Edukira joan

Henok

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henok
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaJared
Seme-alabak
Anai-arrebak

Henok[1] (hebreeraz: חֲנוֹךְ‎, Ḥanōḵ; antzinako grezieraz: Ἑνώχ, Henṓkh) Itun Zaharraren arabera, Uholde Unibertsalaren aurretik bizi izan zen aitalehena izan zen. Jareden semea eta Matusalenen aita izen zen.

Hasierak Henok Jainkoak hartu baino 365 urte lehenago bizi izan zela dio. Testuak Henok "Jainkoak nahi bezala jokatuz bizi izan zenez gero, behin batean desagertu egin zen, Jainkoak eramanik" (Has 5:21-24) dio,[2][3] eta honela interpretatzen da: kristau eta judu tradiziek Henok bizirik igo zen Zerura diote baina beste batzuk ez dute hori onartzen.[4]

Henok tradizio judu eta kristau askoren gaia da. Henoken liburuaren egiletzat hartu dute,[5] eta, gainera, Azken Judizioaren eskribaua ere deitua izan zen.[6] Itun Berrian, Lukasen Ebanjelioan, Hebrearrei Gutunean eta San Judaren Gutunean Henok aipatzen dute, azkenak Henoken liburuaren aipuak ere gehituz.[7] Eliza Katolikoan, Ekialdeko Eliza Ortodoxoan eta Ekialdeko Ortodoxian, santu bezala gurtzen dute. Tradizio islamiarrak aho batez identifikatu du Idris Henokekin, nahiz eta Erdi Aroko eta ohiko garaietako aditu musulman askok Idris eta Hermes Trismegisto pertsona bera zirela ere esan zuten.[8][9][10][11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 177. Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2014-06-27), 8 or. (kontsulta data: 2023-11-28).
  2. ↑ (Ingelesez) Bar, Saul. (2023). «Enoch and Elijah: Ascent to Heaven?» JBQ (Jewish Bible Quarterly) 51 (4). [Betiko hautsitako esteka]
  3. ↑ (Ingelesez) «Whether or not Enoch died, where did God take him?» Jews for Jesus.
  4. ↑ VanderKam, James C.. (1995). Enoch: A Man for All Generations. University of South Carolina Press, 1–3 or. ISBN 978-1570030161..
  5. ↑ August Dillmann and R. Charles (1893). The Book of Enoch
  6. ↑ 1Enoch 12
  7. ↑ Lk 3:37, Heb 11:5, Ju 1:14-15
  8. ↑ Erder, Yoram, “Idrīs”: Encyclopaedia of the Qurʾān, General Editor: Jane Dammen McAuliffe, Georgetown University, Washington DC.
  9. ↑ P. S. Alexander, "Jewish tradition in early Islam: The case of Enoch/Idrīs," G. R. Hawting, J. A. Mojaddedi and A. Samely (eds.), Studies in Islamic and Middle Eastern texts and traditions in memory of Norman Calder (jss Supp. 12), Oxford 2000, 11-29
  10. ↑ W.F. Albright, Review of Th. Boylan, The hermes of Egypt, Journal of the Palestine Oriental Society 2 (1922), 190-8
  11. ↑ H. T. Halman, "Idris," in Holy People of the World: A Cross-Cultural Encyclopedia (ABC-CLIO, 2004), p. 388

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]