Edukira joan

Josune Arakistain Salas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josune Arakistain Salas

Bizitza
JaiotzaLastur, 1996ko apirilaren 30a (30 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

Musicbrainz: e2388b28-93e2-4504-8677-8ab526ab6fd7 Edit the value on Wikidata

Josune Arakistain Salas (Lastur, Gipuzkoa, 1996ko apirilaren 30a) trikitilaria da. Huntza taldean aritzeagatik egin zen ezagun, eta 2022an bakarkako proiektua ere abiatu zuen Süne izenarekin.[1] 2013ko eta 2014ko Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketa irabazi zuen.[2][3]

Huntza taldea Hestiv'Òc 2017

2014an Bilbora joan zen Unibertsitatean Biologia ikasketak egitera.[4] Bilboko kaleetan hainbat ikasle musikari elkartu ohi ziren eta Huntza taldea sortu zuten. Taldeko abeslarietako bat izan da ibilbide osoan zehar, 2024ko otsailean azken kontzertua eman zuten arte.[5]

2022an, Süne izen artistikoarekin, Sunday izeneko abesti bat kaleratu zuen DJ Rikkirekin batera.[6] En Tol Sarmientorekin elkarlanean aritu ziren, Gu geu garena abestiarekin,[7] eta, azkenik, Moonshine Wagonekin beste single bat, Orainari izenekoa.

2024ko apirilaren 12an estreinatu zen Lau korapilo plataforma digitaletan, bere bakarkako lehen albumaren aurrerapen singlea.[8]2024ko azaroaren 14an bere lehen diska kaleratu zuen Süne ezizen artistikoaz: Amaineman[9]. Diska berri honetan, Huntzan erabilitako kutsu folk eta euskaldunetik urrundu egiten da musika elektronikoa, trikitixa eta pop influentziak batuz. Esan liteke euskaldun folk-pop baten jaiotza igarri daitekeela diska berri honetan, Chill Mafia taldeak euskaldun folk musika trap korrontearekin batu zuen antzera.

  • Ertzetatik (2016, mauka musikagintza)
  • Lumak (2017, mauka musikagintza) - 2 abesti
  • Xilema (2018, mauka musikagintza)
  • Ezin ezer espero (2021, Mauka Musikagintza)
  • Amaineman (2024)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Mendieta, Izaro. (2022-08-02). «"Batzuei gehiago gustatuko zaie Süne, eta beste batzuei Huntza, baina ni biak naiz"» Deia (kontsulta data: 2024-04-29).
  2. ↑ «Huntza - Ciudad natal, biografía | Last.fm» Last.fm (kontsulta data: 2018-05-13).
  3. ↑ Galdos, Andoni Lizarralde. (2014-11-30). «txokomusikala2: Euskal Herriko trikitilari gazteen XXIII. txapelketa 2014an Zaldibarren» txokomusikala2 (kontsulta data: 2018-05-13).
  4. ↑ Beloki, Mikel Elkoroberezibar. «Josune Arakistain, musikaria: "Mendatagaina arnasa hartzeko leku bat da"» Berria (kontsulta data: 2021-01-28).
  5. ↑ «Huntza taldeak amaiera eman dio bere ibilbideari» Berria 2023-02-22 (kontsulta data: 2024-04-29).
  6. ↑ «SÜNE: "Arantza bat nuen musika estilo honekin"» EITB 2022-06-23 (kontsulta data: 2024-04-02).
  7. ↑ MENDIA, I.. (2022-12-08). «'Gu Geu Garena', ETS eta Süneren azkena» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-04-02).
  8. ↑ Agirre, Jon. (2024-04-12). «'Lau korapilo', Josune Arakistainen bakarkako lehen diskoko aurrerapen lana» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-04-14).
  9. ↑ «Josune Arakistain, Sune: 'Ya sé a dónde quiero llegar con cada canción'» EITB 2024-11-15 (kontsulta data: 2024-11-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]