Edukira joan

Ostegun Santua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ostegun Santua
Simon Ushakovek 1685ean egindako Azken Afaria izeneko margolana.
Data
DataPazkoa - 3 egun
2025Apirilaren 17
2026Apirilaren 2
2027Martxoaren 25

Ostegun Santua, Ostegun Saindua edo Eguen Gurena Berpizkunde-igandearen aurreko ostegunean ospaturiko jaieguna da, kristau Aste Santuan. Hirurren Paskoalaren lehendabiziko eguna da. Egun horretan Eliza Katoliko Erromatarrak Jesusen Azken Afarian Eukaristiaren ezarpena eta apaizgoa ospatzen ditu.

Eguna urtero aldatzen da Berpizkunde-igandea udaberriko ekinokzio osteko ilbete pasa eta hurrengo igandea delako. Izaera aldakor horren adibide gisa, hona hemen azken urteetako Ostegun Santuak:

UrteaData
2000Apirilaren 20a
2001Apirilaren 12a
2002Martxoaren 28a
2003Apirilaren 17a
2004Apirilaren 8a
2005Martxoaren 24a
2006Apirilaren 13a
2007Apirilaren 5a
2008Martxoaren 20a
2009Apirilaren 9a
2010Apirilaren 1a
2011Apirilaren 21a
2012Apirilaren 5a
2013Martxoaren 28a
2014Apirilaren 17a
2015Apirilaren 2a
2016Martxoaren 24a
2017Apirilaren 13a
2018Martxoaren 29a
2019Apirilaren 21a
2020Apirilaren 9a

Aste Santuko egun santuetan lehena da Ostegun Santua, Jesusek Azken Afaria ospatu zuenekoa bere dizipulu apostoluekin. Eukaristiaren jatorria beraz, egun honekin lotua dago, eta liturgia katolikoan esangura berezia izan du horrek: egun horretan elizan sagaratutako ogi eta ardoa, Jesusen gorputz eta odola kristautasunaren arabera, gordetzen zen elizan ezarritako kapera berezi batean, monumentua esaten zitzaiona. Monumentu delakoan arka edo ontzi berezi batean gordetzen ziren ostiak, Ostegun Santuko ontzian, hurrengo egunerako edo prozesioetarako gordeak. [1] [2]

Euskal Herrian ohitura izan da eliza batzuetan Ostegun Santuko gauean gazte batzuk elizan geratzea beila egiten.[3] Euskal Herriko Aste Santuko prozesioen artean Ostegun Santuan izaten dira batzuk, hala nola Guardian.[4]

Azken afaria, hungariar zurezko irudiak.
  • Mt 26:3-5. Jesus nola atxilotuko: "Orduan, apaizburu eta herriko zaharrak Kaifas zeritzan apaiz nagusiaren jauregian bildu ziren, eta Jesus maltzurkeriaz atxilotzea eta hiltzea erabaki zuten. Baina hau zioten: Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik gerta ez dadin".
  • Mt 26:6-12. Emakume batek Jesus ukenduz igurtzi: "Jesus Betanian Simon legendunaren etxean zegoela, emakume bat etorri zitzaion, hartzurizko ontzian ukendu baliotsua zekarrela. (…) Ukendu hau nire gorputzean isuriz, hilobiratua izateko prestatu nau aurrez".
  • Mt 26:17-18. Azken afarirako prestaketak: "". Legamigabeko Ogien Jaiko lehen egunean, ikasleak hurbildu ziren Jesusengana, galdetuz: Non egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak? (…) Zoazte hirira, halakoren etxera, eta esaiozue: Maisuak dio hurbil dela bere ordua, eta zuenean ospatu nahi duela Pazkoa bere ikasleekin".
Getsemaniko baratzeko otoitza, Andrea Mantegnaren margolana XV. mendekoa.
  • Mk 14:32-40. Getsemaniko otoitz larria: "Getsemani izeneko landa batera iritsi ziren, eta Jesusek esan zien bere ikasleei: Zaudete hemen, nik otoitz egin bitartean. (…) Hiltzeko zorian nago tristuraz. Gelditu hemen eta zaudete erne. (…) Abba, Aita! Zure esku dago guztia; urrun ezazu niregandik edari samin hau! Baina egin bedi zure nahia, ez nirea. (…) Berriro itzulirik, lo aurkitu zituen, begiak astun baitzituzten; haiek ez zekiten zer esan".
  • Lk 22:14-20. Azken afaria: hona nire gorputz-odolak. "Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin. Eta esan zien: Banuen gogoa sufritu aurretik Pazko-afari hau zuekin egiteko. (…) Eta, kopa harturik, esker onezko otoitza egin eta esan zuen: Hartzazue eta eman elkarri. Zeren, egia esan, ez baitut gaurdanik gehiago ardorik edango Jainkoa errege izaten hasi arte. (…) Gero, ogia hartu zuen eta, esker onezko otoitza egin ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri".
Oinen garbiketa, armeniar eliza batean.
  • Jn 13:1-5. Jesus bere ikasleen oinak garbitzen: "Pazko Jaia gainean zen. Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona. (…) Afaltzen ari zela (…) ura konketara bota eta ikasleei oinak garbitzen hasi zen, eta gerrian zuen eskuzapiaz lehortzen."
  • Jn 13:21-27. Jesusek Judasen saldukeria iragarri: "(…) Bene-benetan diotsuet: Zuetariko batek salduko nau. (…) Ogi-puska bustia emango diodana, huraxe da. (…) Orduan, Jesusek esan zion: Egin behar duzuna, egizu lehenbailehen"
  • Jn 13:33-35. Jesusen agindu berria: "(…) Ez zait denbora asko gelditzen zuekin egoteko. Nire bila ibiliko zarete, baina (…) ni noan tokira zuek ezin zarete joan. Agindu berria ematen dizuet: elkar maite dezazuela. Nik maite zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar. Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasleak zaretela: zuek elkar maite izatean".
  • Jn 13:36-38. Jesusek Pedroren ukoak iragarri: "(…) Niregatik zure burua emango duzula? Bene-benetan esaten dizut: Oilarrak jo baino lehen, hiru bider ukatuko nauzu."
  • Jn 16:16-20. Tristura poz bilakatuko: "Gutxi barru ez nauzue gehiago ikusiko, baina pixka bat geroago berriro ikusiko nauzue (…) Bene-benetan diotsuet: Negar egingo duzue eta aiene; mundua, ordea, poztu egingo da".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) EL MONUMENTO DEL JUEVES SANTO – Parroquia Beata María Ana Mogas. 2024-03-29 (kontsulta data: 2026-03-01).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) «MONUMENTO AL SANTÍSIMO» Archicofradia Sacramental de Mairena del Alcor 2021-05-09 (kontsulta data: 2026-03-01).
  3. ↑ Ahotsak, Badihardugu. (2015). «Ostegun santuko eta etxeetako gaubelak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2026-03-01).
  4. ↑ «Zer egin Aste Santuan Euskadin | Turismoa Euskadi» turismo.euskadi.eus (kontsulta data: 2026-03-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]