-izenordainak soilik isil daitezke (portugesak batzuetan objektuzko izenordainak ere ezkutatzen ditu), eta horrela maiz egiten da, erreferenterik aipatu ez denean ere. Horretan laguntzen du aditzen pertsonazko eta numerozko flexioak. Subjektu singularreko eta pluraleko hirugarren pertsonetako izenordainak maiz mantentzen dira, subjektua eta generoa maskulinoak eta femeninoak adierazteko eta bereitzeko.
Frantsesez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza erromantzea izan arren, frantsesa ez da pro-drop modukoa, pertsona-izenorde subjektuak beti-beti agertu behar duelako. Nolanahi ere, pro-dropeko ezaugarriak salbuespen batzuetan ageri dira:
- Aginteraz, aditz jokatua soilik ageri da, izenorde subjekturik gabe. Hiru forma ditu: bigarren pertsonei dagozkien bi (singularrezko tu, hau da, "hi" / "zu" informalak, batetik eta, bestetik, vous, "zuek" nahiz maila formaleko "zu", alegia) eta pluralezko lehen pertsonarakoa (nous, euskaraz, "gu"). Adibidez:
- Fais attention ! ("Kontuz ibil hadi!", hitzez hitz, "Egin ezak arreta!" / "Egin ezan arreta!").
- Ne fais pas l'idiot ! ("Ez ezak ergelarena egin!").
- Soyez ici à l'heure ! ("Etor zaitez garaiz!", "Etor zaitezte garaiz", hitzez hitz, "Egon zaitez hemen garaiz!", "Egon zaitezte hemen garaiz!").
- Ne soyez pas aussi pessimistes ! ("Ez zaitezte hain ezkorrak izan!").
- Parlons peu, parlons bien ! ("Goazen harira!", hitzez hitz, "Gutxi hitz egin dezagun, ongi hitz egin dezagun!").
- N'en parlons pas ! ("Ez dezagun horretaz hitz egin!").
Hala eta guztiz ere, ez da horrelakorik gertatzen aginduak emateko, indikatibozko orainaldiaz baliatzean: subjektu-izenordeak erabili egin behar dira, aditz-modu horretan arauzkoa den bezala (Tu fais attention !, hitzez hitz, "Hik kontu egiten duk! / "Hik kontu egiten dun!"), aurreko zerrendako lehendabiziko esaldiaren baliokide osoa da, eta Vous êtes ici à l'heure ! (hitzez hitz, "Zu hemen garaiz zaude!", "Zuek hemen garaiz zaudete!"), hirugarren esaldiarena.
- Mezu laburretan (telegramak bere garaian, SMSak eta WhatsAppak berrikiago), pertsona-izenordeak isiltzea arrunt-arrunta da: Arrive demain STOP. Prendrai taxi STOP ("Bihar iristen. STOP Taxi hartuko STOP"), gramatikaren araberako J'arrive demain eta Je prendrai un taxi oso-osoak idatzi beharrean. Kontuan har bedi Arrive demain, berez, ez dela adierazpena, agindua baizik ("Bihar irits hadi" / "Irits hadi bihar"). Goraxeago azaldu denez, aginterazko perpausetan, frantses aditzak bakarrik jokatuak dira, izenorde subjekturik gabe, baina mezu laburretako testuinguruetan, pertsona izenorde-subjektua kendu arren, hiztunek ontzat eman eta igorleak biharamunerako duen asmoa jakinarazi nahi duela ulertzen dute.
- Esamolde banaka batzuetan, pertsona izenorde-subjektua ez agertzea ardurakoa da —eta lagunartekoa, orobat, Sais pas edo Chais pas lekuko (
Jenesais pas esan beharrean, euskaraz, "Ez dakit", "Etzekit", "Etzekinat")—. Etsenplu ezaguna maiztasun arras handikoIl nefaut pas + infinitiboa egitura da ("Ez da [aditzaren infinitiboa] egin behar"):il nefaut pas déconner ("Ez da pellokeriarik egin / esan behar"), Faut pas lui dire ([Il ne]Faut pas lui dire, "Ez zaio esan behar", alegia) filmean bezala, edo Faut pas rèver ([Il ne] Faut pas rêver, "Ez da amets egin behar"), France 3 frantses telebistako programa batek izenburutzat hartu duena. Beste esamolde oso arrunt bat bat hautes-mahaiko presidenteak esaten duen A voté ("Bozkatu du") esamolde finkoa da: ez dago subjekturik eta, hizkuntza haren arabera, Monsieur X a voté edo Madame X a voté ("X jaunak bozkatu du" ala "X andreak bozkatu du") izan behar luke, adibidez, subjektua espresuki agertuta. - Emendiozko perpausetan, subjektua pertsona-izenorde bera denean, bigarrena ken daiteke, ahoz nahiz idatziz, errepikapena saiheste aldera. Perpausen kateatzea azpimarratzeko baliabidea da:
- Elle lit un livre et elle écoute de la musique —edo Elle lit un livre et
elleécoute de la musique ("[Femenino hura] Liburu bat irakurtzen ari da eta[Femenino hura]musika entzuten ari da"). - Cette pièce de collection, il la voulait, il la désirait, il la convoitait —edo: il la voulait,
illa désirait,illa convoitait— ("Bilduma-pieza hori, nahi zuen, desira zuen, irrikaz zegoen"). - Elle vous remercie et elle vous embrasse.—edo Elle vous remercie et
ellevous embrasse ("[femenino]Haren partez, eskerrik asko eta besarkada bat jaso ezazu(e)", hitzez hitz, "[femenino]Hark eskerrak ematen dizkizu[e] etaharkbesarkada bat ematen dizu[e]").
- Elle lit un livre et elle écoute de la musique —edo Elle lit un livre et
Gaztelaniaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelaniazko aditza jokatua da, bai pertsonan, bai numeroan; horrela, izenordainaren adierazpena ez da inondik ere beharrezkoa, gramatikaren aldetik erredundantea delako. Hurrengo adibidean, ver ("ikus") aditzaren gaineko flexioak tú ("hi") singularrezko bigarren pertsona informala agertzen du, eta, horrela, izenordaina soberako bilakatu da. Era berean, testuinguruari zein aditz-morfologiari esker, entzuleak ondoriozta dezake azken bi perpausak enborrari buruzkoak direla, euskaraz bezala, eta, beraz, hiztunak ez du ingelesezko it bezalako izenorderik behar[6]
| ¿Ves este tronco? Sería bueno para la fogata. Está completamente seco. | ||||||||||
| ¿Ves este tronco? | Sería bueno para la fogata. | Está completamente seco. | ||||||||
| ves | este | tronco | sería | bueno | para | la | fogata | está | completamente | seco |
| ikus-orainaldia-2. perts. | hau | enbor | litzateke | on | -tarako | -a | su | dago | zeharo | lehormaskulino-sing. |
| "Badakusak enbor hau?" / "Badakusan enbor hau?" | "Ona lukek sutarako" / "Ona luken sutarako". | "Erabat lehortuta zagok" / "Erabat lehortuta zagon". | ||||||||
| Ingelesez: "(You) See this log?" | "(It) Would be good for the fire". | "(It) Is completely dry". | ||||||||
Hizkuntza hori nagusiki pro-drop moduko den arren, testuinguru gramatikal guztiek ez dute subjektu eliptikorik onartzen: noiz edo noiz izenordainak perpausean egon behar du. Aitzitik, subjektu eliptikoarena egiten duen izenorde bat behar duten ingurune gramatikalak ere badaude. Real Academia Españolaren arabera, subjektu izenordaina adieraztea edo isiltzea ez da ausazkoa: hobeto esanda, testuinguru batzuetan ageriko izenordaina ezohikoa da baina, beste kasu batzuetan, posible da, baita beharrezkoa ere. Gainera, beheko adibideek erakusten dute nola gaztelaniazko ageriko izenordainak ez dauden flexio-morfologiak mugatuta. Nosotros / nosotras ("gu", maskulinoa / femeninoa) izenordaina bertan edo kanpoan egon daiteke, diskurtso-baldintza batzuen arabera:[12]
| Salimos. | Nosotros salimos.
Nosotras salimos. | ||
| nosotros
nosotras |
salimos | ||
| irten-ginen | gu (maskulinoak)
gu (femeninoak) |
irten-ginen | |
| "Irten ginen" | "Gu irten ginen" /
"Geu irten ginen". | ||
| Ingelesez: "We left". | Ingelesez: "We left". | ||
Hirugarren pertsonako izenordainak —él, ella, ellos, ellas, hau da, hurrenez hurren, "hura (maskulinoa)", "hura (femeninoa)", "haiek (maskulinoak)" eta "haiek (femeninoak)"— testuinguru gehienetan pertsonak baino ezin ditu aipatu. Beraz, gauzak aipatzean (pertsonak ez direnak) izenordain esplizitu bat ez da zilegi.[12]
Subjektu-izenordainak esplizitu egin daitezke kontraste-funtzio baterako erabiltzen direnean edo subjektua perpausaren fokua denean. Hurrengo adibidean, subjektua azpimarratzeko lehen pertsonako izenordain esplizitua erabili da: ni esplizituak azpimarratzen du iritzia hiztunarena dela, eta ez bigarren pertsonarena edo beste inorena:
| Yo creo que eso estuvo mal. | |||||
| Yo | creo | que | eso | estuvo | mal |
| ni | uste.dut | -(e)la | hori | egon.zen | gaizki |
| "Nik uste dut hori gaizki egon zela". | |||||
| Ingelesez: "I think that that was wrong". | |||||
Subjektu-izenordainak ere esplizitu egin daitezke, lehen pertsonan eta hirugarren pertsonan homofonoak diren aditz formen ondorioz sortzen diren anbiguotasunak argitzeko asmoz. Adibidez, zenbait aditz-denboratan, singularrezko lehen pertsonarako, singularrezko hirugarren pertsonarako eta singularrezko begirunezko bigarren pertsonarako, formak berdinak dira:
- indikatibozko inperfektuan: [yo] iba / [él / ella] / [usted] iba ("banindoan" / "bazihoan" / "bazindoazen"),
- baldintzazkoan: [yo] iría / [él / ella] / [usted] iría ("joanen nintzateke" / "joanen litzateke" / "joanen zinateke") eta
- subjuntibozko inperfektuan: si [yo] fuera / fuese / si [él / ella] fuera / fuese / si [usted] fuera / fuese ("joanen banintz" / "joanen balitz" / "joanen bazina").
Egoera horietan, yo ("ni"), él ("hura", maskulinoan), ella ("hura", femeninoan) eta usted ("zu", begirunezkoa) pertsona-izenordain esplizituak erabiltzeak subjektua nor den argitzen du, aditz-morfologia nahasgarria baita.[12]
Italieraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiera pro-drop moduko hizkuntza da, hurrengo adibideak erakusten duen bezala:
| Vedi questo tronchetto? Andrebbe bene per il fuoco. È completamente secco. | ||||||||||
| Vedi questo tronchetto? | Andrebbe bene per il fuoco. | È completamente secco. | ||||||||
| vedi | questo | tronchetto | andrebbe | bene | per | il | fuoco | è | completamente | secco |
| ikusten.duk
ikusten.dun |
hau | enbortxo | joanen.litzateke | ongi | (-tarako) | -a | su | dago | erabat | lehor |
| "Badakusak enbortxo hau? Sutarako ongi joanen huke. Zeharo lehorra zagok" /
"Badakusan enbortxo hau? Sutarako ongi joanen huke. Zeharo lehorra zagon". | ||||||||||
| Ingelesez: Do (you) see this log? (It) would be fit for the fire. (It) is completely dry. | ||||||||||
Gainera, pro-drop bete-betean erakusten du, perpaus finituko subjektu nagusi, erreferentzial eta behin betiko bat izateko aukera ematen baitu. Subjektu eliptikoaren parametroari dagokionez, hori aztertzeko "Italieraz mintzatzen da" esaldia erabili da segidan[13]
Italierak [+] balioa du:
- Parla italiano (italiera, +subjektu eliptikoa)
Ez pro-drop hizkuntza batek, ingelesak adibidez, [-] balioa du subjektu eliptikorako eta, beraz, ez du aukera hori ematen:
- *Speaks Italian ["Mintzatzen da italiera": He speaks Italian edo She speaks Italian izan behar du]. (Ingelesa, -subjektu eliptikoa)
Portugesez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugesak pro-drop osoa erakusten du, perpaus finituko subjektuak fonetikoki eliptikoak izatea ahalbidetuz:[14]
| Chegaram |
| iritsi.ziren |
| Iritsi dira / Iritsi ziren. |
Adibide hori emanda, munta handikoa da kontuan hartzea portugesaren aldaerak ezberdinak izan daitezkeela pro-drop ezaugarriei dagokienez. Hain zuzen ere, Europako portugesa pro-drop hizkuntza osoa da, baina Brasilgoak pro-drop partziala erakusten du. Brasilgo zein Portugalgo portugesean izenordaina alde batera uzten da (Portugalgo eredua Portugalen, Angolan, Cabo Verden, Sao Tome eta Principen, Ginea Bissaun, Mozambiken, Ekialdeko Timorren, Macaon eta Goan ere mintzatua da).
Jarraian, bi-biak alderatu dira:
Subjektu ezkutuak dauzkaten adibideak:
| Estás a ver este tronco? Seria bom para a fogueira. Secou completamente. | |||||||||||
| Estás a ver este tronco? | Seria bom para a fogueira. | Secou completamente. | |||||||||
| estás | a | ver | este | tronco | seria | bom | para | a | fogueira | secou | completamente |
| ari.haiz | -ten | ikus | hau | enbor | izanen.litzateke | on | -tarako | -a | su | lehortu.da
lehortu.zen |
zeharo |
| "Badakusak enbor hori? Sutarako ongi joanen huke. Zeharo lehortu duk / lehortu zuan" /
"Badakusan enbor hori? Sutarako ongi joanen huke. Zeharo lehortu dun / lehortu zunan". | |||||||||||
| Ingelesez: Do (you) see this log? (It) would be fit for the fire. (It) is completely dry. | |||||||||||
| Está(s) vendo esse tronco? Seria bom pra fogueira. Secou completamente. | |||||||||
| Está(s) vendo esse tronco? | Seria bom pra fogueira. | Secou completamente. | |||||||
| está(s) | vendo | esse | tronco | seria | bom | pra | fogueira | secou | completamente |
| ari.zara
ari.haiz |
ikusten | hau | enbor | izanen.litzateke | on | -tarako | su | lehortu.da
lehortu.zen |
zeharo |
| Badakusak enbor hori? Sutarako ongi joanen huke. Zeharo lehortu duk / lehortu zuan /
Badakusan enbor hori? Sutarako ongi joanen huke. Zeharo lehortu dun / lehortu zunan / Badakusazu enbor hori? Sutarako ongi joanen litzateke. Zeharo lehortu da / lehortu zen. | |||||||||
| Ingelesez: Do (you) see this log? (It) would be fit for the fire. (It) is completely dry. | |||||||||
Objektu-izenordainak ez aipatzea ere posible da erreferentea argia denean, batez ere lagunarteko hizkeran edo hizkera informalean:
| Acho que ele vai rejeitar a proposta, mas pode aceitar. | |||||||||
| acho | que | ele | vai | rejeitar | a | proposta | mais | pode | aceitar |
| uste.dut | -(e)la | hura maskulinoa | doa | baztertu | -a | proposamen | baina | dezake | onar |
| "Uste dut proposamena bertan behera utziko duela, baina onar lezake". | |||||||||
| Ingelesez: (I) think he is going to turn down the proposal, but (he) may accept (it). | |||||||||
| Ainda tem macarrão? Não, papai comeu. | |||||
| Ainda tem macarrão? | Não, papai comeu. | ||||
| ainda | tem | macarrão | não | papai | comeu |
| oraindik | dago | pasta | ez | aita | jan.zuen
jan.du |
| "Oraindik pasta al dago? Ez, aitak jan du". | |||||
| Ingelesez: Is there pasta left? No, daddy ate (it). | |||||
Adibideotan, aceitá-la [femeninoaonartu.zuen] comeu-o [maskulinoajan.zuen]) objektu-izenordaina erabiltzea lehenetsia da leku guztietan, Brasilen izan ezik.
| Ela me procurou ontem e não achou. | ||||||
| ela | me | procurou | ontem | e | não | achou |
| hurafemeninoa | ni | bilatu.zuen | atzo | eta | ez | aurkitu.zuen |
| "Atzo nire bila ibili zen eta ez ninduen aurkitu". | ||||||
| Ingelesez: She looked for me yesterday and (she)aukerakoa didn't find (me). | ||||||
Hor, não me achou ere posible izan liteke.
| A: Eu te amo; você também me ama? B: Amo, sim. | ||||||||
| Eu te amo; você também me ama? | Amo, sim. | |||||||
| eu | te | amo | você | também | me | ama | amo | sim |
| ni | hi | maite.dut | zu | ere | ni | maite.du | maite.dut | bai |
| "A: Nik maite haut; zuk (sic!) ere maite nauzu? B: Maite dut, bai". | ||||||||
Objektu-izenordaina ezkuta daiteke da bere erreferentea esplizituki aipatu ez denean ere, ondoriozta baldin badaiteke. Hurrengo adibidea denda batean entzun liteke: erreferentea zein den (soineko bat) argi du solaskideak. Bistan denez, Brasilgo zein Portugalgo ereduetan izenordainak alde batera uzten dira:
| Brasilgo portugesez | Portugalgo portugesez | |||||||||||||
| Viu que bonito? Não gosta? Pode comprar? | Viste que bonito? Não gostas? Podes comprar? | |||||||||||||
| viu | que | bonito | não | gosta | pode | comprar | viste | que | bonito | não | gostas | podes | comprar | |
| ikus-lehenaldia-2. sing. | zer | polit | ez | gusta-orainaldia-2. sing. | ahal.izan-orainaldia-2. perts. | eros-infinitiboa | ikus-lehenaldia-2. sing. | zer | polit | ez | gusta-orainaldia-2. sing. | ahal.izan-orainaldia-2. perts. | eros-infinitiboa | |
| "Zer polita (den) ikusi duzu?" | "Ez zaizu gustatzen?" | "Eros dezakezu?" | "Zer polita (den) ikusi duk?" /
"Zer polita (den) ikusi dun?" |
"Ez zaik gustatzen?" /
"Ez zain gustatzen?" |
"Eros dezakek?" /
"Eros dezaken?" | |||||||||
| Ingelesez:
"Have (you) seen how beautiful (it is)?" / "Did (you) see how beautiful (it is)?". |
"Don't (you) like (it)?". | "Can (you) buy (it)?". | Ingelesez:
"Have (you) seen how beautiful (it is)?" / "Did (you) see how beautiful (it is)?". |
"Don't (you) like (it)?". | "Can (you) buy (it)?". | |||||||||
| Oharra: Brasilgo portugesean, singularrezko bigarren pertsonarako, você erabiltzen da bereziki eta aditza, formaz, singularrezko hirugarren pertsonan dago. Egiaz, tu izenordea eta dagozkion aditz-formak dialektalak dira han, eta hiztun frankok tu eta você nahas-mahas erabiltzen dituzte, aurreko adibidean erakutsi den bezala: singularrezko begirunezkoak o senhor edo a senhora dira ["jauna" eta "andrea", hurrenez hurren] eta haien predikatuetako aditzak singularrezko hirugarren pertsonan jokatzen dira, Goierriko azpieuskalkiko eta Mendebaleko euskarako beroriketa trataeran bezala). Aldiz, portugaldarrek eta mundu lusofonoko gainerako herrialde guztietako hiztunek tu eta izenorde horri dagozkion posesibo eta aditz-formetara jotzen dute lagunartean, familia giroan eta antzeko egoeretan. | ||||||||||||||
Pro-dropa, lokatibo eta partitiboarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelania eta portuges modernoak hizkuntza erromantzeen artean ere nabari dira, osagarri zirkunstantzialetarako izenordain zehatzik ez dutelako (inguruabarra, ondorioa, lekua edo modua adierazten duten argumentuak, aditza zehazten dutenak, baina ekintzan zuzenean parte hartzen ez dutenak) edo partitiboetarako (zerbaiten kopurua adierazten duten hitzak edo esaldiak). Hala ere, bi hizkuntzek Erdi Aroan izan zituzten, portugesezko hi eta ende lekuko.
Adibideok pareka bitez: gaztelaniak, portugesak, galizierak eta errumanierak ez dute lekuzko eta partitibozko izenordainik, baina katalanez, frantsesez, okzitanieraz eta italieraz, ordea, egon badaude.
| hizkuntza | lekuzkoa | partitibozkoa | ||
|---|---|---|---|---|
| gaztelania | ¡Voy! | Tengo cuatro. | ||
| portugesa | Vou! | Tenho quatro. | ||
| galegoa | Teño catro. | |||
| errumaniera | Mă duc! | Am patru. | ||
| katalana | Hi | vaig! | En | tinc quatre. |
| frantsesa | J'y | vais ! | J'en | ai quatre. |
| okzitaniera | I | vau! | N' | ai quatre. |
| italiera | Ci | vado! | Ne | ho quattro. |
| euskaraz | "Banoa ( |
"Lau ditut ( | ||

Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara nagusiki pro-drop moduko hizkuntza da, aditzaren lau komunztaduren bidez, perpauseko subjektua, datiboa edota objektu zuzena adierazten direlako, izenordeetara jotzeko beharrik gabe. Nor komunztadurak esaldi iragangaitz bateko subjektua agertzen du; Nor-nori-k, esaldi iragangaitz bateko subjektua eta datiboa; Nor-nork-ek, esaldi iragankor bateko subjektua eta objektu zuzena; eta, azkenik, Nor-nori-nork-ek, esaldi iragankor bateko subjektua, singularrezko nahiz pluralezko objektu zuzena —bi kasuotan, hirugarren pertsonak baino ez, hau da, hura ala haiek— eta datiboa.
Izenordeek galdegaia agertzen dute, enfasirakoak dira. Pareka bitez:
- Esan dizut eta Zuri esan dizut / Zeuri esan dizut. Lehen perpausean, informazio hau eman da: inork (igorleak) inori (hartzaileari, hots, bere solaskideari) zerbait esan diola, ezertaz informatu duela... Bigarren perpausetan, zuri edo zeuri izenordeak agertzeak hiztunak solaskide horrixe —eta ez beste inori, itxuraz— zerbait azaldu diola aditzera ematen da: agian beste batzuekin ez du berdin jokatu, baina une hartan harekin ari den laguna, behintzat, jakinaren gainean jarri du lehendik.
- Esan dizut eta Nik esan dizut / Neuk esan dizut. Bigarren perpausetan, informatzailea igorlea bera izan dela azpimarratzen da, ez beste inor.
- Esan dizut eta Hori esan dizut / Horixe esan dizut. Bigarren perpausetako hori zein horixe erakusleek gai jakin bati erreferentzia egiten diote: solaskide duten testuinguruari esker, badakite zertaz ari diren (adibidez, esan berri duten esaldia, hitzez hitz edo).
- Esan dizut eta Nik hori zuri esan dizut / Nik hori zeuri esan dizut (orobat, Nik zuri hori esan dizut / Nik zuri horixe esan dizut, Zuri hori nik esan dizut / Zuri hori neuk esan dizut). Hiru izenordeak jarraian dauzkaten perpaus horiek guztiek Nor-nori-nork lantzeko ariketa dirudite, baina ez dira agramatikalak, ordea, informatzailea, informatua eta informazioa batera azpimarratu nahi direlako.
Bestetik, subjuntibozko aditz-laguntzailerik erabiltzen ez denean (adibidez, "Ez zaitezen joan eskatu dute" / "Ez zaitezela joan eskatu dute" bezalakoen ordez, "Zu ez joateko eskatu dute" / "Zu ez joatea eskatu dute" moduko nominalizazioetara jotzen denean), izenordeak beharrezkoak dira. Nominalizazio horiek berak lehenaldian beren hartan mantentzen dira, perpaus nagusiko aditzaren denborak menpeko perpauseko aditz jokatugabeari denborari buruzko testuingurua ematen baitio: "Ez zintezen joan eskatu zuten" / "Ez zintezela joan eskatu zuten" > "Zu ez joateko eskatu zuten" / "Zu ez joatea eskatu zuten".
Bikoteok pareka bitez:
- Joan dadin nahi dute (pro-drop, subjuntibozko aditz jokatua) > Bera joatea nahi dute (ez pro-drop).
- Joan hadin nahi dik (pro-drop, subjuntibozko aditz jokatua) > Hi joatea nahi dik (ez pro-drop).
- Joan zintezten nahi nuen (pro-drop, subjuntibozko aditz jokatua) > Zuek joatea nahi nuen (ez pro-drop).
- Gal ez gaitezen, mapa bat egin digu (pro-drop, subjuntibozko aditz jokatua) > Gu ez galtzeko, mapa bat egin digu (ez pro-drop).
Aurreko erdaretako adibideen esaldietako euskal itzulpenak euskara pro-drop modukoa dela argi eta garbi erakusten du:
| Enbor hori ikusten duzu? Sutarako ona izan liteke. Lehor-lehorra da. | |||||||||
| Enbor hori ikusten duzu? | Sutarako ona izan liteke. | Lehor-lehorra da. | |||||||
| enbor | hori | ikus-ten | duzu | su-tarako | on-a | izan | liteke | lehor-lehorr-a | da |
| Ingelesez: "Do (you) see that log?". | "(It) Could be good for the fire". | "(It) Is very dry". | |||||||
Beste zenbait hizkuntzaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabieraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabiera subjektu eliptikoko hizkuntzatzat hartzen da, hurrengo adibideak erakusten duen bezalaxe:
| ساعد غيرك، يساعدك | ||
| sāʻid ghayrak, yusāʻiduk. | ||
| ساعد | غيرك | يساعدك |
| sāʻid | ghayrak | yusāʻiduk |
| lagundu-orainaldia-3. perts.-zuk | beste | lagundu-legenaldia-3. sing-zu |
| "Lagun ezazu beste norbait, laguntzen zaitu". | ||
| Ingelesez: "Help another, (he) helps you". | ||
Turkieraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Seni gördüm. | |
| sen-i | gör-dü-m |
| 2. sing.-akusatiboa | ikus-lehenaldia-1. sing. |
| hi | ikusi.nuen |
| "Ikusi hindudan". | |
| Ingelesez: "(I) Saw you". | |
Turkiera pro-drop moduko hizkuntza da. Goiko "nik" subjektua erraz ondoriozta daiteke, görmek ("ikus") aditza lehen pertsonan jokatua den heinean lehenaldi [+bukatu] aditz denboran. Objektua seni akusatibozko izenordainaren bidez adierazten da kasu horretan. Adiera hertsian, oro har, objektu pronominalak esplizituki adierazten dira, nahiz eta maiz atzizki posesiboek objektu baten baliokidea adierazten duten ingelesa bezalako ez pro-drop hizkuntza batez, hurrengo perpausean bezala:
| Geldiğimi gördün mü? | ||
| gel-diğ-im-i | gör-dü-n | mü |
| etor-nominalizazioa-posesiboa-1. sing.-akusatiboa | ikus-lehenaldia-2. sing. | (galdera) |
| "Etortzen ikusi al ninduan?" / "Etortzen ikusi al nindunan?" | ||
| Ingelesez: "Did you see me coming?". | ||
Aurreko perpausean, aditzaren objektua, berez, hiztunak egindako etortzeko ekintza da (geldiğimi, "nire etortze"), baina euskarazko perpauseko objektua, "ni" ("Ni etortzen ikusi al ninduan?" / "Ni etortzen ikusi al nindunan?"), aditz nominalizatuaren gaineko -im ("nire") atzizki posesiboaren bidez adierazten da hor.
Bi izenordainak esplizituki adieraz daitezke perpausean, enfasirako:
| Sen benim geldiğimi gördün mü? | ||||
| sen | ben-im | gel-diğ-im-i | gör-dü-n | mü |
| 2. sing. | 1. sing.-posesiboa | etor-nominalizazioa-posesiboa-1. sing.-akusatiboa | ikus-lehenaldia-2. sing. | (galdera) |
| "Hik ni etortzen ikusi al ninduan?" / "Hik ni etortzen ikusi al nindunan?" | ||||
| Ingelesez: "Did you see me coming?". | ||||
Swahiliz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Swahiliz, subjektu zein objektu izenordainak ken daitezke, aditz-aurrizkien bidez adierazten diren heinean.
| Nitakusaidia. | |||
| ni- | -ta- | -ku- | -saidia |
| subjektua-1. sing.- | -geroaldia- | -objektua-2. sing.- | -lagundu |
| (ni)- | -ko- | -(zu)- | -lagundu |
| "Lagunduko haut". | |||
| Ingelesez: "(I) Will help (you)". | |||
Ingelesez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingelesa ez da hizkuntza pro-drop bat, baina subjektu izenordainak ia beti galtzen dira aginterazko esaldietan. Adibidez, Come here! ("Hator hona!", "Zatoz hona!", "Zatozte hona!"), Do tell! ("Esan ezak! / Esan ezan!", "Esan ezazu!", "Esan ezazue!"), Have a seat! ("Eser hadi!", "Eser zaitez!", "Eser zaitezte!"), you subjektua ulertzen da, testuinguruaren arabera, euskarazko "hi" dena (singularrezko bigarren pertsona, oso lagunartekoa), edo "zu" (singularrezko bigarren pertsona, lagunartekoa nahiz begirunezkoa) zein, azkenik, "zuek" (pluralezko bigarren pertsonak). Ingelesezko bigarren pertsonaren edozein balio ulertzen da, espresuki aipatzeke ere. [15]
Hizketa informalean, batzuetan, subjektu pronominala ezkutua da. Elipsi horri "elkarrizketa bidezko ezabaketa" eta "ezker-ertzeko ezabaketa" deitu izan zaio, eta ohikoa da ahozko ingeles informalean zein ingeles idatziaren erregistro jakin batzuetan, bereziki egunerokoetan —[I] met X this morning: [we] didn't talk much ("Goizean Xrekin izan naiz: ez dugu askotxo hitz egin")—.[16][17]
Beste hitz batzuk ere ezkuta daitezke, batez ere kopulak eta laguntzaileak.
[Have you]Ever been there? ("Inoiz han izan [haiz / zara / zarete]?").[I'm]Going shopping. [Do you] Want to come? ("Erosketak egitera [noa]. Etorri nahi [duzu]?").[I]Haven't been there yet.[I'm going]later. ("Oraindik ez [naiz] bertan izan. Aurrerago joanen [naiz]").- Oharretan:
[I am / We are]Out to Lunch;[I shall be / We shall be]Back at 1.00 [P.M.] ("Bazkaltzera joan [naiz / gara]; 13:00etan itzuliko [naiz / gara]").. [I have]Gone fishing ("Arrantza egitera joanda [nago]").- What do you think
[of it]? — I like[it]("Zer pentsatzen [duzu horretaz]?" – [Hori] Gustatzen zait"; bigarrena, dialekto eta erregistro batzuetan soilik). [You]Are not! –[I]Am too! ("[Zu] Ez! – Baita [ni] ere!"). Era hori ohikoa da, modu berean, bai beste zenbait aditz-denborarekin (adibidez, were, will [lehenaldia, geroaldia]) eta bai beste zenbait aditzekin (adibidez, do / did, have / had —"egin [-lehenaldian] / [+ lehenaldian]", "ukan [-lehenaldian] / [+lehenaldian]—).
Hizketan aritzean, izenordainak galdu ez direnean, beste hitz batzuk baino maizago murrizten dira adierazpen batean.
Erlatibozko izenordainak, subjektua ez badira betiere, perpaus murriztaile laburretan erortzen dira maiz: That's the man [who(m)] I saw ("Hori da ikusi nuen gizona" [hitzez hitz, "Hori da gizona [zeina] ikusi nuen]).
Izenordainen galketa, oro har, oso hizketa informalera eta zenbait adierazpen finkotara mugatuta dago: erabiltzeko arauak konplexuak dira eta dialekto eta erregistroen artean aldatzen dira. George H. W. Bush-ek 1988ko Errepublikar Konbentzio Nazionalean egindako hitzaldiaren Lived the Dream atala ("Ametsa bizi izan nuen") adibide ezagun bat zan zen.[18][19][20]
Those were exciting days. We lived in a little shotgun house, one room for the three of us. [I] Worked in the oil business and then started my own.
And in time, we had six children. [We] Moved from the shotgun to a duplex apartment to a house and lived the dream—high-school football on Friday night, Little League, neighborhood barbecue.[21]
Egun zirraragarriak ziren haiek. Etxetxo estu batean bizi ginen, hirurentzako gela batean. [Nik] Petrolio negozioan lan egiten nuen eta gero neurea sortu nuen.
Eta denborarekin, sei seme-alaba izan genituen. [Gu] Etxetik apartamentu bikoitz batera joan ginen, eta gero etxe batera, eta ametsa bizi izan genuen: ostiral gauean institutuko futbol amerikarra, Little League (gazteentzako kirol plangintza), auzoko barbakoa.
Alemanez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lagunarteko alemana eta dialektala halaber, hizkuntza estandarra ez bezala, hein batean pro-droperako joerakoak dira eta normalean izenordain subjektua perpaus nagusietan soilik ezabatzea ahalbidetzen dute, alderantzikatzerik gabe. Pertsonaren araberako aditz-jokoa dago eta, horrexen ondorioz, pro-drop moduko esaldiak errazago ulertzen dira.
Alemanezko salbuespenak hauexek dira:
- boz pasibozko inpertsonaleko perpausetan (weil gearbeitet wird, "lan egiten ari baita" [hots, "inor lanean ari delako"]), halakoetan ez baitago izenordainik erabiltzerik,
- frantsesaren antzera, lagunarteko hizkeran eta estilo telegrafikoan (WhatsAppez, SMSetan), baina singularrezko lehen eta bigarren pertsonan erabiltzean bakarrik (orduan, ordea, singularrezko lehen pertsonaren bukaerako "-e" ez daiteke ken, askotan gertatzen den bezala). Adibidez,
Ichbin bis Ende der Woche verreist ("Astearen bukerara arte kanpoan naiz": bin ["naiz"] aditzaren subjektu bakarra ich ["ni"] izenordea da) edo, subjektu bera kendutakoan, Hallo,ichkomme morgen früh um 8 Uhr am Flughafen an ("Kaixo, bihar goizeko 8etan aireportura iritsiko naiz"). Salbuespen gisa, gutun baten hasieran ich bat saihesteko balio duenean, merkataritzako hizkuntzaren estiloan ere gertatzen da.
Asiako hegoaldean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asiako hegoaldeko hizkuntz eremuan, marathera eta kaxmirera bezalako hizkuntza indoariar banaka batzuk pro-drop dira; tibeto-birmaniar hizkuntza asko eta munda hizkuntza gehienak (korkua izan ezik) orokorrean pro-drop dira, aditz iragangaitz eta iragankorren subjektu zein objektuak aditzean bertan ageri baitira.
Limbua (kiranti, txinatar-tibetarra):
| sɛʔruŋ nɛttuŋ | |
| sɛʔr-u-ŋ nɛtt-u-ŋ | nɛtt-u-ŋ |
| hil(du)-3. sing.-objektua-1. sing. subjektua-lehenaldia | laguntzailea-3. sing.-objektua-1. sing.-lehenaldia |
| "Bera hiltzekotan nengoen". | |
Juanga (hego munda, austroasiarra):
| mɛdʒɔkiɲ |
| mɛ-dʒɔ-ki-ɲ |
| 2. sing.-subjektua-ikus-orainaldia-iragankorra-1. sing.-objektua |
| "Ikusten nauk" / "Ikusten naun". |
Beste zenbait hizkuntz familia eta eskualdetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indiako hizkuntza indoeuropar eta drabidikoen artean, arau orokorra pro-drop da, hizkuntza drabidiko askok aditz-markatzaile askotxorik ez duten arren subjektu pronominalak adierazteko. Mongoliar hizkuntzak, horri dagokionez, hizkuntza drabidikoen antzekoak dira, eta paleosiberiar hizkuntza guztiak zeharo pro-drop dira.
Niger-Kongoko hizkuntza gehienak, Afrikako hegoaldeko koisan hizkuntzak eta Ozeano Bareko mendebaldeko austronesiar hizkuntzetan, ohiko eredua pro-drop da munduko hizkuntz eskualde guztietan ia: pro-drop ez diren Niger-Kongo edo austronesiar hizkuntza askotan, igboa, samoera eta fijiera bezala, ordea, subjektu izenordainak ez dira subjektu nominal baten posizio berean agertzen eta derrigorrezkoak dira azken hori gertatzen denean ere. Austronesiar hizkuntza ekialdetarragoetan, rapa nuia eta hawaiiera kasu, subjektu izenordainak alde batera utzi ohi dira beste subjektu morfemarik ez dagoen arren. Australiako Pama-Nyungan hizkuntzek ere subjektu izenordainak bazter utzi ohi dituzte, baita subjektuaren adierazpen espliziturik ez dagoenean ere.
Pama-Nyungan hizkuntza askok, aitzitik, klitikoak dituzte eta, maiz, erroei lotzen zaizkie subjektuak adierazteko. Australiako ipar-mendebaldeko beste hizkuntza guztiak pro-drop dira, izenordain mota guztietarako. Halaber, Ginea Berriko papuar hizkuntzak eta Afrikako ekialdeko nilo-saharar hizkuntzak pro-drop dira.
Ameriketako hizkuntza indigenen artean, pro-dropa ia unibertsala da, oro har hizkuntzen izaera polisintetiko eta muin-markatzaile izanik espero zitekeenez. Oro har, objektu-izenordain guztiak eta subjektu-izenordain guztiak ezabatzeko aukera ematen du. Izan ere, Amerikako jatorrizko hizkuntzei buruzko txosten gehienek erakusten dute izenordainen erabilera enfatikoa ere oso ezohikoa dela. Amerikako jatorrizko hizkuntza gutxi batzuk baino ez dira ezagutzen, gehienbat hizkuntza isolatuak (haida, trumaia, wappoa) eta familia oto-mangea, normalean subjektu izenordainak erabiltzen dituztenak.
Yaganak, Suaren Lurraldean isolatutako hizkuntza galduak, ez zuen pro-dropa izan XIX. mendearen amaieran oraindik asko hitz egiten zenean, lehen aldiz gramatikalki deskribatu zenean eta ingelesetik eta beste hizkuntza batzuetatik itzulitako testuak zituenean (Itun Berriko hiru testu: Lukas, Joan eta Apostoluen Eginak). Izan ere, aditzean izenordain enfatikoak eta erreferentzia gurutzatuko izenordainak batera agertu ohi ziren.
Inferentzia pragmatikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinera klasikoak, izenordainak ez ezik, edozein termino (subjektuak, aditzak, objektuak, eta abar) galtzeko joera zabalak erakusten du pragmatikoki inferigarriak direla, eta horrek hizkuntzari oso izaera trinkoa ematen diola. Kontuan har bedi, hala ere, txinera klasikoa hizkuntza idatzia zela, eta hitz erorketa horrek ez duela zertan ahozko hizkuntzaren adierazgarri izan, ezta fenomeno linguistiko berarena ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Welo, Eirik. (2013ko irailak 24). «Null Anaphora» Encyclopedia of Ancient Greek Language and Linguistics doi:..
- 1 2 (Ingelesez) Wang, Longyue; Tu, Zhaopeng; Zhang, Xiaojun; Liu, Siyou; Li, Hang; Way, Andy; Liu, Qun. (2017-06-01). «A novel and robust approach for pro-drop language translation» Machine Translation 31 (1): 65–87. doi:. ISSN 1573-0573..
- ↑ (Ingelesez) Shlonsky, Ur. (2009). «Hebrew as a partial null-subject language*» Studia Linguistica 63 (1): 133–157. doi:. ISSN 1467-9582..
- 1 2 Butt, Miriam. (2001-01-01). Case, Agreement, Pronoun Incorporation and Pro-Drop in South Asian Languages. .
- 1 2 (Ingelesez) Zushi, Mihoko. (2003-04-01). «Null arguments: the case of Japanese and Romance» Lingua in: Formal Japanese syntax and universal grammar: the past 20 years. 113 (4): 559–604. doi:. ISSN 0024-3841..
- 1 2 (Ingelesez) Flores-Ferrán, Nydia. (2007-11-01). «A Bend in the Road: Subject Personal Pronoun Expression in Spanish after 30 Years of Sociolinguistic Research» Language and Linguistics Compass 1 (6): 624–652. doi:. ISSN 1749-818X..
- ↑ Barbosa, Pilar P.. (2019-06-01). «pro as a Minimal nP: Toward a Unified Approach to Pro-Drop» Linguistic Inquiry 50 (3): 487–526. doi:..
- ↑ (Ingelesez) Jung, Euen Hyuk (Sarah). (2004). «Topic and Subject Prominence in Interlanguage Development» Language Learning 54 (4): 713–738. doi:. ISSN 1467-9922..
- ↑ O'Grady, William; Yamashita, Yoshie; Cho, Sookeun. (2008). «Object Drop in Japanese and Korean» Language Acquisition 15 (1): 58–68. doi:. ISSN 1048-9223..
- ↑ (Ingelesez) Li, Yen-Hui Audrey. (2014-11-01). «Born empty» Lingua in: Structural Approaches to Ellipsis. 151: 43–68. doi:. ISSN 0024-3841..
- ↑ Hacohen, Gonen; Schegloff, Emanuel A.. (2006-08-01). «On the preference for minimization in referring to persons: Evidence from Hebrew conversation» Journal of Pragmatics in: Focus-on Issue: Discourse and Conversation. 38 (8): 1305–1312. doi:..
- 1 2 3 «Pronombre Personales Tónicos» Diccionario Panhispánico de Dudas (Real Academia Española) 2005.
- ↑ Sessarego, Sandro; Gutierrez-Rexach, Javier. (2017). «Revisiting the Null Subject Parameter: New Insights from Afro-Peruvian Spanish» Open Journal of Romance Linguistics 3 (1): 43–68. doi:..
- ↑ Barbosa, Pilar P.. (2011). «Pro-drop and theories of pro in the minimalist program part 1: Consistent null subject languages and the pronominal-agr hypothesis» Language and Linguistics Compass 5 (8): 551–570. doi:..
- ↑ Geoffrey K. Pullum, Rodney Huddleston, A Student's Introduction to English Grammar, 2005, ISBN 1139643800, 170. or.
- ↑ Waldman, Katy. (2016ko maiatzaren 4a). «Why Do We Delete the Initial Pronoun From Our Sentences? Glad You Asked» Slate.
- ↑ Andrew Weir, "Left-edge deletion in English and subject omission in diaries", English Language & Linguistics 16:1:105-129 (2012ko martxoa) doi:10.1017/S136067431100030X
- ↑ Didion, Joan. (1988ko urriak 27). «Insider Baseball» The New York Review of Books.
- ↑ Greenfield, Jeff. (2008ko iraila). «Accepting the Inevitable: What McCain can learn from the acceptance speeches of Reagan, Bush, and Gore» Slate: 2..
- ↑ Winant, Gabriel. (2006ko abenduak 21). «When the Going Gets Tough» Leland Quarterly.
- ↑ .
Bibliografia osagarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bresnan, Joan (arg.) (1982) The Mental Representation of Grammatical Relations, MIT Press, Cambridge, Massachusetts.
- Chomsky, Noam (1981) Lectures on Government and Binding: The Pisa Lectures. Herbehereak: Foris Publications. Berrinprimatzea. 7. edizioa. Berlin eta New York: Mouton de Gruyter, 1993.
- Graffi, Giorgio (2001) 200 Years of Syntax. A Critical Survey, John Benjamins, Amsterdam, Herbehereak.
- Moro, Andrea (1997) The Raising of Predicates. Predicative Noun Phrases and the Theory of Clause Structure, Cambridge Studies in Linguistics, Cambridge University Press, Cambridge, Ingalaterra.
- Rizzi, Luigi (1982) Issues in Italian Syntax, Foris, Dordrecht.
- Krivochen, Diego eta Peter Kosta (2013) Eliminating Empty Categories. Frankfurt am Main: Peter Lang.
- Jaeggli, Osvaldo, eta Ken Safir (1989) The Null Subject Parameter. Dordrecht: Kluwer.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hizkuntza-zerrenda. 2009ko apirilaren 6an artxibatua Wayback Machinen, pro-dropa (PD) edo ez-pro-dropa (NPD) egoera barne.