Edukira joan

Iñaki Irure

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Irure
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1943ko irailaren 6a (83 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Iñaki Irure Gorostegi (Azpeitia, 1943ko irailaren 6a) futboleko atezain ohia da. Eibar Kirol Elkartean aritu zen eta Real Betis Balompié taldeak fitxatu zuen Bigarren mailan ari zela.

Herriko Lagun Onak taldeko harrobian hasi zen jokatzen[1] eta Sansera pasa zen. Atezain titularra izan zen eta 62 partida jokatu zituen[2]. 1965ean Errealaren talde nagusiak egin zion fitxa[3]. 1966an Eibarrek fitxatu zuen eta bi denboraldi egin zituen bertan. Han egindako lan onari esker Betisek fitxatu zuen 1968an. Ordezko atezaina izan zen eta partida bakarra jokatu zuen, 1968ko azaroaren 10ean Mestallaren aurka[4]. Bi denboraldi egin zuen han.[5]

1970. urtean Sevillatik Gipuzkoara itzuli zen eta Lasarteko Michelin taldean jokatu zuen.[3]

TaldeaUrteak
Lagun Onak
Sanse (Erreala B)1962-1965
Real Sociedad1965-1966
Eibar1966-1968
Real Betis1968-1970
Lasarteko Michelin1970-1971

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) Leon, Un reportaje de Jabi. (2019-02-02). «Más que buenos amigos, una escuela de valores» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-12-22).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) «Real Sociedad» www.realsociedad.eus (kontsulta data: 2024-12-22).
  3. 1 2 «Irure, Ignacio María Irure Gorostegui - Futbolista | BDFutbol» www.bdfutbol.com (kontsulta data: 2024-12-22).
  4. ↑ (Gaztelaniaz) Castillo, Alfonso Del. (2023-07-02). «Hoy hace 55 años. Fichaje de Ignacio Irure.» Historia del Manquepierda (kontsulta data: 2024-12-22).
  5. ↑ (Gaztelaniaz) Castillo, Alfonso Del. (2014-01-02). «Presentación Temporada 1969-70» Historia del Manquepierda (kontsulta data: 2024-12-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]