Omana eta Moscow Gopalakrishnan


Omana (Bharathi Amma) (Ettumanoor, 1936ko apirilaren 26a – Thiruvananthapuram, 2003ko apirilaren 22a) eta "Moscow" Gopalakrishnan (K. Gopalakrishnan Nayar) (Alwaye, 1930eko azaroaren 29a – Thiruvananthapuram, 2011ko otsailaren 21a) (malabareraz: ഓമനയും മോസ്ക്കോ ഗോപാലകൃഷ്ണനും) indiar itzultzaileak izan ziren, errusierazko liburuak malabarerara itzuli zituztenak. Senar-emazteak izanik, elkarlanean aritu ziren. Haien itzulpenak XX. mendearen bigarren erdian malabareraz argitaratutako haur literaturaren adibiderik onenatzat jotzen dira.[1][2] Errusierazko literatura Keralan ezagutarazi zuten[3][4] eta guztira 192 liburu itzuli zitutzen malabarerara[5], estilo sinplea erabiliz.[3][4]
Omana eta K. Gopalakrishnan New Delhiko Informazio Zentro Sobietarreko langileak ziren. K. Gopalakrishnan Indiako Alderdi Komunistako kide bihurtu zen 1950eko hamarkadaren amaieran. Tokiko hauteskundeetan parte hartu zuen modu aktiboan, eta denbora labur batez tokiko taluk batzordeko idazkaria izan zen. SF Magazine aldizkariaren editorea izan zen. New Delhiko Informazio Zentro Sobietarreko URSS News and Views sailean aritu zen.[3]
1966an, Sobietar Batasuneko gobernuak errusierazko idazlanak malabareraz argitaratzea erabaki zuen, eta Omana eta Moscow Gopalakrishnan Moskuko Progress Publishers argitaletxera gonbidatu zuten bi urteko proiektu baterako. Malabareran espezializatutako sail bat sortzen ari zen eta Progress Publishersek jende trebea behar zuen errusierazko lanak malabarerara itzultzeko. Latha eta Sashi seme-alabekin Moskura iritsi ziren 1966ann eta ingelesera jada itzulita zeuden liburuak itzultzen hasi ziren. Bikoteak itzulitako errusierazko lehen lanak Ingalaterratik inportatutako hedabide batean argitaratu ziren. Progress Publishers oso zorrotza zen garai hartan haurrentzako erakargarriak ziren liburuak argitaratzeko.[2][4] Geroago, Maria Puliakova irakaslea kontratatu zuen –«boltxebike zaharra»– errusiera hobeto ikasteko.[4]
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Omanak eta Gopalakrishnanek itzulitako liburuak Prabhath Book Housek argitaratu zituen malabareraz.[4]
K. Gopalakrishnanek 80 idazlan inguru itzuli zituen[3], horien artean Karl Marxen, Friedrich Engelsen eta Vladimir Leninen 62 lan, 25 lan politiko, 4 zientzia-lan, fikziozko 19 liburu eta haurrentzako 26 liburu.[4] Errusiako gobernuaren pentsioa jasotzen zuen 2011n hil arte.[6]
Omana Gopalakrishnanek haurrentzako 40 liburu eta henduentzako 16 idazlan itzuli zituen.[4] Bere lan handiena Lev Tolstoiren Anna Karenina izan zen, argitaratu gabe geratu zena.[4][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Lal, Amrith. «The soft power of the Soviet Union» The Economic Times 2011-03-10 (kontsulta data: 2025-11-05).
- 1 2 (Ingelesez) «Russian tales revisited» The Hindu 2010-09-17 (kontsulta data: 2025-11-05).
- 1 2 3 4 (Malabareraz) «മോസ്കോ ഗോപാലകൃഷ്ണന് അന്തരിച്ചു» Mathrubhumi 2011-02-21 (kontsulta data: 2025-11-05).
- 1 2 3 4 5 6 7 8 (Ingelesez) «Gopalakrishnan has translated 200 Russian books» The New Indian Express 2012-05-16 (kontsulta data: 2025-11-05).
- ↑ (Ingelesez) Binoy, Rasmi. (2023). «Kerala's 'Ppogress'-ive idiom: Moscow Translators and translation of children's literature as socialist intermediary in Kerala» Central European University (CEU) (kontsulta data: 2025-11-05).
- 1 2 (Ingelesez) Kamalakaran, Ajay. «How a Malayali couple brought Russian literary magic to Kerala» Onmanorama 2018-06-30 (kontsulta data: 2025-11-05).