György Konrád
György Konrád (Berettyóújfalu, 1933ko apirilaren 2a – Budapest, 2019a irailaren 13a) hungariar ldazle eta soziologoa izan zen.
Holokaustotik bizirik atera ahal izan zen familia judu aberats batean jaio zen. Gyõrgyk literatura eta hungariera ikasi zituen Eötvös Loránd Unibertsitatean. 1956ko Hungariako Iraultzan parte hartu zuen, batez ere ikasleez osatutako Guardia Nazionalean, eta, porrotaren ondoren, herrialdetik ez ihes egitea erabaki zuen.
Hainbat lan izan zituen eta bere esperientziak erabiliz idazten hasi zen. 1960tik 1965era Magyar Helikon argitaletxeko editorea izan zen. 1965ean Hiri Plangintza eta Zientziako Institutuan hasi zen lanean.
1974an "Intelektualak klase botererako bidean" argitaratu ondoren, errepresaliatua izan zen. 1989 arte debekatuta izan zuen Hungarian argitaratzea. 1976an Berlinera eta Estatu Batuetara bidaiatu ahal izan zuen. 1982tik 1984ra Berlinen bizi izan zen.
Hungarian komunismoa erori ondoren, bizitza publikoan parte hartu zuen eta Demokrata Askeen Aliantza alderdiaren sortzaileetako bat izan zen.
1990ean nazioarteko PENeko presidente hautatu zuten. Berlingo Arte Akademiako presidente ere izan zen eta 2001ean Karlomagno Saria jaso zuen.
Eleberriak eta saiakerak idatzi zituen.
Lanak
aldatu- A látogató, 1969
- Új lakótelepek szociológiai problémái, 1969 (Iván Szelényirekin)
- Kitörés, 1975 (Péter Bacsó eta Péter Zimrerrkin)
- A városalapító, 1977
- A cincos, 1978
- Az értelmiség útja az osztáslyhatalomhoz, 1978
- Az autonómia kísértése, 1980
- Antipolitika, 1983
- Agenda 1: Kerti mulatság, 1989
- Európa köldökén, 1990
- Az újjászületés melankóliája, 1991
- Agenda 2: Koóra, 1994
- Útrakészen, 1999
- Mit tud a levelibéka, 2000
- Elutazás és Hazatérés, 2001
- Fenn a hegyen napfogyatkozáskor, 2003
- Az író és a város, 2004
- A közép tágulása: gondolkodás Európáról, 2004
- Kakasok banata, 2005
- Csodafigurák, 2006
Kanpo estekak
aldatu