Nagore Osoro Larrañaga
| Nagore Osoro Larrañaga | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ondarroa, 1994ko maiatzaren 18a (32 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arraunlaria |
Nagore Osoro Larrañaga, Ondarru (Ondarroa, 1994ko maiatzaren 18a) traineru estropadetako emakumezko patroi onenetakoa izan da, Kontxako Bandera eta Liga bina irabazi ditu besteak beste.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondarroakoa izanik, Ondarroa Arraun Elkartean hasi zen arraunean, eta 2010ean Zumaiako traineruan patroi hasi zen. Emaitzarik onenak 2012 eta 2013 urteetan izan zituen, tartean 2013ko Kontxako Bandera. 2015ean, berriz, Gipuzkoako Liga, Gipuzkoako Traineru Txapelketa eta Euskadiko Traineru txapelketak lortu zituen. Zumaiak trainerurik ez zuen osatu hurrengo denboraldietan, eta Nagore ere lehorrean gelditu zen.[1][2][3][4][5]
2019. urtean, Ondarroa Arraun Elkartearen proiektu berri bati ekin zion, eta entrenatzaile zein patroi lanetan aritu zen 2021. urtera arte.[6][7][8][9]
Osorok 2025ean Euskotren Ligan patroi gisa jardun zuen Tolosaldea Arraun Klubean. Denboraldi horretan, Euskadiko Traineru Txapelketa irabazi zuten, eta Ligan 2. postua lortu zuen taldeak. Gainera, honako 3 bandera hauek ere irabazi zituzten: Lekeitioko Bandera, Donostiako Fabrika bandera eta Getariako Bandera.[10]
2026an, Arraun Lagunak-en hasi zen patroi lanetan, Joana Halzuetek utzitako lekuan.[11] Urte horretan taldeak Euskotren Liga irabazi zuen eta ligan jokatutako bandera guztiak ere bai.[12] Denboraldia borobiltzeko Kontxako Bandera ere nagusitasunez irabazi zuen.[13]
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Taldea | Urteak |
|---|---|
| Ondarroa | 2006-2009 (patroia batelak) |
| Zumaia | 2010-2015 (patroia) |
| Ondarroa | 2019-2021 (entrenadorea + patroia) |
| Tolosaldea | 2025 (patroia) |
| Arraun Lagunak | 2026- (patroia) |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko Batel Txapelketa (5) (Infantilak) 2006, eta (kadeteak) 2007, 2008, 2009 eta 2020 (entrenadorea)
- Euskadiko batel txapelketa (3) (Infantilak) 2006 eta (kadeteak) 2008 eta 2009
- Kontxako Banderak (2): 2013 eta 2026.
- Espainiako Traineru Txapelketa (1): 2026
- Euskadiko Traineru Txapelketak (4): 2013, 2015, 2025 eta 2026.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketak (3): 2013, 2015 eta 2026.
- Emakumezkoen Euskotren Ligak (4): 2010, 2012, 2013 eta 2026.
- Gipuzkoako Liga (3): 2012, 2013 eta 2015.
- Zarauzko Ikurrina (3): 2012, 2013 eta 2026.
- Txingudi Bandera (1): 2012
- Bizkaiko Traineru Txapelketa (1) 2020 (patroia eta entrenadorea).
- ETE ligako Ciudad Castro Urdiales bandera (1) 2020 (patroia eta entrenadorea).
- Bizkaiko Trainerila Liga (1) 2021 (entrenadorea)
- Deustuko traineru jaitsiera (1) 2021 (patroia eta entrenadorea).
- Portugaleteko Traineru jaitsiera (1) 2021 (patroia eta entrenadorea).
- Euskotren Ligan 2025ean, Lekeitioko Bandera, Fabrika Bandera eta Getariako Bandera
- Euskotren Ligan 2026an, Bandera Canal de Isabel II, VIII. Bilboko Bandera, X Petronor Bandera, X CaixaBank Bandera, Orioko XXVII. Emakumezkoen Estropada, Bandera Ametsa Obras, II Bandeira Feminina Concello de Bueu, Getxoko Ikurriña, XV. Euskotren Bandera, Lekeitioko Bandera, VI. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia, Emakumeen Balfego Bandera, XIII Pasaiako Ikurriña, III Getariako Ikurriña eta XVIII. Zarauzko Ikurriña
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Liga Euskotren de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ «Liga Euskotren de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ «Liga Euskotren de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ «Liga Euskotren de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ «Liga Euskotren de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ «ONDARROA CIKAUTXO 2019 - Liga ETE» www.ligaete.com (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ Hitza, Kazetaria(e)ko. (2020-08-31). «ETE ligako lehen bandera eskuratu du Ondarroak» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ Hitza, Kazetaria(e)ko. (2021-09-16). «Nagore Osorok ez du Ondarroako emakumeen trainerua entrenatzen jarraituko» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ «ONDARROA A.E.» traineras.es (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ «Liga Euskotren de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-10-22).
- ↑ Alzuru, Jone Bastida. (2026-01-16). ««Lana aldatu dut; ontzian aritu behar badut, ondo aritu nahi dut, eta dena eman»» Berria (kontsulta data: 2026-01-18).
- ↑ «Liga Euskotren de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2026-09-09).
- ↑ Alzuru, Jone Bastida. (2026-09-13). «Arraun Lagunak-ek irabazi du Kontxako Bandera, aise» Berria (kontsulta data: 2026-09-13).