Edukira joan

Luisa Artoiskoa (1819-1864)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luisa Artoiskoa (1819-1864)

Consort of Parma (en) Itzuli

1849 - 1854
Bizitza
JaiotzaEliseo jauregia, 1819ko irailaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVenezia, 1864ko otsailaren 1a (44 urte)
Hobiratze lekuaAnnunciation Parish Church (Nova Gorica) (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Sukar tifoidea
Familia
AitaKarlos Fernando Artoiskoa
AmaMaria Karolina Borboi Bi Sizilietakoa
Ezkontidea(k)Karlos III.a Parmakoa  (1845eko azaroaren 10a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBorboi leinua
Borboi Parma etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak

Luisa Frantziakoa edo Luisa María Teresa Artoiskoa (frantsesez: Louise Marie Thérèse d'Artois; París, Frantzia, 1819ko irailaren 21a – Venezia, 1864ko otsailaren 1a) jaiotzean Gontauteko bizkondesa izan zen. Karlos Fernando Artoisko printzipe eta Berryko dukearen eta María Karolina Borboi-Bi Sizilietakoaren alaba nagusia izan zen. Aitaren aldeko aitona Karlos X.a Frantziako erregea. Henrike Artoiskoa, Chambordeko konde eta Henrike V.a erregegai legitimoa neba zuen.[1]

Aita hil ostean, neba eta biak izebarekin bizitzera joan ziren, Angulemako dukesa, Maria Teresa Frantziakoa, Frantziako Luis XVI.a Borboiko erregearen eta Austriako Maria Antonietaren alaba, Vienatik gertu Frohsdorf izeneko etxetzar batean bizi zena.

Haurtzaroa eta gaztaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Berryko dukesa eta bere seme-alabak, Luisa Artoiskoa eta Hennrique, Bordeleko dukea. François Gerardek erretratatua (1822).

1819an jaio zen. Gurasoak Karlos Fernando Artoiskoa, Berryko dukea, eta Maria Karolina Borboi Bi Sizilietakoa, Napoli eta Siziliakoa printze-printzesen lehen haurra izan zen. Jaio baino lehen, gurasoek Gontauteko bizkondesa izendatu zuten, bere Gouvernante, horrela bere heziketa zuzendu zezan, printze frantsesen artean ohi zen bezala. Jaio zenean, ohiturazko ezizena eman zitzaion Frantziako monarkian maila goreneko Frantziako bilobarentzat, Mademoiselle, eta horrelaxe ezagutu zuten ezkondu arte. Besteak beste, Jules Michelet izan zuen irakasle eta hainbat ikasgairi buruzko irakaspenak jaso zituen, hala nola, pianoa, idazketa, dantza, musika eta ingeles eskolak ere. Heziketa 1834. urtera arte luzatu zen, ordurako Gontauteko dukesak kargua utzi zuen arte.[2][2][3]

1830eko uztaileko Iraultzaren ostean, non bere aitona, Karlos X.a tronutik kanporatua izan zen, neba Bordeleko dukearekin batera, aitona eta izeba-osabak, delfina (Luis Antonio Frantziakoa) eta emakume-delfina (Maria Teresa Frantziakoa) Europako herrialde ezberdinetan erbesteratu ziren, 1845ean ezkondu zen arte.

1845eko azaroaren 10ean Karlos III.a Parmakoa (1823-1854) dukearekin ezkondu zen, Karlos II.a Parmako dukearen eta Maria Teresa Saboiakoaren semea, eta garai hartan Lucako Dukerriaren printze oinordekoa.

Bikoteak lau seme-alaba izan zituen:[1]

Ohorezko sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1823ko azaroaren 30a - Maria Luisa Erreginaren Dama Nobleen Ordenakoa. (Espainiako Erresuma)
  • Gurutze Izarratuaren Ordenako lehen mailako dama. ()[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  •  Huot de Longchamp de Saint-Albin, Alexandre Denis (1864). «III. L'exile». Madame la duchesse de Parme (1819-1864). Paris: Martin-Beaupré frères. 2020ko urriaren 15ean kontsultatua. 

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]