Marina Koshetz
| Marina Koshetz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mosku, 1912ko abuztuaren 6a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | Santa Monica, 2000ko abenduaren 9a (88 urte) |
| Familia | |
| Aita | Alexander de Schubert |
| Ama | Nina Koshetz |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | opera abeslaria eta aktorea |
| Ahots mota | mezzosopranoa |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Marina Koshetz (Mosku, 1912ko abuztuaren 6a – Santa Monica, Kalifornia, AEB, 2000ko abenduaren 9a) estatubatuar opera abeslari sopranoa, aktorea eta idazlea izan zen.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artista familia batean jaio zen. Gurasoak Nina Koshetz errusiar-estatubatuar abeslari, irakasle eta zinema aktore ospetsua eta Alexander von Schubert aktorea izan ziren. Marina Schubert izena erabili zuen bere zinema-ibilbidearen hasieran.[3]
Koshetzek opera eszenifikatuetan kantatu zuen. Pelikuletan ere kantatu zuen.
Idazle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amari buruzko biografia bat idatzi zuen, non bere amak Sergei Rajmaninov konpositorearekin izandako maitasun istorioa kontatzen duen: The last Love Song. Erromantzea 1915ean izan zen eta konpositoreak Sei maitasun kanta Opus 38 eskaini zion.[3]
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste,[4]
- Little Women (1933)
- The Fountain (1934)
- British Agent (1934)
- Millions in the Air (1935)
- Nights of Princes (1938)
- Two Sisters from Boston (1946)
- No Leave, No Love (1946)
- Holiday in Mexico (1946)
- Luxury Liner (1948)
- The Great Caruso (1951)
- Bells Are Ringing (1960)
- Please Don't Eat the Daisies (1960)
- The Glass Cage (1964)
- The Busy Body (1967)
- The Singing Nun (1967)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Marina Koshetz» Grokipedia (kontsulta data: 2026-08-18).
- ↑ (Ingelesez) Boyko, Oleksandr. «Federal Monitor - Marina Koshetz: A Life in Music and Cinema» federal-monitor.com (kontsulta data: 2026-08-18).
- 1 2 Oliver, Myrna. (9 de enero 2001). «Obituaries – Marina Koshetz; Opera and Movie Star» Los Angeles Times.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marina Koshetz» FilmAffinity (kontsulta data: 2026-08-18). [Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marina Koshetz Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Marina Koshetz with her mother Nina at Getty Images
- Miss Marina Koshetz, painting by Ranken in 1932, biography