Henriette Aire Etxebarren
| Henriette Aire Etxebarren | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Urepele, 1943ko maiatzaren 22a (83 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Fernando Aire |
| Ama | Leoni Etxebarren |
| Haurrideak | ikusi
|
| Familia | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | olerkaria eta idazlea |
Henriette Aire Etxebarren (Urepele, Nafarroa Beherea, 1943ko maiatzaren 22a)[1] irakaslea eta euskal idazlea da, poeta. 1989an Egiaren egarriz poemategiaren egilea da, Maiatz literatur aldizkariaren Uhargin bildumaren barruan argitaratua. Fernando Aire Xalbador bertsolari eta idazlearen alaba da.
Durangoko Azokan sarrera hitzaldia eman zuen lehen emakumea izan zen, 1990an.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henriette Urepeleko Xalbador etxaldean jaio zen.[2] Gurasoak urepeldarrak ziren, Xalbador bertsolaria jaiotetxekoa eta Xendariñea etxean jaiotako Leoni Etxebarren bertso-jartzailea zituen eta hiru haurride gazteagoak Mixel Aire bertsolari eta nekazaria eta Marie Helene. Aire ahizpak, Amaia, Miren eta Paxkalin Aire ilobak, abeslariak dira.[3]
Urepeleko etxean jaio zen. 19 urterekin ezkondu zen Fernando Aire Xalbadorrekin 1943an. Lau seme-alaba izan zituzten: Henriette idazlea, Mixel artzaina, Daniel laborari eta artzaina eta Marie Helene, baita hamaika biloba ere.
Ustaritzen egin zituen ikasketak.[4]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakasle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idazle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaletasun hutsez idatzi duen idazlea da, idazle izatearen sentimendu argirik gabe, eta bere sentimendu eta inpresioak sortzen zaizkion bezala islatzen ditu paperean, Argia aldizkarian 1991n egindako elkarrizketa batean aitortu zuenez. Kortazar kritikariaren arabera, egia da, Airek aitortu duen bezala, ez duela poetikarik, baina "ez zaio sentsibilitaterik falta". Kortazarren iritziz, tradizio erromantikoaren oinordekoa da Aire, bai gaietan, bai teknikan.[5]
Lehen olerkiak Maiatz aldizkarian argitaratu zituen. Olatz Zugastik bere zenbait olerki (Goizeko bortzetan, Kristala porroskan) kantatu izan ditu. Goizeko bortzetan olerkia Jojo eta Ramuntxok ere musikatu zuten.[6] Imanolek (Haurraren aita[7]) edo Beñat Axiarik (Kaska) ere urepeldarraren olerki batzuk kantatu izan dituzte.[8][9][10]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Egiaren egarriz (1989, Maiatz).[11]
Topaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Airek Kultur homogeneizazioaren aurrean Euskal Herri Iparraldeko literatur kreazioa izeneko ekarpena egin zuen 1990eko Galeuzca idazleen topaketetan.[12]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisen bizi izan zen. Hamaika urteren buruan, senarrarengandik banandu eta Euskal Herrira etorri zen hiru semeekin.[2]
Zenbait poema zati:[2]
"Nahi duena ezin ukana duenak, eta ukan dezakena ez nahi, Daukana ezin dezake maita”
"Altxa burua emazte, ez egon bide erditan. Bizitzak balio du, Bizitzea”
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1990an Durangoko 25. Euskal Liburu eta Disko azokako sarrera hitzaldia eman zuen. Sarrera hitzaldia eman zuen lehen emakumea izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «literaturaren zubitegia - Henriette Aire» zubitegia.armiarma.eus (kontsulta data: 2025-12-27).
- 1 2 3 Urradura sakon batetik. .
- ↑ Bertsolari, Emakumeen ikuspegia, 3 zk., 1996ko udazkena. .
- 1 2 (Frantsesez) «Olerkiaren hitzordua : Henriette Aire» Radiokultura (kontsulta data: 2025-12-27).
- ↑ «Aire, Henriette - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-12-27).
- ↑ Maitasunez ba ote... diskoa Ekaitzaldi blogean.
- ↑ Iratze okre geldiak diskoa Badok.infon.
- ↑ Leitza Larrea diskoa Voyager sans billet blogean.
- ↑ «Euskal literatura eta musika - HENRIETTE AIRE» sites.google.com (kontsulta data: 2025-12-27).
- ↑ «Henriette Aire Archives» Euskara Lantzen (kontsulta data: 2025-12-27).
- ↑ «Egiaren egarriz, Henriette Aire» armiarma.eus (kontsulta data: 2025-12-27).
- ↑ Galeuzca 1990.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haurraren aita da poema. Egiaren egarriz. Henriette Aire. Maiatz, Uhargi 16, 1989ko martxoa.
- Haurraren aita da poema Imanolek abestuta.
- Henriette Aire literaturaren zubitegian