Edukira joan

Javier Balderas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Balderas

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Javier Balderas Cejudo
JaiotzaBilbo, 1963ko apirilaren 6a (63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakabokatua
Enplegatzailea(k)Langile Komisioak
Balderas Abogados
KidetzaBizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua

Francisco Javier Balderas Cejudo (Bilbo, Bizkaia, 1963ko apirilaren 6a) bizkaitar abokatua eta legelaria da.[1]

Balderas Bilbon jaio zen 1969an, lau seme-alabako familia batean. Zuzenbide lizentziatura ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (1982-1987).

Langile Komisioak (CCOO) sindikatuan aholkulari juridiko gisa lan egin zuen urte batzuez Bilbon. Ondoren, abokatutza jardunean hasi zen. Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuko abokatu elkargokidea da.

1998an bere abokatu-langela sortu zuen, Balderas Abogados, gaur egun horren sortzaile eta bazkide zuzendaria izanik. Espainiako Auzitegi Gorenean edo Auzitegi Konstituzionalean eraman ditu kasuak. Besteak beste, 2012an erregimen fiskal bereziei buruzko kasu bat eraman zuen EAEko Justizia Auzitegira, estimazio osoa lortuz.

Abokatutzaz gain, ponentzia eta hitzaldietan parte hartzen du lan-zuzenbideko aditu gisa.[1]

Adela Balderas unibertsitate-irakaslearen neba da.[2][3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) ASPARBI. (2016-05-05). «Conferencia sobre aspectos legales de la incapacidad laboral» Asociación Parkinson Bizkaia (kontsulta data: 2023-10-16).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) Pintos, Laura. (2024-02-23). «Adela Balderas, coach de chefs: «No se puede trabajar 14 horas, y si eso aún ocurre, que no te sorprenda que el equipo no quiera»» Diario ABC (kontsulta data: 2026-08-15).
  3. ↑ (Gaztelaniaz) TwitterFacebookEnviar; Twitter; Facebook; Enviar; Comentarios, 2; Comentarios, 2. (2017-06-14). «La 'coach' que hace brillar a los cocineros» ELMUNDO (kontsulta data: 2026-08-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.