Edukira joan

Mariani Dimaranan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariani Dimaranan
lehendakari

Bizitza
JaiotzaLubang, 1925eko otsailaren 1a
HeriotzaQuezon Hiria, 2005eko abenduaren 17a (80 urte)
Jarduerak
Jasotako sariak

Mariani Cuevas Dimaranan (Lubang, Mindoro, 1925eko otsailaren 1a – Quezon Hiria, 2005eko abenduaren 17a) filipinar moja katolikoa izan zen, Sortzez Garbiaren Ahizpa Frantziskotarren kongregazioko kidea. Giza eskubideen aldeko ekintzailea ere izan zen, Ferdinand Marcosen diktaduraren aurka borrokatu zena.[1]

Dimarananek Task Force Detainees of the Philippines erakundea zuzendu zuen, Filipinetako gerra-legearen lehen urteetan Filipinetako Nagusi Erlijiosoen Elkarteak giza eskubideen urraketak ikertu eta dokumentatzeko asmoz sortua.[1]

1973an preso politiko bihurtu zen, komunista izatea eta Marcosen aurkako artikuluak idaztea leporatu ziotenean. Dimarananek akusazio guztiak ukatu zituen.[1][2]

Bere izena Bantayog ng mga Bayanin idatzita dago, diktaduraren aurka borrokatu ziren martiri eta heroiak omentzen dituen monumentuan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 (Ingelesez) «Dimaranan, Mariani Cuevas» Bantayog ng mga Bayani (kontsulta data: 2025-05-02).
  2. ↑ (Ingelesez) Ramirez, Joanne Rae M. «Sister Mariani: A woman of courage and conviction» Philstar 2006-04-04 (kontsulta data: 2025-05-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Filipinak
Artikulu hau Filipinetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.