Mojtaba Khamenei

Irango Lider Gorena, Ali Khameneiren semea

Mojtaba Khamenei (persieraz: سید مجتبی حسینی خامنه‌ای‎, Mashhad, 1969ko irailaren 8a) Irango elizgizon xiita eta politikaria da. Irango Gerran Ali Khamenei hil ondotik (2026), Mojtaba bihurtu zen Irango presidente eta xiiten aiatola. Irango buruzagiak teologia ikasi zuen, eta esku hartze handia izan du azken urteetan aiatolen agintaldian. Urte luzez, Ali Khameneik bere aitaren inguruan eragin handia izan zuen modu diskretuan, eta harreman estuak landu zituen Irango Guardia Iraultzaile Islamdarrarekin.[1]

Mojtaba Khamenei

(2026)
3. Irango lider goren

2026ko martxoaren 8a -
← Ali Khamenei
Hautetsia: 2026 Iranian Supreme Leader election (en) Itzuli
4. Irango Indar Armatuen Komandante Nagusia

2026ko martxoaren 8a -
← Ali Khamenei
Bizitza
JaiotzaMaxhad, 1969ko irailaren 8a (57 urte)
Herrialdea Iran
Lehen hizkuntzapersiera
Familia
AitaAli Khamenei
AmaMansoureh Khojaste Bagherzadeh
Ezkontidea(k)Zahra Haddad-Adel (en) Itzuli  (2004 -  2026ko otsailaren 28a)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaKhamenei family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAlavi Madrasa (en) Itzuli
Qom Hawza (en) Itzuli
Ayatollah Mojtahedi Seminary (en) Itzuli
Hizkuntzakpersiera
arabiera
azerbaijanera
Irakaslea(k)Mahmoud Hashemi Shahroudi
Ali Khamenei
Taqi Yazdi
Lotfollah Safi Golpaygani (en) Itzuli
Mohsen Kharazi (en) Itzuli
Hossein Vahid Khorasani (en) Itzuli
Mousa Shubairi Zanjani (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakUlema, Alfakia eta politikaria
Enplegatzailea(k)Qom Hawza (en) Itzuli
MugimenduaIranian principlists (en) Itzuli
destruction of Israel in Iranian policy (en) Itzuli
Ezizena(k)Shadow Prince
Zerbitzu militarra
Adar militarraIslamiar Guardia Iraultzailea
Parte hartutako gatazkakIran-Irak gerra
Irango Gerra (2026)
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaislama
hamabitarra
uṣūlīa
Alderdi politikoahautagai independente

IMDB: nm18289133 X.com: MKhamenei_ir Telegram: MKhamenei_en Edit the value on Wikidata

2026ko martxoan, aitaren ondorengo bihurtu ondotik, ez zuen agerraldi publikorik egin, Irango Gerraren testuinguruan. Horrek era guztietako zurrumurruak piztu zituen haren osasunaz, segurutzat jotzen bazen ere bizirik zegoela.

Biografia

aldatu

Ibilbide politikoa

aldatu

Khameneiren izena 2009an nabarmendu zen lehen aldiz Iranen, presidentetzarako hauteskundeen osteko protestetan erreformistek egotzi ziotenean protestetan segurtasun indarren bortizkeria sustatu izana. Ali Khameneiren bigarren semea da. Iran eta Iraken arteko gerran parte hartu zuen 1987 eta 1988 artean.[2]

Txosten batzuen arabera, 2009ko hauteskundeetako protestak zapaltzeko erabili zen Basij miliziaren kontrola hartu zuen.[3][4] Atzerritik eta Irango oposizio erreformistak behin baino gehiagotan salatu du disidentziaren aurkako errepresio bortitzean parte hartu zein hauteskundeak manipulatu izana.[1]

Ez da inoiz hauteskundeetara aurkeztu. 2026an aiatola bihurtu aurretik, estamentu klerikalaren barruan hojatoleslama zen —maila ertaineko erlijiosoa—. Mojtaba Khameneik milaka milioi dolar eta luxuzko ondasunak ditu hainbat herrialdetan.[1]

2026an erasoan zauritua

aldatu

2026ko otsailaren 28an, AEBk eta Israelek misilez egin zioten eraso Teheranen Ali Khamenei estatuburu eta aiatolari, baita bere familiari eta Irango arduradun politiko nagusiei ere. Eraso horretan hil ziren Ali Khamenei bera, haren emaztea —Mojtabaren ama— eta Mojtabaren ahizpetako bat.

Ataka horretan bizitza galdu ez bazuen ere, ondoezik atera zen, eta sekretupean gorde zen haren osasunaren berri. Jendaurreko agerraldirik egin ez zuenez, zurrumurruak berehala piztu ziren haren osasun egoeraz. Apirilaren hasieran The New York Timesek zabaldu zuenez, Mojtaba korderik gabe zegoen, eta tratamendu bat jasotzen ari zen Qom-en herrialdearen hego-mendebaldean.

Irango estatuburu eta aiatola

aldatu

2026ko martxoaren 8az geroztik, Irango eta xiiten buruzagi gorena da, aiatola, eta eraildako bere aita Ali Khameneiren ondorengoa. Mojtaba Khameneiren jarraitzaileen arabera, ordu arteko ildo politikoari eutsiko zion beren buruzagitzan, Ruhollah Khomeinik hasi eta Ali Khameneik jarraitutako bideari eutsiz. Irango iraultzaz geroztik lehen aldia da aiatolaren kargua aitarengandik semearengana igarotzen dela.[4]

Izendapenaren aurrean, Donald Trump AEBetako presidenteak aurkako jarrera mehatxatzailea erakutsi zuen. Trumpek adierazi zuen erregimen aldaketa zuela helburutzat Iran bonbardatzean eta bertan gerra bat hastean eta, horregatik, ez zuela onartuko ondorengotza hereditariorik.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. 1 2 3 EITB. «Jamenei, luxuaren zalea eta disidentziarekiko krudela, Iran zuzentzeko» orain.eus (kontsulta data: 2026-06-28).
  2. ↑ ««مجتبي خامنه‌اي» و «مهدي هاشمي» همرزمان دوران دفاع مقدس» www.tabnak.ir (kontsulta data: 2026-03-09).
  3. ↑ (Ingelesez) «Nepotism & the Larijani Dynasty» FRONTLINE - Tehran Bureau (kontsulta data: 2026-03-09).
  4. 1 2 Perez, Igor Baigorri. (2026-03-09). «Von der Leyen: «Ez litzateke malkorik isuri behar Irango erregimenarengatik»» Berria (kontsulta data: 2026-03-09).
  5. ↑ «Mojtaba Khamenei izango da Irango lider goren berria, aurrekoaren semea» Argia (kontsulta data: 2026-03-10).

Kanpo estekak

aldatu