Juan Antonio Frade Villar
| Juan Antonio Frade Villar | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Indautxu eta Bilbo, 1945 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2018ko azaroaren 12a (72/73 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | marrazkilaria, karikaturagilea eta kazetaria |
Juan Antonio Frade Villar, (Indautxu, Bilbo, 1945 - Ib., 2018ko azaroaren 12a) bizkaitar margolari, karikaturagile eta kazetaria izan zen.[1] Ezaguna da K-Toño, K-Toño hijo edo K-Toño semea izengoitiekin ere. Bere aita (Juan Antonio Frade Prieto, 1914-1992) ere margolari, karikaturagile eta kazetaria izan zen, eta biek erabiltzen zuten K-Toño izengoitia, zein K-toño zen bereizi behar zenean semeak K-Toño hijo izengoitia erabiltzen zuen.[2][3]

Bilboko artista eta pertsonaia herrikoien saga baten ondorengoa izan zen K-Toño semea. Antonio Frade artista beiragile eta pergaministaren biloba eta Juan Antonio Frade "K-Toño aita" marrazkilari, kartelgile eta kazetariaren semea. ‘K-Toño hijo’ marrazkilaria, kartelgilea, karikaturagilea,[4][5] liburu-ilustratzailea eta idazle kostunbrista izan zen. Bilboko alkateak ‘Urteko Bilbotarra’ izendatu zuen 2007ko Aste Nagusian. Bere lanik ezagunenetako bat da“Sucedidos botxeros y bilbaínos selebres y txirenes” liburua, hiriko kronikari honek 1993tik Bilboko ‘Bilbao’ udal egunkarian argitaratutako 127 artikuluen bilduma dena.[1][6]
Hiriko kroniketan hainbat pertsonaia xelebre betikotu zituen, esaterako, Jodra, Botines, Txolopotxolo, Lorito, Begoñako santua, Botines edo loteriako Alejandro.[7]

Urte askotan eskuz egin zituen Garaizarko jaietako kartela. Garaizarko hiru bloke handietako 216 etxebizitzetan birkokatu ziren Begoñako errepublikako hainbat eta hainbat baserri eta etxetako biztanleak 1960ko hamarkadan. inguru hartan bizi ziren mahatsorri haiek desjabetuak izan ziren orduan Txurdinaga-Otxarkoaga auzo berria urbanizatzeko.
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atxuri Txirene. Bilboko aldiri zaharraren paisaia, txoko eta jendea erreproduzitzen duten 29 grabatu erakutsi zuten 2017an, BilbaoHistorikok Eleiz Museoaren laguntzaz antolatuta. Enkarnazioaren komentuaren sorreraren 500 urteurrena ospatzeko eta Atxuriko auzoaren susperketa soziokulturala eta komertziala bilatuz.[8]
Aitortzak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014: "Txirene of the year" titulua[9]
- 2012: K-Toño Frade eta Mikel Bilbao txistularia izan ziren Bilboko Ihauterietako Farolin eta Zarambolas.[10][11]
- 2007: Bilboko alkateak ‘Urteko Bilbotarra’ izendatu zuen Aste Nagusian.[11]
- 2006: Gogorregi konpartsaren saria.[12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Frade Villar, K-Toño. (2024). «K-Toño Frade Villar-en ekoizpena. BLD: Bilboko Liburutegi Digitala: DSpacen bilatzen (170 dokumentu)» www.bilbao.eus (Bilboko Udala) (kontsulta data: 2024-06-03).
- ↑ Frade, K.-Toño. (2015-06-11). Desde mi txapela. El mojón / K-Toño Frade.. (kontsulta data: 2024-06-03).
- ↑ Frade Prieto, K-Toño. (2024). «K-Toño Frade Prieto-ern ekoizpena. BLD: Bilboko Liburutegi Digitala: DSpacen bilatzen (170 dokumentu)» www.bilbao.eus (Bilboko Udala) (kontsulta data: 2024-06-03).
- ↑ «Pinilla familiak K-Toño Fraderen koadro bat oparitu dio Iribarri | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (kontsulta data: 2024-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece K-Toño Frade a los 73 años de edad» Deia 2018-11-12 (kontsulta data: 2024-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) sdindautxu. (2018-11-12). Fallecimiento de nuestro amigo "K-Toño" -. (kontsulta data: 2024-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Herranz, Patxi. (2018-11-12). «Muere K-Toño Frade, el último botxero» El Correo (kontsulta data: 2024-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Kulturklik Bilbao. (2017-03-01). «'Atxuri Txirene de K-Toño Frade'» www.kulturklik.euskadi.eus (kontsulta data: 2024-06-03).
- ↑ «'K-Toño Frade-ren Atxuri Txirene'» www.kulturklik.euskadi.eus 2017-03-01 (kontsulta data: 2024-06-03).
- ↑ (Ingelesez) «Bilbao.eus, InfoBilbao, News, K-TOÑO FRADE (HIJO) FAROLIN Y MIKEL BILBAO ZARAMBOLAS DE LOS CARNAVALES 2012» www.bilbao.eus (kontsulta data: 2024-06-03).
- 1 2 (Ingelesez) Hau Pittu Hau Konpartsa. (2012-01-19). K-Toño Frade eta Mikel Bilbao, aurtengo Farolin eta Zarambolas | Hau Pittu Hau - Euskaldunon konpartsa. (kontsulta data: 2024-06-03).
- ↑ Gogorregi Konpartsa. (2018-11-12). «Dos excelentes dibujantes nos dejan el mismo dia. Uno de renombre internacional e ilustre de la capital del mundo: K Toño. Gogorregi saria en 2006.» www.facebook.com (kontsulta data: 2024-06-03).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Frade Villar, K-Toño. (2024). K-Toño Frade Villar-en ekoizpena. BLD: Bilboko Liburutegi Digitala (170 dokumentu)» www.bilbao.eus (Bilboko Udala)
- Iribarren karikatura. «Pinilla familiak K-Toño Fraderen koadro bat oparitu dio Iribarri | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus