Edukira joan

Legatz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Legatz
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
OrdenaGadiformes
Familia Merlucciidae
Azpibanaketa
Merluccius gayi gayi Ozeano Barean

Legatzak (Merlucciidae) Gadiformes ordenako familia bat da. Arrain hauek, ur gazian, Atlantikoko ekialdean, Ozeano Barean eta Mediterraneoan bizi dira.[1] Oso preziatuak dira sukaldaritzan (adibidez, legatz kokotsak).

Izen zientifikoa latinetik datorkio: maris (itsasoa) + lucius (pika, lantza forma), duen forma mehe eta zorrotzagatik[2]. Bizkaian lebatz diote.[3] 500-800 gr bitarteko legatzak karioka du izena.

Legatz arruntak 80 zentimetrorainoko gorputz luzexka du, bizkarralde arre-grisaxka, albo eta sabel zilarreztatuak, eta aho handi eta beltza. Bi hegats ditu bizkarrean, Lyconodes azpidibisiokoek izan ezik, hauek bakarra dutelarik. Kokotsean ez dute biboterik, aho handia muturrean eta V formako zubia buruaren goikaldean. Ezkatak, txikiak eta zikloide-formakoak dira. Hortzak ditu masail-hezurraren aurrealdean, espezie gehienek hortz horiek zorrotzak edukita[4].

Habitata eta bizi-forma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plataforma kontinentalean eta ezponda kontinentalaren goikaldean bizi diren harrapakariak dira. Espezieetako batzuk, arrain bankuetan bizitzeko oihtura dute[5].

Azpidibisioak:[6] Lyconodes
Lyconus
Macruronus
Merluccius
Steindachneria
(sinonimoa: Macruronidae)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) Cohen D.M. T. Inada, T. Iwamoto eta N. Scialabba (1990). FAO species catalogue. Vol. 10. Gadiform fishes of the world (Order Gadiformes).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) «Merluzas (Familia Merlucciidae)» iNaturalist Panamá (kontsulta data: 2025-12-26).[Betiko hautsitako esteka]
  3. ↑ Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X..
  4. ↑ Dunn, J. Richard; Cohen, D. M.; Inada, T.; Iwamoto, T.; Scialabba, N.. (1992-05-01). «Gadiform Fishes of the World (Order Gadiformes). An Annotated and Illustrated Catalogue of Cods, Hakes, Grenadiers and Other Gadiform Fishes Known to Date» Copeia 1992 (2): 596.  doi:10.2307/1446232. ISSN 0045-8511. (kontsulta data: 2025-12-26).
  5. ↑ Dunn, J. Richard; Cohen, D. M.; Inada, T.; Iwamoto, T.; Scialabba, N.. (1992-05-01). «Gadiform Fishes of the World (Order Gadiformes). An Annotated and Illustrated Catalogue of Cods, Hakes, Grenadiers and Other Gadiform Fishes Known to Date» Copeia 1992 (2): 596.  doi:10.2307/1446232. ISSN 0045-8511. (kontsulta data: 2025-12-26).
  6. ↑ (Ingelesez) Froese, Rainer eta Daniel Pauly, editoreak (2009). «Merlucciidae», FishBase. Bertsioaren data: 2009(e)ko iraila.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]