Gonçalo Guedes
Gonçalo Manuel Ganchinho Guedes (Benavente, Portugal, 1996ko azaroaren 29a), Gonçalo Guedes izenez ezagunagoa, bi hegaletatik jokatzen duen futbolari profesionala da. Gaur egun, Espainiako EA Sport Ligako Real Sociedad taldean dihardu, aurrelari gisa.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbidea Benfica-ren harrobian hasi zuen, eta 2014-2016ra talde honen bigarren taldean jokatu zuen. Denbora horretan, 38 partidu jokatu eta 11 gol sartu zituen. Denbora horretan lehen taldearekin ere partiduak jokatu zituen eta 2014tik 2017ra 39 partidutan 5 gol sartu zituen. Bere denboraldi onengatik, PSG-ren interesa piztu zuen eta honek erosi egin zuen. 8 partidu jokatzera iritsi zen, baina denboraldi horretan bertan, Valentziara utzi zuten. Oso denboraldi ona egin zuen, batez ere lehen zatia (guztira, 5 gol 33 partidutan). Denboraldi bukaeran, saiakera asko eta gero, 40 milioiengatik erosi zuten.
Real Sociedad
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025eko abuztuaren 4an Errealak aurrelari portugaldarraren fitxaketa iragarri zuen, 4 milioi euroren truke. Guedesek 2028 arteko kontratua sinatu zuen.
- 1996ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Portugalgo futbolariak
- SL Benficako futbolariak
- Paris Saint-Germaingo futbolariak
- Valencia CFko futbolariak
- Wolverhampton Wanderers FCeko futbolariak
- Villarreal CFeko futbolariak
- Ligue 1eko jokalariak
- La Ligako jokalariak
- Premier Leagueko jokalariak
- UEFA Euro 2020ko jokalariak
- Futboleko aurrelariak
- 2026ko Munduko Futbol Txapelketako jokalariak
- 2018ko Munduko Futbol Txapelketako jokalariak