Edukira joan

Luisa Margarita Prusiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luisa Margarita Prusiakoa

Bizitza
JaiotzaPotsdam, 1860ko uztailaren 25a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaClarence House (en) Itzuli, 1917ko martxoaren 14a (56 urte)
Hobiratze lekuaRoyal Burial Ground (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Gripea
Familia
AitaPrince Friedrich Karl of Prussia
AmaMaria Ana Anhalt-Dessaukoa
Ezkontidea(k)Arturo, Connaughteko eta Strathearngo dukea  (1879ko martxoaren 13a -  1917ko martxoaren 14a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHohenzollern dinastia
House of Saxe-Coburg and Gotha (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Jasotako sariak

IMDB: nm4819606 Find a Grave: 22489 Edit the value on Wikidata

Luisa Margarita Prusiakoa (alemanez, Luise Margarete Alexandra Viktoria Agnes von Preußen; Potsdam, Prusia Erresuma, 1860ko uztailaren 25a – Londres, 1917ko martxoaren 14a) alemaniar printzesa izan zen, eta gero ezkontzaz Britainia Handiko errege familiako kidea izan zen. Senarra Arturo printzea, Connaught eta Strathearneko dukea, Viktoria Erresuma Batuko erreginaren zazpigarren haurra izan zen. 1911tik 1916ra Kanadako gobernadore nagusi izendatu zutenean Kanadako erregeorde ezkontidea izan zen.[1][2][3]

Luisa Margarita Marmol Jauregian jaio zen, Potsdam hiritik gertu, Prusiako Erresuman. Aita Prusiako Frederiko Karlos printzea zen, Prusiako Karlos printzearen eta Maria Saxonia-Weimar Eisenacheko printzesaren semea; ama, ostera, ama Maria Ana Anhalt-Dessauko printzesa izan zen, Leopoldo IV.a Anhalteko dukearen eta Frederika Prusiako printzesaren alaba. Aita, Gilen I.a enperadore alemaniarraren iloba, Metz-eko guduan eta Paris mendebaldean gerra franko-prusiarrean zehar egindako kanpainetan landa-komandante lanetan nabarmendu zen.

Luisa Margarita Prusiakoa familiarekin

Luisa Margarita printzesa 1879ko martxoaren 13an ezkondu zen Arturo printzearekin, Connaught eta Strathearneko dukearekin, Windsor gazteluko San Jorge kaperan. Arturo printzea Viktoria Erresuma Batuko erreginaren eta Alberto Saxonia-Coburgo eta Gothako printzearen zazpigarren haurra eta hirugarren semea izan zen. Bikoteak opari garesti ugari izan zituen; erreginaren oparia, adibidez, diamantezko tiara eder bat izan zen, besteak beste. Erresuma Batuko eta Alemaniako errege-familietako kide asko joan ziren, Galesko printzesa (Alexandra Danimarkakoa) eta printzea (Eduardo VII.a Erresuma Batukoa), esaterako. Ezkontzaren ostean, Bere Errege Gorentasun Connaught eta Strathearneko dukesa titulua jaso zuen.

Connaugheko dukesa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Connaugheko dukesak senarrarekin eman zituen ezkontzako lehen hogei urteak, Britainiar Inperioan zehar egin zituen bisitaldietan. Connaughteko dukeak eta dukesak Bagshot Park erosi zuten Surreyn, herrialdean zuten landa-etxe izateko, eta, gero, 1900ean, Clarence House erabili zuten Londresen bizitzeko.

Dukeak eta dukesak hiru seme-alaba izan zituzten:

1911n, Kanadara joan zen, senarrak gobernadore nagusi agintaldia hasi baitzuen han. 1916an, Kanadako Infanteriaren Batailoiaren (CEF) buru, koronel bihurtu zen. 1885ean, Prusiako Karlos Frederiko Printzea Jeneralaren Landa Mariskala Infanteriako 64. Erregimentuaren (Brandemburgeko 8.a) buru bihurtu zen.

Connaugheko dukesa gripeak eta bronkitisak jota hil zen Londresko Clarence Housen. Erresuma Batuko errege-familian erraustu zuten lehen kidea izan zen, Golders Greeneko errausketa-labean. Errautsak kutxatila batean jartzeko prozedura ezezaguna zen artean, eta hileta-zeremonietan hilkutxa arrunt batean eraman zuten. Haren errautsak Frogmoreko errege hilerrian lurperatu zituzten. Connaugheko dukea ia hogeita bost urte geroago hil zen.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aldershoteko Cambridgeko Ospitale Militarraren ondoko amatasun ospitalea Luisa Margarita Amatasun Ospitale izendatu zuten bere omenez.
  • 1879: Indiako Koroaren (CI) kide zen dama (Britainiar Inperioa).
  • 1883: Errege Gurutze Gorriko kidea (RRC) (Erresuma Batua).
  • 1888: San Juan Ordena Agurgarriko (DStJ) justizia dama (Erresuma Batua).
  • 1893: Victoria eta Albertoren Errege Ordenako lehen mailako dama. (Erresuma Batua)
  • Luisa Ordenako Dama (Prusiako Erresuma).
  • Maria Luisa Erreginaren Dama Nobleen Ordenakoa (Espainiako Erresuma).
  • 1896: Santa Katalina Ordenako (Errusiar Inperioa) gurutze handiko dama.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) «Luisa Margarita de Prusia (Duquesa de Connaught y Strathearn)» Passer Deserto (kontsulta data: 2026-05-07).
  2. ↑ «Princesa Luisa Margarita de Prusia _ AcademiaLab» academia-lab.com (kontsulta data: 2026-05-07).
  3. ↑ (Gaztelaniaz) «Luisa Margarita de Prusia» Google Arts & Culture (kontsulta data: 2026-05-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]