Edukira joan

Henri de Lubac

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henri de Lubac

kardinal diakono

1983ko otsailaren 2a - 1991ko irailaren 4a
Elizbarrutia: Santa Maria in Domnica (en) Itzuli
erredaktoreburu

1946 - 1952
← Jules Lebreton - Joseph Lecler (en) Itzuli →

kardinal

Bizitza
JaiotzaCambrai, 1896ko otsailaren 20a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1991ko irailaren 4a (95 urte)
Hobiratze lekuaVaugirard Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, apaiz katolikoa, Frantziako Erresistentziako kidea, apaiz katolikoa, teologo katolikoa, unibertsitateko irakaslea eta erregelapeko elizgizona
Lantokia(k)Lyon
Lan nabarmenak
KidetzaAcadémie des sciences morales et politiques
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

iTunes: 694675733 Find a Grave: 26616090 Edit the value on Wikidata

Henri-Marie Joseph Saunier de Lubac (Cambrai, 1896ko otsailaren 20a - Paris, 1991ko irailaren 4a) frantziar apaiz katoliko, teologo, jesulagun eta kardinala izan zen. XX. mendeko teologo eraginkorrenetako bat izan zen eta bere idatziak funtsezkoak izan ziren Vatikanoko II. Kontzilioan.

Hamazazpi urterekin Jesusen Lagundian sartu zen. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen eta 1917an zauri bat jaso zuen buruan. 1920ko hamarkadan Maurice Blondelekin izan zuen topaketa funtsezkoa izan zen bere pentsamendurako.

De Lubac apaiz ordenatu zuten 1927an. 1929an Lyongo Unibertsitate Katolikoko teologia irakasle izendatu zuten. Irakasle izan zen 1961 arte, bi etenaldirekin (Bigarren Mundu Gerran klandestinitatera igaro zen eta Frantziako Erresistentziako kide izan zen; hamarkada batez Lyongo probintziatik alde egin behar izan zuen eta bere idazkiak zentsuratu egin ziren).

1960ko hamarkadan berriz onartua izan zen eta Joan XXIII.a aita santuak Vatikanoko II. Kontzilioko peritu izendatu zuen. 1972an Communio aldizkaria sortu zuen Hans Urs von Balthasar eta Joseph Ratzingerrekin batera. 1983an Joan Paulo II.a Aita Santuak kardinal izendatu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]