Edukira joan

Orsola Casagrande

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orsola Casagrande
Bizitza
JaiotzaVenezia, 1968 (57/58 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta kazetaria

Orsola Casagrande (Venezia, Italia, 1968) kazetaria, idazlea, gidoilaria eta aktibista da.[1]

Il Manifesto egunkarian lan egin du 25 urtez eta Global Rights web-aren koeditorea da..[2]

Il Manifesto egunkarian hasi zen kazetari lanetan, hogei urte zituela. 1990ean, Belfastera bidali zuten lanera, eta han egin zituen lehen urratsak nazioarteko kazetari gisa. Hurrengo urteetan helduko ziren Turkiaren menpeko Kurdistan, Katalunia eta Kuba. Azken egonaldi horretan bertatik bertara jarraitu zuen Kolonbiako bake prozesua. 2019tik Euskal Herrian bizi da, Bermeon, baina bidaiatzen jarraitzen du, iraganean eraikitako zubiei eutsiz.[3]

Orsolak italieraz, ingelesez, gaztelaniaz eta turkieraz idazten du. Hitz egiteko oinarrizko trebetasunak ditu berriz, kurdueraz, farsieraz eta euskaraz.

Brian Currin bakearen aldeko nazioarteko bitartekariarekin lan egin du Euskal Herriko, Kurdistango eta Kolonbiako bake-negoziazioetan.

Hainbat liburu itzuli ditu, baita bere liburua idatzi ere http://www.globalrights.info/ [4]

  • Minatori. La storia di Tower Colliery e le lotte dei minatori britannici contro la chiusura dei pozzi (Odradek, 2004) [5]
  • Europa domani. Conversazione con Tariq Ramadan (Jouvence, 2008) [5]
  • Las milicianas de Rojava (El Viejo Topo, 2015), José Miguel Arrugaetarekin elkarlanean.[6]
  • The book og Habana. El libro de La Habana (2018)[7]
  • Kurdistán + 100: Historias de un siglo después de Mahabad - (argitaratzear)[8]
  • Berxwedan: Resistance (2007).[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) «Orsola Casagrande» El Viejo Topo (kontsulta data: 2020-07-12).
  2. ↑ ISBN http://docpublicos.ccoo.es/cendoc/051367NoCreanAMedios.pdf..
  3. ↑ Berria. «Orsola Casagrande» Berria (kontsulta data: 2020-07-12).
  4. ↑ «Orsola Casagrande - Comma Press» commapress.co.uk (kontsulta data: 2020-07-12).
  5. 1 2 «Orsola Casagrande - Tutti i libri dell’autore - Mondadori Store» www.mondadoristore.it (kontsulta data: 2020-07-13).
  6. ↑ Casagrande, Orsola; Arrugaeta, José Miguel. (2015). «Las milicianas de Rojava» El Viejo topo (327): 30–33. ISSN 0210-2706. (kontsulta data: 2020-07-12).
  7. ↑ «The book of Havana - Orsola Casagrande Paperback / softback - musicMagpie Store» www.musicmagpie.co.uk (kontsulta data: 2020-07-13).
  8. ↑ (Ingelesez) «Kurdistan + 100 by Orsola Casagrande, Mustafa Gundogdu | Waterstones» www.waterstones.com (kontsulta data: 2020-07-13).
  9. ↑ Berxwedan: Resistance. (kontsulta data: 2020-07-13).