Edukira joan

Majida El Roumi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Majida El Roumi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakماجدة حليم الرومي
JaiotzaKfarshima (en) Itzuli, 1956ko abenduaren 13a (69 urte)
Herrialdea Libano
Lehen hizkuntzaarabiera
Familia
AitaHalim El-Roumi
Hezkuntza
HeziketaLebanese University
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakkantaria, abeslaria, aktorea eta konpositorea
Jasotako sariak
InfluentziakFairuz
Genero artistikoaArabiar musika
musika klasikoa
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
biolina
DiskoetxeaRotana Music Group (en) Itzuli
Universal Music Group

IMDB: nm1000788 Facebook: Magidaelroumi X.com: majidaelroumi Instagram: majidaelroumi YouTube: UCNevrb_HdiyHAouOpZ37A0Q Souncloud: majidaelroumi Spotify: 1FcYCSOydUCgoauspPwypS iTunes: 364929261 Musicbrainz: 486bade7-2ca7-4518-b2a1-4f44d2287163 Discogs: 3448658 Allmusic: mn0000953244 Deezer: 113354 Edit the value on Wikidata

Majida El Roumi edo Majida Al-Roumi (arabieraz: ماجدة الرومي; Tiro, Libano, 1956ko abenduaren 13a) abeslaria, musikagilea eta aktorea da. 70eko hamarkadan hasi zuen bere musika-ibilbidea Libanoko telebistan, eta 16 urterekin urrezko domina irabazi zuen, abeslari talentuarengatik. Mundu Arabiarrean gehien errespetatutako pertsonetako bat bihurtu da.[1][2][3]

Majida 1956an jaio zen Libanoko Tiro hirian. Aita Halim El-Roumi konpositorea da. Sei urte zituenean, kristau jatorriko bere familia Kfarchimara joan zen, Beiruteko hego-ekialdeko herri txiki batera, non giro erlijioso batean hazi zen. Bere errepertorioan kantu eta ereserkiak agertzen dira, hala nola, Irhamni Ya Alá (Erruki zaitez nitaz, Jainkoa! ), Miserere, Ave Maria eta abar.

Urteetan zehar, artistak arrakasta handiko disko ugari grabatu ditu eta mundu osoko eszenatokietan jardun du. Hainbat urtez FAO Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak gosearen aurka antolatutako ekitaldietan parte hartu du, eta arrazoi humanitarioekiko konpromisoak publikoaren, kritikaren eta komunikabideen errespetua eman dio. Majida Al Roumi 2001eko urriaren 16an FAOko borondate oneko enbaxadore izendatu zuten. Helburu horrekin, hainbat telebista-saio eta kontzertutan agertu da, iritzi publikoa “Elikagaiak guztiontzat” kanpainaren alde sentsibilizatzeko, batez ere arabiar munduan.

Halaber, Majidak FAOrentzat dirua biltzeko kontzertuetan parte hartu du Tunisian, Kairon eta Aljerian, besteak beste.

Arte Musikala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan aipagarrien artean, arabieraz abestutako eztei martxa da nabarmena. Bere abestietako batzuk Khalil Gibranen liburuetan inspiratutako letrak dira, Abdel Halim Hafez, Nizar Qabbani eta abarren abestiak.

Majida El Roumi jaialdi batean (2009)
  • 1977 - Jidni habibi (Eraman nazazu, nire maitea!)
  • 1982 - Min Zaman (Aspalditik)
  • 1983 - Al-Asfura (Txoria)
  • 1986 - Ya saken afkari (Bizi nire pentsamenduetan)
  • 1988 - Dawy ya amar (Ilargiaren argia)
  • 1991 - Kalimat (Hitzak)
  • 1994 - Ebhaz anni (Bila nazazu!)
  • 1996 - Rasaail (Mezuak)
  • 1998 - Uhibbuka wa ba’ad (Maite zaitut eta gero...)
  • 2003 - Qizara al-sama (Zeruko gitarra)
  • 2004 - Irhamni ya Allah (Erruki zaitez nitaz, Jauna!)
  • 2006 - E’atazalt el-garam (Maitasunetik aldendu naiz)
  • 2012 - Ghazal (Poesia arabiarreko literatur generoa)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Majida El Roumi» www.aub.edu.lb (kontsulta data: 2025-12-14).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) «Majida El Roumi» Deezer (kontsulta data: 2025-12-14).
  3. ↑ (Ingelesez) «ماجدة الرومي» Discogs (kontsulta data: 2025-12-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]