Edukira joan

Mafalda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mafalda
Jatorria
Sortzailea(k)Quino
Egilea(k)Quino
Sorrera-urtea1964
IzenburuaMafalda
Jatorrizko herrialdeaArgentina
Ekoizpen lekuaBuenos Aires
Honen izena daramaMafalda (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Historia
Jasotako sariak

Mafalda "Quino" egile argentinarrak egindako komiki famatuaren eta bertako pertsonaia nagusiaren izena da. 1964tik 1973ra argitaratu zituen "Primera Plana" eta "Siete Días Ilustrados" aldizkari eta "Mundo" egunkari argentinarretan.

1962ko martxoaren 15ean, Mafalda pertsonaia sortu zuen Joaquin Salvador Lavado "Quino" marrazkilari argentinarrak. Handik bi urtera, Primera Plana umore aldizkarian argitaratzen hasi zen komiki-zinta formatuan. 1963an, Mansfield etxetresna markaren Peanuts komiki-zinten modukoa –Snoopy eta Charlie Brown protagonista zituztenak– enkargatu zion Quinori, markaren hizki berarekin hasten zen pertsonaiarekin. Hala jarri zion neskatoari Mafalda izena. Sekulako arrakasta lortu zuen Argentinan ez ezik mundu osoan ere, umoretik gai sozial eta politikoak lantzen baitzituen, besteak beste, erdi mailako familien kontraesanak, genero zapalkuntza zein herrialdearen nahiz munduko egoera.[1]

Ordutik, gaztelaniatik hainbat hizkuntzatara itzuli dute komikia, oraindik euskaratu ez badute ere.

  • Mafalda: Pertsonaia nagusia da, komikia sortzean 5-6 urte zeukana. Txikia izan arren, helduen ikuspuntua bereganatua izan du hasieratik, Argentinako egoera sozio-politikoa aztertuz. "The Beatles" taldearen zalea da. Zopa gorrotatzen du.
  • Mamá (Raquel): Mafaldaren ama da, ohiko etxekoandrea.
  • Papá (Izenik gabe): Mafaldaren aita da, aseguru etxe baterako lan egiten du.
  • Felipe: Lagunik argitsuena da, ameslaria ere izanda eskolaren beldur dagoen arren. "Lone Ranger" komikiaren abenturazalea da.
  • Manolito (Manuel Goreiro): Kapitalismoa irudikatzen duen laguna da, dendari galiziar baten semea dena.
  • Susanita (Susana Beatriz Clotilde Chirusi): Lagun "pijoa" da, neska ilehoriko, azaleko eta leihozalea.
  • Miguelito (Miguel Pitti): Lagunik txikiena da, berekoia baina bihotz onekoa. Aitona italiarra Mussoliniren jarraitzailea izan zen.
  • Guille (Guillermo): Neba txikia, zopa asko gustatzen zaiona. Arrebarekin "Burocracia" izeneko dortoka dauka.
  • Libertad: Tamainari dagokionez, lagunik txikiena da, Mafaldaren adinekoa bada ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.