Marina Vilalta Fajula
| Marina Vilalta Fajula | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ogassa, 1927ko ekainaren 14a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Bruguera |
| Heriotza | Bruguera, 2026ko irailaren 14a (99 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | katalana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeltzaina |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Marina Vilalta i Fajula (Ogassa, Girona, Katalunia, 1927ko ekainaren 14a – Bruguera, 2026ko irailaren 14a) kataluniar emakume artzain aktiborik zaharrena izan zen.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Solanguiten jaio zen, Ogassako etxe xume batean, eta 11 neba-ahizpa izan zituen.[4] Haurride zaharrenak amaren lehen ezkontzaren seme-alabak ziren, eta alargundu zenean, bere senar zenaren anaiarekin ezkondu zen.[3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost urte zituenetik hasi zen aitarekin ardiak zaintzen.[5] Txiki-txikitatik oso estimu handitan zuen ganadua, ardiak bereziki, "pobreen animaliak" kontsideratzen baititu. Sasoi batean lantegi batean lan egin zuen gauez. Ezkondu zenean, Cal Sibí de Bruguerara joan zen bizitzera, eta artzain lanbidera itzuli zen. Bere artaldea hektareen arabera dimentsionatu du beti, haragiaren kalitate handia lortzeko.[6] Bere artaldearekin egunero paseatzen da Tagaren oinetan.[7] Lanbiderako baldintzak "abereekin fedea eta maitasuna izatea" dela defendatu du.[5]
Herri-kanta tradizionalak ondo ezagutzen zituenez, Càntut jaialdian parte hartu zuen zazpi pieza grabatuta.[8]
Kataluniatik Mallorcara joateko baino ez zen aldendu, hegan egitean zer sentitzen zen esperimentatzeko ametsa bete nahian, baina egun berean itzuli zen Bruguerara, arratsaldean.[3]
Sant Jordi Gurutzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko hamarkadan ezagun bilakatu zen hedabideetan, ogibidea desagertze bidean zegoen sasoi horretan Kataluniako artzain aktiborik zaharrentzat jo zuten eta. Hori zela eta, 2022ko martxoan sinadura bilketa bat hasi zen, eta berehala 5.000 lortu ziren, urte horretan eman zioten Sant Jordiko Gurutzearekin aintzatespena jasotzeko.[9][6] Guztira, 5.800 sinadura bildu ziren.[10]
Sant Jordi Gurutzea eman zioten:
"Bere bizitzako ibilbidea aitortuz, hasieratik abeltzaintzari lotuta, gure kulturaren eta historiaren ondare den ezinbesteko lanbidea. Landa eremuarekiko debozioa, aziendarekin lan egitea eta Ripollès eskualdeko ahozko tradizioei eustea, Càntut bezalako jaialdietan parte hartuta, landa eremuko lanak duen garrantziaren eredu dira, baita horretan jarduten duten pertsonen erresilientziaren adibide ere."[11]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Rodríguez, Pau. (2024-01-12). «Marina Vilalta, la pastora de 96 años que custodia las montañas sin romantizar la vida entre ovejas» ElDiario.es (kontsulta data: 2025-06-03).
- ↑ Alfaro Lucas, Anna. La creació es diu Marina. .
- 1 2 3 NacióRipollès. La pastora en actiu més vella del país, guardonada amb la Creu de Sant Jordi | NacióRipollès. .
- ↑ Solanguit. .
- 1 2 Creu de Sant Jordi per a la pastora de Bruguera Marina Vilalta. .
- 1 2 Qui és Marina Vilalta, la pastora en actiu més vella de Catalunya?. .
- 1 2 Alcázar, Marta. (2022-06-30). Marina Vilalta, pastora de "los animales de los pobres" a los 95 años y Creu Sant Jordi por un oficio que se apaga. .
- ↑ Cerca - Càntut. .
- ↑ NacióRipollès. Petició de la Creu de Sant Jordi per a la pastora en actiu més vella de Catalunya | NacióRipollès. .
- ↑ Alcázar, Marta. (2022-06-30). Marina Vilalta, pastora de "los animales de los pobres" a los 95 años y Creu Sant Jordi por un oficio que se apaga. .
- 1 2 Marina Vilalta i Fajula. .
- ↑ Un llibre recull la vida de Marina Vilalta, la pastora més gran de Catalunya amb 96 anys. 09/10/2023.