Juan Martinez de Rekalde

(«Juan Martínez de Rekalde» orritik birbideratua)

Juan Martinez de Rekalde Larrinaga (Bilbo, Bizkaia, c. 1540 – Coruña, Galizia, 1588ko urriaren 23a) militarra eta itsasgizona izan zen. Espainiako Itsas Armadako almirante izatera heldu zen.

Juan Martinez de Rekalde

Bizitza
JaiotzaBilbo, c. 1540
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCoruña, 1588ko urriaren 23a (47/48 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakofizierra
KidetzaSan Jakueren ordena
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Itsas Armada
Graduaamiral
Parte hartutako gatazkakAnglo-espainiar Gerra
Portuguese succession crisis of 1580 (en) Itzuli

Espainiako Itsas Armadan sartu zen oso gazte zelarik, Bizkaiko eskuadran. Geroago, Mendebaldeko Indietara zihoazen hiru ontziteriari eskolta eman zien. Madeira inguruan urrez kargaturiko galeoi bat erreskatatu ondoren, Laredoko ontziteriaren agintaritza lortu zuen. Irlandan ingelesen aurka aritzeko espedizioetan parte hartu zuen.

1587an, Ingalaterra inbaditzeko Itsas Armada Garaiezina prestatzen ari zirela, itsas armadako almirante izendatu zuten. Gorriak ikusi zituen kanpaina horretan; eta, Coruñara itzuli ondoren, han hil zen sukarrak jota.

Bibliografia

aldatu
  • Enciclopedia General del Mar. Garriga, Bartzelona, 1957.

Zumarkalea

aldatu
Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.