Godfrey Binaisa
| Godfrey Binaisa | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979ko ekainaren 20a - 1980ko maiatzaren 12a ← Yusuf Lule - Paulo Muwanga →
1979 - 1979 ← Otema Allimadi - Otema Allimadi →
| |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Buganda, 1920ko maiatzaren 30a | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Kampala, 2010eko abuztuaren 5a (90 urte) | ||||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | Londresko King's College Dickson Poon Zuzenbide Eskola | ||||||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Alderdi politikoa | Ugandako Askapen Nazionaleko Frontea | ||||||
Godfrey Lukongwa Binaisa (Kampala, 1920ko maiatzaren 30a - ibidem, 2010eko abuztuaren 5a) Ugandako 5. presidentea izan zen, 1979ko ekaina eta 1980ko maiatza artean.
Binaisa hil zenean, 2010ean, Ugandako presidente ohi bakarra zen, Yoweri Museveni 9. presidentea zela, 1986tik.
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugandan, Makerere unibertsitatean, eta Londresen zuzenbidea ikasi zuen. Abokatu gisa lan egin zuen eta Ugandako Herriaren Kongresua (Uganda People's Congress, UPC) alderdiarekin bat egin zuen, Uganda independenteko lehen gobernua osatu zuena. 1962an Ugandako fiskal nagusia izendatu zuten eta 1968an dimisioa eman zuen, Milton Obote presidentearekin ez ados.
Idi Amin boterera iristean Binaisa erbestera joan zen, Londresera eta AEBra, eta Ugandara itzuli zen hura erori zenean, 1979ko apirilean. Giro arras nahasi batean, bai Ugandan bertan, bai nazioartean [1]. 1979ko ekainaren 20an Idi Aminen erbesteko oposizioa biltzen zuen Uganda National Liberation Front (UNLF) koalizioko Batzordeak presidente izendatu zuen, behin-behinekoa zen Yusuf Luleren ordez.
Oyite Ojok armadako buruzagia kargutik kendu ondoren, Paulo Muwanga buru zuen Batzorde Militarrak Binaisa bera kargutik kendu zuen 1980ko maiatzaren 12an.
Urte hartako abenduan egingo ziren hauteskunde orokorrak. Binaisak parte hartu zuen, Museveni buru zen Uganda Patriotic Movement (UPM) alderdiko presidenteorde gisa, baina Oboteren UPC atera zen garaile, berriz. Musevenik emaitzetan iruzurra salatu eta gerra zibila piztu zuen, boterera eramanen zuena [2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «The president who ‘failed at everything he touched’» Monitor 2026-03-22 (kontsulta data: 2026-09-13).
- ↑ «New Vision Online : Former Ugandan President Godfrey Lukongwa Binaisa is dead.» www.newvision.co.ug (kontsulta data: 2026-09-13).