Philomène Cadoret

Marie Philomène Cadoret edo Filomena Kadored[1] (Kersioul, Bonen, 1892ko uztailaren 24a – Rostrenen, 1923ko martxoaren 4a), Koulmig Arvor (Armorko usoa) eta Bugel ar Werc'hez (Ama Birjinaren alaba) izengoitiz ere ezaguna[2][3], bretainiar jostun, idazle eta poeta izan zen[4].

Philomène Cadoret

Bizitza
JaiotzaRostrenen, 1892ko uztailaren 24a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaRostrenen, 1923ko martxoaren 4a (30 urte)
Hobiratze lekuaRostrenen
Hezkuntza
Hizkuntzakbretainiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakolerkaria, idazlea eta jostuna
Izengoitia(k)Koulmig Arvor
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Breton Regionalist Union (en) Itzuli
Q3092157 Itzuli

Bizitza

aldatu

1892ko uztailaren 24an jaio zen Bonengo Kersioul herrixkan, nekazarien familian. Oso gaztetan agerian utzi zituen abesteko eta idazteko dohaina[4]. 1909an, Bretainiar Batasun Erregionalistaren 1. poesia saria irabazi zuen Kenteliou ar Grouadelez poemagatik[3]. Hogei urte bete baino lehen, beste hiru sari jaso zituen[5].

1912an, lehen poesia bilduma kaleratu zuen, Mouez Meneou Kerne. Bertako poema batzuk abesteko doinuez lagunduta daude. Urte berean Yann ar Burzudou ipuina eta An Heritourez antzezlana argitaratu zituen, eta 1913an Bleuniou a Garantez eleberri laburra. Poema asko Kroaz ar Vretoned aldizkarian argitaratu zituen. Bere poema eta abesti batzuk erlijio-ereserki gisa aitortu zituzten, eta oso ezagunak bihurtu ziren[3]. Sarritan ezteietara gonbidatu zuten, non berak moldatutako poemak abesten zituen[4].

Ogibidez jostuna zen[6]. Orduan Bretainiako emakume gazte gehienak Parisko modaz janzten ziren bitartean, Cadoretek ohitura zaharrak gordetzen zituen eta edozein egoeratan jantzi tradizionala eta buruko biribila eramaten zituen[4].

1917an Joseph Vellyrekin ezkondu zen, baina 1919an senarra hil zitzaion, 31 urte zituela. Urte bereko apirilean, Philomène Cadoretek Thérèse alaba izan zuen. 1923ko martxoaren 4an hil zen tuberkulosiak jota, alaba baino hamabi egun lehenago[4]. Rostrenengo Done Jakue kaperako hilerrian lurperatu zuten[7].

Nantesko kale batek haren izena darama, eta Tinténiaceko, Theixeko, Quimperreko eta Daoulasko kale banak ere bai[8].

Sariak

aldatu
  • 1909: Bretainiar Batasun Erregionalistaren 1. poesia saria[3]
Poesia
  • Drouizez an Arvorik (1911)
  • Mouez Meneou Kerne (1912)
  • Trouz ar meziou (1913)
  • Bloavez mat (1913)
  • Dêrou mad ar Mabig Jezuz (1913)
  • Son an neerez (1913)
  • Sôn ar Pôtr Saout (1913)
  • Ar flouren (1913)
  • Ar falc’herien (1913)
  • Son ar vatez vihan (1913)
  • Ma zelen (1914)
  • Bluennig a genganv (1914)
  • Ma biniou ! (1914)
  • Klemmou an divroet (1914)
  • Son ar voualc’hig (1914)
  • Paour kêz Yannig (1914)
  • Da zoudarded Breiz (1914)
  • Tolen eured (1914)
  • D’ar Mabig Jezuz (1914)
  • War ar plouz (1915)
  • Hunvre Gwilherm (1915)
  • Lizer soudard (1915)
  • Ar bizou brezel (1915)
  • Bugale Breiz (1915)
  • Da Dereza ar Mabig Jezuz (1916)
  • Hunvre ar barz (1916)
  • Devez a spi (1916)
  • Dre ar zerr-noz (1916)
  • Soudard Breiz (1916)
  • Kousk Mabig Jezuz ! (1916)
  • Klemmou ar prizoniet (1917)
  • Peden Boneniz d’ho Fatronez Itron Varia ar Porzou (1917)
  • Luskellerez (1919)
  • Eun dennadeg pato (hil ostekoa, 1927)
Prosa
  • Endro d’eur gazeten (1910)
  • Ar barz prodig (1910)
  • Pardon ma farouz (1911)
  • Goude ar gouel (1911)
  • Bec’h d’ar zoniou brezonek (1911)
  • Yann ar burzudou (1912)
  • An heritourez (1912)
  • E c’hell bezan tud ken fall war an douar ! (1912)
  • Pardon sant Klaud (1912)
  • Pardon Itron-Varia Wir-Zikour, Gwengamp (1912)
  • Barikennad arc’hant ar Poull-Lestrek (1912)
  • Job ar Spontik (1912)
  • Lilien ar c’halvar (1913)
  • Kovezion Erwanig (1913)
  • Bleuniou ar Garantez (1913)
  • Foar-Bod (1913)
  • Yun ar c’hemener (1914)
  • An diou vamm-goz (1914)
  • Bagig an anaon (1914)
  • Eur boked bleun-brug (1914)
  • An daou gristen (1916)

Erreferentziak

aldatu
  1. ↑ (Bretainieraz) «Filomena Kadored (Koulmig Arvor). Mouez Meneziou Kerne» Embann An Hirwaz (kontsulta data: 2024-10-26).
  2. ↑ (Frantsesez) «Philomène Cadoret (1892-1923)» Prelib 2019-03-13 (kontsulta data: 2024-10-26).
  3. 1 2 3 4 (Frantsesez) Abgrall, Yvon. «Femmes de Bretagne : Filomena Cadoret» Ar Gedour 2018-02-05 (kontsulta data: 2024-10-26).
  4. 1 2 3 4 5 (Frantsesez) «Filoména Cadoret, née à Rostrenen : une belle voix oubliée du pays Fisel» Ouest-France 2024-01-24 (kontsulta data: 2024-10-26).
  5. ↑ (Frantsesez) «1912 : Filomena Cadoret : quatre prix littéraires à 20 ans !» Le Trésor du breton écrit 2019-03-10 (kontsulta data: 2024-10-26).
  6. ↑ (Frantsesez) Griesinger, Béatrice. «L'héritage de Marie-Philomène Cadoret» Ouest-France 2018-10-30 (kontsulta data: 2024-10-26).
  7. ↑ (Frantsesez) «Chapelle St-Jacques à Rostrenen» Sortir en Bretagne (kontsulta data: 2024-10-26).
  8. ↑ (Frantsesez) «Rue Philomène Cadoret, Nantes» Le site national des adresses (kontsulta data: 2024-10-26).

Kanpo estekak

aldatu