Orlando (Florida)
- Artikulu hau Floridako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Orlando (argipena)».
| Orlando | |||
|---|---|---|---|
| Ameriketako Estatu Batuetako hiria | |||
| Administrazioa | |||
| Estatu burujabe | |||
| Estatua | |||
| County of Florida | Orange konderria | ||
| Alkatea | Buddy Dyer | ||
| Izen ofiziala | City of Orlando Orlando | ||
| Posta kodea | 32801, 32802, 32803 eta 32804 | ||
| FIPS kodea | 12-53000 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 28°32′01″N 81°23′12″W / 28.5336°N 81.3867°W | ||
![]() | |||
| Azalera | 308,41 km² | ||
| Altitudea | 34 m | ||
| Mugakideak | Eatonville eta Winter Park | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 334.854 (2024ko uztailaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 1.086 bizt/km² | ||
| Etxebizitzak | 113.238 | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Sorrera | 1875eko uztailaren 31 (juliotar egutegia) | ||
| Telefono aurrizkia | 321, 407 | ||
| Hiri senidetuak | Curitiba, Reykjanesbær, Guilin, Monterrey, Sena eta Marne, Tainan, Urayasu (en) | ||
| orlando.gov eta visitorlando.com | |||
Orlando hiria Orange konderriaren egoitza da eta izen bereko gune metropoliarraren hiri zentrala da, baita Erdialdeko Florida bezala ezagutzen den eskualde buru ere, AEBetako hegoekialdean dagoen Florida estatuan. 2000ko Estatu Batuetako erroldaren arabera, hiriak urte horretan 185.951 biztanle zituen (biztanleria gune metropoliarrean 1.644.561ekoa zen). 2003an eginiko biztanleriaren errolda lokal batek emaitza bezala 199.336 biztanle eman zituen hirian eta 1,8 milioi gune metropoliarrean. Floridako seigarren hiririk handiena da eta kostalderik ez duen hiririk handiena. Gainera, estatuko hirugarren gune metropoliarraren buru da, Miami-Fort Lauderdale eta Tampa-San Petersburgoren ondoren.
Hiria nagusiki bere atrakzio turistikoengatik da ezaguna, batez ere Walt Disney World Resort ospetsuagatik. Beste atrakzio batzuen artean SeaWorld eta Universal Orlando Resort daude. Orlando hiriaren erdigunea, Downtown Orlando bezala ezagunagoa, etengabe berregituratu da, atrakzio turistiko nagusietatik urrun dagoen arren. Orlando Sentinelen egoitza da, estatuko egunkaririk handienetako bat, baita Orlando Magicena ere, NBAko saskibaloi talde profesionala dena.
Gaur egungo alkatea Buddy Dyer da.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko Ameriketako Estatu Batuetako erroldaren arabera 307.573 biztanle zeuden. Batez besteko adina 34,7 urtekoa zen (
Floridako mapa), 34,1 urtekoa gizonezkoen artean eta 35,3 urtekoa emakumezkoen artean. Biztanleen % 21,1 18 urtetik beherakoak ziren eta % 11,2 65 urtetik gorakoak. 100 emakumeko, 93,3 gizon zeuden, eta 18 urtetik gorako 100 emakumeko, 90,9 gizon zeuden adin-talde horretan.[1][2]
| Biztanleria-piramidea 2020 Guztira: 148.481 gizon, 159.092 emakume | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: Datu hauek AEBko Errolda Bulegotik (U.S. Census Bureau) eskuratu dira, 2020ko zentsutik (DHC, P12 taula)[3] | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Arraza eta etnizitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko Ameriketako Estatu Batuetako erroldaren arabera, udalerrian 307.573 biztanle zeuden. Herritarren % 32,9 hispano edo latinoa zen, edozein arrazakoak[oh 1]. Ez-hispanoen artean % 49,9 zuria zen, lekuko biztanleria osoaren % 33,5[oh 2]; % 34,0 beltza edo afroamerikarra zen, lekuko biztanleria osoaren % 22,8; % 6,3 asiarra zen, lekuko biztanleria osoaren % 4,2; % 7,7 bi arraza edo gehiago zen, lekuko biztanleria osoaren % 5,1; % 0,2 amerindiarra edo Alaskako natiboa zen, lekuko biztanleria osoaren % 0,1; % 0,1 Hawaiiko edo Ozeaniako uharteetakoa zen, lekuko biztanleria osoaren % 0,1; eta % 1,9 bestelako arraza bat zen, lekuko biztanleria osoaren % 1,3.[oh 3][4]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaioterriari dagokionez, biztanleen % 34,6 estatu berean jaiotakoak, % 30,4 beste estatu amerikar batean jaiotakoak eta % 25,4 atzerrian jaiotakoak (atzerritarrak) ziren.[oh 4] Atzerritarren artean, % 39,4 AEBko herritar naturalizatuak ziren eta % 60,6 ez ziren herritarrak. Jatorriari erreparatuta, atzerritarren gehiengoa Latinoamerikan jaiotakoa zen (% 77,0, biztanleria osoaren % 19,5); ondoren Asian (% 13,0, % 3,3), Europan (% 6,9, % 1,8), Afrikan (% 1,9, % 0,5) eta Ipar Amerikan (% 1,1, % 0,3).[oh 5][5]
Etxebizitza eta etxeguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerrian 140.895 etxebizitza zeuden, horietatik % 91,0 okupatuta eta % 9,0 hutsik.[6] Okupatutako etxebizitzen artean, % 35,8 jabeek okupatutakoak ziren eta % 64,2 errentan hartutakoak.[2] Udalerrian 128.181 etxegune zeuden guztira, horietatik % 56,6 familia-etxeguneak ziren eta % 43,4 familiarik gabekoak. Familia-etxeguneen artean, % 59,9 ezkondutako bikoteek osatzen zituzten eta % 40,1 bestelako familia motek. Familiarik gabeko etxeguneen artean, % 72,7 pertsona bakarrik bizi ziren eta % 27,3 beste norbaitekin, ahaiderik gabe.[7] Talde-bizilekuetan bizi ziren 3.699 pertsona (biztanleria osoaren % 1,2); horietatik 666 unibertsitateko ikasleen egoitzetan bizi ziren.[6]
Etxebizitzak
Floridako mapa
Etxegune motak
Talde-bizilekuetako biztanleria
Hezkuntza-maila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]25 urtetik gorako biztanleen artean, % 92,2k batxilergo-titulua edo goragokoa zuten, % 42,5k unibertsitate-gradua edo goragokoa zuten eta % 16,3k graduondoko titulua (masterra, titulu profesionala edo doktoretza) zuten.[8]
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errenta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxeguneen errenta mediana 72.336 $ zen (
Floridako mapa), eta familiena, 81.945 $. Per capita errenta 43.312 $ zen. Biztanleriaren % 14,7 pobrezia-atalasetik behera zegoen.[9] Etxeguneen artean, % 5,6k 10.000 $ baino gutxiagoko errenta zuten, eta % 10,6k 200.000 $ edo gehiagoko errenta zuten.[10]
Etxeguneen errenta banaketa
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historialari batzuk Orlando izena 1836 inguruan datatzen dute, Orlando Reeves izeneko soldadu bat ustez inguru hartan hil zenean, Seminola indiar tribuaren aurkako gerran. Baina, dirudienez, aipaturiko Orlando Reevesek handik 48 kilometro iparraldera zegoen plantazio batean lan egiten zuen eta lehen biztanleek bere izena zuhaitz batean zizelkatua ikusi zuten, eta hilobi baten kokapena zela uste izan zuten. Guneari "Orlandoren hilobia" izena eman zioten, eta ondoren soilik "Orlando".
Denbora askoan Orlando landagune bat izan zen, non aktibitate ekonomiko nagusia abeltzaintza zen. XIX. mendearen azken laurdenean Floridako estatuan zitrikoen ekoizpenaren zati garrantzitsu bilakatu zen, 1895ean hotz bolada batek plantazio asko suntsitu zituen arte, bertako biztanle asko hegoalderago joan behar izatea eragin zuena.
Espainiar-amerikar gerran zehar, Orlando Floridako kostalderik gabeko probintziarik handiena bihurtu zen.

Bigarren Mundu Gerraren garaian, armadako soldadu kopuru bat gaur egun Orlandoko nazioarteko aireportuak hartzen duen gunean ezarri zen. Ofizial hauetako batzuk gelditu eta bertan bizitzen jarri ziren. 1956an, Martin Marietta (gaur egun Lockheed Martin) konpainia aeroespazial eta defentsakoak bertan ezarri zuen egoitza bat.
Orlandoren ekonomiako gertakaririk garrantzitsuena 1965ean gertatu zen, Walt Disneyk Walt Disney World Resorta eraikitzeko planak iragarri zituenean. Parke tematiko ospetsuak bere ateak 1971n ireki zituen, Orlandoko gune metropoliarrean hazkuntza ekonomiko eta demografiko bat abiaraziz, Orange, Seminole, Osceola eta Lake konderrietan zehar hedatzen dena. Ondorioz, turismoa bihurtu zen Orlandoren ekonomiaren ardatz nagusi.
2004an Charley, Frances eta Jeanne urakanek hiria jo zuten, kalte anitz eta uholdeak eraginez, hiriko turismoari kalte handiak eraginez.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orlandok klima azpitropikala du, tenperatura izozte puntutik jaistea oso arraroa delarik. Ia ez du sekula elurrik egiten. Tenperaturarik altuena 38 °Ctakoa izan da (100 °F), 1998ko uztailak 3an izan zena azken aldiz. Tenperaturarik baxuena, aldiz, 10 °Ctakoa (19 °F), 2010eko urtarrilak 20an izan zena azken aldiz. Erregistratutako azken elurtea 2010eko urtarrilak 9an izan zen.
Bataz beste, urtero, 1198,1 mm3ko euria egiten du. Urtaro euritsuak ekainetik irailerarte irauten du sarri gertatzen diren ekaitzekin. Urtaro lehorrak, berriz, abendua eta maiatza bitartean irauten du, honen ondorioz noiz behinka basoetan suteak gertatzen direlarik.
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 31 | 32 | 33 | 36 | 38 | 38 | 38 | 38 | 37 | 35 | 32 | 32 | 38 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 22 | 23 | 26 | 28 | 31 | 33 | 33 | 33 | 32 | 29 | 26 | 23 | 28 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 10 | 11 | 13 | 16 | 19 | 22 | 23 | 23 | 23 | 19 | 15 | 11 | 17 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7 | -3 | -4 | 3 | 9 | 16 | 18 | 18 | 13 | 6 | -2 | -7 | -7 |
| Euria (mm) | 60 | 60 | 96 | 65 | 88 | 193 | 185 | 181 | 154 | 84 | 55 | 66 | 1285.2 |
| Euri egunak (≥ 0.01 in) | 6.6 | 6.8 | 7.4 | 6.1 | 7.5 | 15.6 | 16.3 | 16.6 | 13.2 | 8.0 | 6.3 | 6.6 | 117 |
| Iturria: http://www.nws.noaa.gov/climate/xmacis.php?wfo=mlb NOAA | |||||||||||||
Autopistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertako errepide nagusia Interstate 4 da, Florida Turnspike zeharkatzen duena, hau aldi berean beste autopista garrantzitsu bat delarik. Biak Florida hegoaldetik abiatzen dira.
Easte-West Expressway (SR 408) delakoa 2005etik hobetua izaten ari da errail gehigarri eta hormigoizko harresiak eraikiz eta diseinu hobekuntzak eginez.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Orlandoren ekonomiaren zati handi bat turismo industriarekin lotua dago. Orlandoko nazioarteko aireportua munduko aktiboenetako bat da. Konbentzioen industriak ere paper garrantzitsu bat du atrakzioen hurbiltasunaren ondorioz. Orange Konderriko Konbentziogunea Estatu Batuetako multzorik handienetako bat da.
Turismoaz gain badaude beste industria batzuk ere, eskulangintza lantegi ugarien presentziarekin. Lockheed Martinek aeronautika eta teknologia altuko ikerketetarako instalakuntza handi bat du Orlando NASAren Kennedy Espazio Guneagandik gertu egotearen ondorioz. Gune honetan bertan 1970eko hamarkadatik eta 1980ko hamarkadatik dauden hardware eta software konpainia asko ere badaude, IBM kasu. Korporazio handientzako bulego multzo handiak estatuarteko autopistaren korridorean zehar garatu dira, Orlando iparraldean, nagusiki Maitland, Lake Mary eta Heathrown.
Euren egoitza edo presentzia esanguratsu bat Orlandon duten konpainietako batzuk jarraian ikus daitekeen zerrendan agertzen direnak dira:
- AirTran Airways
- Albertsons
- B.I.B. Consultants, Inc.
- EA Games
- IBM
- Lockheed-Martin
- Loews Hotels
- Marriott International
- Nickelodeon Studios
- Oracle Corporation
- Publix Supermerkatuak
- Siemens AG, Siemens Westinghouse
- Sprint Corporation
- SunTrust Bank
- Tupperware Corporation
- Universal Studios
- Westgate Resorts
- World Wrestling Entertainment (WWE)
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Turismoa hiriko aktibitate ekonomikorik garrantzitsuenetako bat da. Turismoa Orlandoren inguruetan milioika dolarretan baloratua dago. Barneko zein nazioarteko turismoa 2004an 48 milioi bisitarikoa izan zen.
Orlandoko atrakzio turistiko gehienak parke tematikoen inguruan daude. Walt Disney World da atrakziorik nagusiena, Magic Kingdom, Disney Hollywood Studios, Epcot, Animal Kingdom atrakzio parkeez eta Blizzard Beach eta Typhoon Lagoon ur parkeek osatua. Universal Studiosen parkeak eta ur bizitzari dedikaturiko Sea World parkea ere aurki daitezke beste batzuen artean.
Unibertsitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezkuntza aurreratuko beste instituzio batzuen artean, Orlandoren metropoliar gunea Floridako Unibertsitate Zentralaren egoitza da, Estatu Batuetako seigarren unibertsitaterik handiena.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Orlando Magic da bertako kirol talderik garrantzitsuena. NBAko taldea da 1989tik. Amway Centerren jokatzen ditu etxeko partidak.
- Orlando Jai Alai frontoia Fern Parken. Zesta puntako euskal herritar pilotariek bertan jokatzen dituzte partidak Estatu Batuetara joaten direnean, Dania eta Miamikoetaz aparte.
Etxeorratzak eta beste eraikin batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako hauek dira Orlandon eta inguruetan topa daitezkeen osasun zentruetako batzuk:
Jatetxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entretenimendua, telebista eta zinea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Natura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gune metropoliarreko udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar-mendebaldean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar-ekialdean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego-ekialdean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoaldean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego-mendebaldean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brasilen: Curitiba, Paraná estatua
- Txinan: Guilin
- Mexikon: Monterrey
- Errusian: Orenburg
- Islandian: Reykjanesbær
- Frantzian: Sena eta Marne departamendua
- Japonian: Urayasu
- Espainian: Valladolid
Sena eta Marne, Urayasu eta Anaheim Disneyren parke tematikoen bidez lotuta daude Orlandorekin. Disneyland Resort Paris, Disneyland Resort eta Tokyo Disneyland hurrenez hurren.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hispano edo latinoak edozein arrazatakoak izan daitezke.
- ↑ Bigarren ehunekoa lekuko biztanleria osoaren gainean kalkulatuta dago, ez soilik hispano ez direnen taldearen gainean. Hispanoak edozein arrazatakoak izan daitezke.
- ↑ Arraza-kategoria hauek Ameriketako Estatu Batuetako Zentsu Bulegoak eta Kudeaketa eta Aurrekontu Bulegoak (OMB) ezarritako sailkapen administratiboak dira, ez sailkapen zientifikoak.
- ↑ Puerto Ricon jaiotakoak eta atzerrian edo AEBko uharte-eremuetan guraso estatubatuarren seme-alaba gisa jaiotakoak jatorriz estatubatuartzat hartzen dira, eta ez dira atzerrian jaiotakotzat zenbatzen.
- ↑ Lehen ehunekoa atzerrian jaiotako biztanleriaren gainean kalkulatuta dago; bigarrena, parentesi artean, udalerriko biztanleria osoaren gainean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «2020 Census Demographic and Housing Characteristics File (DHC): Table P12, Sex by Age» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
- 1 2 (Ingelesez) «2020 Census Demographic Profile: Table DP1, Median Age and Housing Tenure» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «2020 Census Detailed Demographic and Housing Characteristics File A (Detailed DHC-A)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-08-31).
- ↑ (Ingelesez) «2020 Census Detailed Demographic and Housing Characteristics File A (Detailed DHC-A)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-08-31).
- ↑ (Ingelesez) «American Community Survey 5-Year Estimates: Place of Birth by Nativity and Citizenship Status (Table B05002)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
- 1 2 (Ingelesez) «2020 Decennial Census Redistricting Data (Public Law 94-171)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «2020 Census Demographic and Housing Characteristics File (DHC): Table P16, Households by Type» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «American Community Survey 5-Year Estimates: Table B15003, Educational Attainment for the Population 25 Years and Over» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-03).
- ↑ (Ingelesez) «American Community Survey 5-Year Estimates: Tables B19013 (Median Household Income), B19113 (Median Family Income), B19301 (Per Capita Income), and B17001 (Poverty Status in the Past 12 Months)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-03).
- ↑ (Ingelesez) «American Community Survey 5-Year Estimates: Table B19001, Household Income in the Past 12 Months» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Orlandoko alkatetzaren webgune ofiziala gaztelaniaz
- (Ingelesez) Orlandoko alkatetzaren webgune ofiziala
