Edukira joan

Üthürzehetako lepoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
(«Larraineko mendatea» orritik birbideratua)
Üthürzehetako lepoa
Geografia
Altuera1.578 m eta 1.577 m
MendikateaPirinioak
LurraldeaLarraine eta Otsagabia
Mapa

Üthürzehetako lepoa[1] (Iturzaetako lepoa[1] edo Larraineko lepoa[2] ere deitua; frantsesez: port de Larrau edo Uthurzéhétako lépoua;[1] gaztelaniaz: portillo de Iturzaeta[1]) Larraine (Zuberoa) eta Otsagabia (Nafarroa Garaia) udalerriak lotzen dituen mendatea da. Itsas mailatik 1.573 metroko altitudean dago.

Ohiko abiapuntua da Orhi (2.018 m.) mendira igotzeko, bai eta ekialdean duen Otsogorrigañera ere. Ekialdean ere Holtzarteko arroilak ditu. Olhadoko erreka bertan du iturria.

Gaur egungo frantsesezko Larrau toponimoak[3] Larraun forma ere izan du, historian: Sanctus Johannes de Larraun eta l'ospitau de Larraun (1174an eta 1385ean, Duchesne bilduma CXIV).[4]

Zuberoako aldetik Larraineko Laugibar aterpetik igo daiteke RD-26 errepidetik, mendatearen ipar-ekialdean kokaturikoa. Igoerak 15,3 kilometroko luzera du. Bertatik 1.205 metro igotzen dira (batez besteko %7,9a). Tarte batzuetan %10 gradiente du, gehiengoa %13a izanda. Larrainetik gainera ailegatzeko 1.362 metroko altueran dagoen Erroimendiko mendatea igaro behar da.

Otsagabitik hasita, mendateak 19,3 kilometroko luzera eta 100 metroko tunela ditu gainetik gertu. Alde horretatik, NA-2011 errepidetik, 815 metro igotzen dira (batez besteko %4,2a), gehiengoa %8a izanda.

Frantziako Tourra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007ko igoera, Carlos Sastre, Mauricio Soler eta Iban Mayo

Üthürzehetako lepora bitan igo dira txirrindulariak Frantziako Tourrean: 1996an eta 2007an.[5] Lehendabizikoz igo zutenean, Miguel Indurainek denbora asko galdu zuen, Iruñera zihoan etapa batean. 2007an, lasterketa osoko mendaterik gogorrenetariko bat izan zen, Orthezetik Aubisquera zihoan etapan egindakoa.

Urtea Etapa Kategoria Hasiera Bukaera Lehendabizikoa tontorrean
2007 16 Hors Categorie Ortheze Gourette-Aubisque Txente García Acosta
1996 17 Hors Categorie Argelèrs de Gasòst Iruñea Richard Virenque

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 «Üthürzehetako lepoa (-a) (Mendatea)», Euskal Onomastikaren Datutegia (Euskaltzaindia).
  2. ↑ Ubiria, Maite. (2021-11-15). «Muga ireki dezatela eskatu dute herritarrek Larraineko lepoan» naiz: (kontsulta data: 2026-02-16).
  3. ↑ Paul Raymond: Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque
  4. ↑ Duchesne Bilduma, 99-114. Liburukiak, Oihenarten paperak - Frantziako Liburutegi Nazionala-
  5. ↑ Larraineko mendatea Frantziako Tourrean

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]