Edukira joan

Ingeles Itsas Armada

Ingeles Itsas Armada
Irudi
Mapa
Motamilitary expedition (en) Itzuli
Honen parte daAnglo-espainiar Gerra
Denbora-tarte1589ko apirila - 1589ko uztaila
KokalekuCoruña
Lisboa
Vigo
Estatu burujabeIberian Union (en) Itzuli
Koordenatuak38°42′N 9°12′W / 38.7°N 9.2°W / 38.7; -9.2
Parte-hartzaile

Ingeles Itsas Armada, ingelesez: English Armada, Drake-Norris Espedizioa edo Portugalgo Espedizioa, 1589an Elisabet I.a Ingalaterrakoak Espainiako Erresumaren aurka bidalitako itsas armada edo espedizio bat izan zen, Anglo-espainiar Gerra (1585-1604) eta Laurogei Urteko gerraren testuinguruan. Horretarako, aurreko urtean Espainiar Itsas Armada Garaiezinak izandako porrotaz baliatu zen.

Lehen helburua Kantauri itsasoaren kostaldeko portuetan konpontzen zeuden Espainiar Itsas Armada Garaiezinaren ontziak suntsitzea zen, Ingalaterra berriz erasotu ez zezaten.

Bigarren helburua Lisboa erasotu eta espedizio horretan zihoan Portugalgo Erresumaren tronuan Antonio Crato ezartzea izan zen. Honek tronuan hartzearen trukean ingelesei Brasilerako merkataritzaren sarbidea eta Azores uharteen jabetza eskeini zien, honekin Ingalaterrak denboraren poderioz Espainiari Atlantikoaren nagusitasuna eta Ameriketako merkataritza kentzeko asmoa zuen.

1589ko apirilaren 13an Francis Drake almirantea eta John Norreys jeneralaren gidaritzapean Plymouth hiriko portutik itsasoari zen.

Bizkaiko Golkoa igaroz, Coruña, Vigo eta Lisboa hiriak setiatu eta Azores uharteak erasotu zituen, baina denetan hutsegin eta espedizioak porrot egin zuen, Ingalaterrara itzuliz.