Ingedore Villaça Koch
| Ingedore Villaça Koch | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Eisenach, 1933ko irailaren 22a |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | judua |
| Lehen hizkuntza | alemana |
| Heriotza | São Paulo, 2018ko maiatzaren 15a (84 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | São Pauloko Unibertsitatea Pontifícia Universidade Católica de São Paulo (en) Tübingengo Unibertsitatea |
| Doktorego ikaslea(k) | Anna Christina Bentes (en) |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | hizkuntzalaria eta akademikoa |
| Enplegatzailea(k) | University of Campinas (en) |
Ingedore Grünfeld Villaça Koch (Eisenach, 1933ko irailaren 22a – São Paulo, 2018ko maiatzaren 15a) Alemanian jaiotako brasildar hizkuntzalaria izan zen, testuaren hizkuntzalaritzan aditua[1][2]. Ia hogeita hamar urtez Campinas Estatuko Unibertsitatean irakatsi zuen eta Brasilgo Garapen Zientifiko eta Teknologikorako Kontseilu Nazionaleko ikertzaile emeritua izan zen[3][4]. Latinoamerikako Diskurtso Ikerketen Elkartearen sortzaileetako bat izan zen[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingedore Villaça Koch familia judu batetik zetorren, Paul Grünfeld irakaslearen eta Annemarie Fackenheimen alaba izanik. Amaren aldeko aitona Julius Fackenheim medikua zuen, 1942ko azaroaren 13an Theresienstadteko konzentrazio-esparruan hil zena[5][6], eta osaba Alfred Fackenheim, 1943an Auschwitzen hil zena[7].
1939ko otsailaren 22an, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen, Brasilera iritsi zen[8]. 1955eko uztailaren 7an naturalizatu zen[9] eta 1959an Luís Carlos Villaça Koch abokatuarekin ezkondu zen[10].
1956an, Zuzenbidean lizentziatu zen São Pauloko Unibertsitatean eta, 1974an, berriz, Filologian[8]. Masterra eta doktoretza São Pauloko Unibertsitate Katoliko Pontifikalean egin zituen, eta doktorego ondoko ikasketak Tubingako Unibertsitatean[8].
Campinas Estatuko Unibertsitatean jardun zuen lanean, testuaren hizkuntzalaritzan espezializatuta, eta bere argitalpenengatik ezaguna egin zen. Brasilgo Garapen Zientifiko eta Teknologikorako Kontseilu Nazionaleko ikertzaile emeritua izan zen[8].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Argumentação e linguagem (1984)
- A coesão textual (1989)
- A coerência textual (Luiz Carlos Travagliarekin batera, 1989)
- O texto e a construção dos sentidos (1997)
- Desvendando os segredos do texto (2002)
- Introdução à linguística textual (2004)
- Ler e compreender: os sentidos do texto (Vanda Maria Eliasekin batera, 2006)
- Gramática do português culto falado no Brasil: a construção do texto falado (antolatzaile gisa, Clélia Cândida Abreu Spinardi Jubranekin batera, 2006)
- Intertextualidade: diálogos possíveis (Anna Christina Bentes eta Mônica Magalhães Cavalcanterekin batera, 2007)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Portugesez) «Morre a profa. Ingedore G. Villaça Koch» Jornal da Pontifícia Universidade Católica de São Paulo 2018-05-16 (kontsulta data: 2025-02-06).
- 1 2 (Portugesez) «Adeus à Professora Ingedore Koch» Associação Nacional de Pesquisa e Pós-Graduação em Letras e Linguística (kontsulta data: 2018-10-11).
- ↑ (Portugesez) Gardenal, Isabel. «Instituto de Estudos da Linguagem perde professora Ingedore Grünfeld Villaça Koch» Universidade de Campinas (kontsulta data: 2018-10-11).
- ↑ (Portugesez) Paiva, Valério. «Professora Ingedore Grunfeld Villaça Koch recebe título de Pesquisadora Emérita do CNPq» Universidade de Campinas 2017-01-30 (kontsulta data: 2025-02-06).
- ↑ (Ingelesez) «Dr. Julius Fackenheim» Holocaust.cz (kontsulta data: 2025-02-06).
- ↑ (Alemanez) «Eisenach: Stolpersteine erinnern an jüdische Mitbürger» Thüringer Allgemeine 2018-10-10 (kontsulta data: 2025-02-06).
- ↑ (Ingelesez) «Alfred Fackenheim» Holocaust.cz (kontsulta data: 2025-02-05).
- 1 2 3 4 (Portugesez) Gardenal, Isabel; Paiva, Valério. «Instituto de Estudos da Linguagem perde professora Ingedore Grünfeld Villaça Koch» UNICAMP 2018-05-16 (kontsulta data: 2018-05-21).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Portugesez) «Decretos de naturalização» Ministério da Justiça - Diário Oficial da União 1955-07-21 (kontsulta data: 2019-03-09).
- ↑ (Portugesez) «Proclamas de casamento» Diário Oficial do Estado 1959-08-21 (kontsulta data: 2019-03-09).