Edukira joan

Juan Bizente Zengotita-Bengoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Bizente Zengotita-Bengoa
Bizitza
JaiotzaBerriz, 1862ko uztailaren 19a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1943ko otsailaren 27a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra, misiolaria, idazlea, aita eta teologo katolikoa
Santutegia
Otsailaren 27a
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaKarmeldar Oinutsak

Juan Bizente Zengotita-Bengoa Lasuen (Berriz, Bizkaia, 1862ko uztailaren 19a - Donostia, 1943ko otsailaren 27a[1]), bai eta Zengotitabengoa ere, euskal erlijioso eta idazle karmeldarra izan zen. Bere izen ofiziala, gazteleraz, Juan Vicente Zengotita Bengoa y Lasuen izan zen[2], eta Ordenak emandakoa Padre Juan Vicente Zengotita de Jesús María[3].

Karmeldarra zen. Larrean, Burgosen eta Markinan egin zituen Elizako ikasketak. Valentziako eta Burgosko komentuetako nagusia izan zen.

1900ean, Indiako Verapolyra joan zen misiolari, eta hogei urte egin zituen han. 1920an, Euskal Herrira itzuli, eta La Obra Máxima aldizkaria sortu zuen. Valentzian zela, Carmengo Anaije, cofradeentzaco esculiburua (1888) liburua argitaratu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz)P. Juan Vicente - Encuentro Misional
  2. ↑ (Gaztelaniaz) Rodríguez, José Vicente. «Juan Vicente Zengotita Bengoa y Lasuen» Historiaren Errege-Akademia (kontsulta data: 2019-I-23).
  3. ↑ (Gaztelaniaz) «P. Juan Vicente de Jesús María» La Obra Máxima Otoitz-estanpa.

Kanpo-loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]