Edukira joan

Imanol Alguacil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Imanol Alguacil

(2018)
Bizitza
JaiotzaOrio, 1971ko uztailaren 4a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad B1989 / 1991560
Real Sociedad1990 / 19981137
Villarreal Club de Fútbol1998 / 2000291
Real Jaén Club de Fútbol2000 / 2001300
Fútbol Club Cartagena2001 / 2002150
Burgos CF2002 / 2003201
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera187 zentimetro

Instagram: imanolalguacill Edit the value on Wikidata

Imanol Alguacil Barrenetxea (Orio, Gipuzkoa, 1971ko uztailaren 4a) futbolari profesional ohia eta futbol entrenatzailea da.

Zazpi urtez Real Sociedadeko gizonezkoen lehen mailako taldea zuzendu du, 2018 eta 2025 artean, klubeko historia osoko garairik arrakastatsuenetarikoan Errege Kopa irabaziz 2020ean, besteak beste.

Jokalaritzat, talde berean eta Villarreal CF taldean eskuineko hegalekoa izan zen 1990eko hamarkadan, eta 9 denboralditan 121 partida jokatu zituen Espainiako futbol ligako lehen mailan.

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolari lanetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imanol beti eskuineko hegalekotzat nabarmendu da, honi esker zelaiaren erdialdean jokatzeko aukera edukiz. Errealean jokalari ezaguna izan zen 1990eko hamarkadaren hasieran, baina inoiz ez zen guztiz taldean integratu eta Villarreal CF taldera abiatu zen. Geroago, bigarren mailako talde ugaritan aritu zen, erretiratu aurretik.

Bere ibilbidea bere herriko Orioko Futbol Taldean hasi zen. Bere azken urtean, Real Sociedad taldeak erosi egin zuen, eta 1989. urtean bigarren taldearekin jokatzen hasi zen bi denboraldiz. 56 partidu egin zituen.

Imanolek 1990eko irailaren 29an egin zuen bere debuta lehen mailan, Oviedoko (Asturias) Carlos Tartiere estadioan. Hala ere, hau behin-behineko erabakia izan zen, eta 1991ko amaierara arte ez zuen lehen mailako partidarik jokatu. Urte hartan, John Toshack entrenatzaileak lehen mailako taldera igo zuen, Bittor Alkiza, Luis Pérez eta Andoni Imaz jokalariekin batera.

Errealeko lehen taldearekin lehen denboraldietan arrakasta izan zuen Imanolek, lehenengoan 23 partidutan jokatuz, eta 30 hurrengoan. Hala ere, lesioekin arazoak edukitzen hasi zen eta geroz eta partidu gutxiago jokatzen hasi zen, bere azken denboraldian (1997-98) 4 partidu soilik jokatuz.

7 denboraldiz izan zen Errealeko lehen taldeko jokalaria, eta haietan zehar 131 partidu ofizial jokatu zituen, horietako 113 Ligako lehen mailan izan zirelarik. 7 gol sartu zituen: haietako nabarmenena Real Madril taldeari sartutako bat izan zen Santiago Bernabéu zelaian, Errealari garaipena emanez. Bera jokalaria zen bitartean Erreala bi aldiz sailkatu zen UEFAko Koparako, 1991-1992 denboraldian eta 1997-1998 denboraldian, hain zuzen ere.

1997-1998 denboraldia amaitzean Erreala utzi egin zuen eta Villarreal CF taldera joan zen. Garai hartan talde hau lehen aldiz igo zen Ligako lehen mailara, eta bere taldea indartu egin nahi zuen esperientzia zeukaten jokalariekin. Hala eta guztiz ere, José Antonio Irulegui entrenatzaileak ez zuen Imanol ia kontuan hartu eta 8 partidutarako bakarrik aukeratu zuen 1998-99 denboraldian. Amaieran Villarreal CF bigarren mailara jaitsi zen. Hurrengo denboraldian, Imanolek minutu gehiago jokatu zituen eta taldea lehen mailara berriz igotzea lortu zuen, baina hurrengo urtean taldetik bota egin zuten.

2000. urtean Real Jaénera joan zen, bigarren mailara igo berria. 30 partidu jokatu zituen talde horrekin, gehienbat ordezko izanik. 2001-02 denboraldian FC Cartagenak erosi zuen, bigarren mailan baita ere. Azkenik, Burgos CF taldera joan zen, eta bertatik erretiratu zen 2002-03 denboraldian, 32 urte betetzera zihoala.

Euskal Selekzioarekin hiru partidu jokatu zituen: 1994an Errusiaren aurka, 1995ean Paraguaien kontra, eta 1997an Jugoslaviaren kontra. Ez zuen inoiz Espainiako selekzioan parte hartu.

Entrenatzaile lanetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Real Sociedad "B"

2011n sartu zen Zubietako harrobiko futbolera. Errealeko bi talde jubenilak gidatu zituen eta 2013/2014 denboralditik Sanseko bigarren entrenatzaile aritu zen.[1] 2014ko azaroan Real Sociedad B taldearen entrenatzailea bilakatu zen.[2] 2014/2015 denboraldia amaitzean, Alguacilek entrenatzaile lanetan jarraitzea erabaki zuen Errealak.[3]

Real Sociedad

2018ko martxoan, Realaren lehen taldearen ardura hartu zuen denboraldia amaitu arte,Eusebio Sacristán ordezkatuz.[4] 16 puntu lortu zituen 9 partidetan, eta Donostiako taldea zuzendu zuen, Ligako 12. postuan amaituz.

Ondorengo denboraldietan, UEFA Europa League jokatu zuen 4 aldiz: 2020-21ean (final 1/16etan Manchester Utdek kanporatuta), 2021-22an (final 1/16etan RB Leipzigek kanporatuta), 2022-23an (final zortzirenetan AS Romak kanporatuta) eta 2024-25ean (final zortzirenetan Manchester Utd-ek berriro kanporaturik). Izan ere, Espainiako Ligan 6 lehenengoen artean gelditu zen: 2019-20an (6a.), 2020-21ean (5a.), 2021-22an (6a.) eta 2023-24an (6a.).

Are arrakastsuagoa izan zen 2022-23ko Liga, 4. postuan amaitu zirelarik bere agindupean, hurrengo denboraldian UEFAko Txapeldunen Liga jokatuz (final-zortzirenetara iritsi ziren, PSGk kanporatu arte).

Halaber, 2019-20eko denboraldia borobildu zuten Errege Kopa irabaziz Athletici, historian hirugarren aldiz Kopa eskuratuz.

2025eko apirilaren 24an, denboraldia amaitzean Realeko entrenatzaile kargua utziko zuela iragarri zuen, lehen taldearen buruan sei urte baino gehiagoko etapa historikoa amaituz. [5] Azken partida Donostian zuzendu zuen 2025eko maiatzaren 18an, Girona FCren aurka.[6]

Urrezko aro honetan, sona handiko jokalariak izan ditu bere gidaritzapean, besteak beste: Mikel Oiartzabal kapitain moduan, Alex Remiro ateizaina, Robin Le Normand, Álvaro Odriozola, Igor Zubeldia eta Natxo Monreal atzelariak, David Silva, Martin Ødegaard, Mikel Merino eta Martin Zubimendi erdilariak, Alexander Isak eta Alexander Sørloth aurrelariak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]