Francisco Raúl Villalobos Padilla
Francisco Raúl Villalobos Padilla (Guadalajara, 1921eko otsailaren 1a – Saltillo, 2022ko otsailaren 3a) mexikar elizgizon katolikoa izan zen. 1971tik 1975era Saltilloko apezpiku laguntzailea izan zen eta 1975etik 1999ra elizbarruti bereko ordinarioa.[1][2]
| Francisco Raúl Villalobos Padilla | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1975eko urriaren 4a - 1999ko abenduaren 30a ← Luis Guízar Barragán (en) Elizbarrutia: Saltilloko elizbarrutia
1971ko maiatzaren 4a - 1975eko urriaren 4a ← Pablo Correa León (en) Elizbarrutia: Columnata (en)
1971ko maiatzaren 4a - 1975eko urriaren 4a Elizbarrutia: Saltilloko elizbarrutia | |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Guadalajara, 1921eko otsailaren 1a | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Saltillo, 2022ko otsailaren 3a (101 urte) | ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Bizitza
aldatu1921eko otsailaren 1ean jaio zen Guadalajaran eta 1949ko apirilaren 2an apaiztu zen. 1971ko maiatzaren 4an Paulo VI.a aita santuak Saltilloko apezpiku laguntzaile eta Columnatako apezpiku titular izendatu zuen. Urte bereko abuztuaren 4an ordenatu zuten Saltilloko Donejakue katedralean. 1975eko urriaren 4an Saltilloko apezpiku izatera iritsi zen. 1999an, adina zela eta, dimisioa aurkeztu zion Joan Paulo II.a aita santuari.[2][3]
2021ean 100 urte bete zituen[4], eta apezpikutzaren 50 urte ere bai.[5] 2022ko urtarrilaren 27an, Saltilloko elizbarrutiak jakinarazi zuen Villalobosek COVID-19a hartu zuela. Gaixotasun horren ondorioz hil zen 2022ko otsailaren 3an Saltillo hirian, 101 urte zituela.[6]
Ondorengotza apostolikoa
aldatu- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
- Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
- Pietro Respighi kardinala (1891)
- Vittorio Ranuzzi de' Bianchi artzapezpikua (1903)
- Tito Trocchi artzapezpikua (1915)
- Rafael Guízar y Valencia apezpikua (1919)
- Antonio Guízar y Valencia apezpikua (1921)
- Luis Guízar y Barragán apezpikua (1932)
- Francisco Raúl Villalobos Padilla apezpikua[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Murió Mons. Francisco Villalobos, el obispo más longevo de México» Desde la fe 2022-02-04 (kontsulta data: 2025-09-02).
- 1 2 3 (Ingelesez) «Bishop Francisco Raúl Villalobos Padilla †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ramos, David. «Fallece el obispo más anciano de México tras padecer COVID-19» Aciprensa 2022-02-04 (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Soto, Omar. «Cumple 101 años el obispo emérito Francisco Villalobos Padilla» El Heraldo de Saltillo 2022-02-01 (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Saltillo: El obispo más longevo del país celebra 50 años de episcopado» A Tiempo Medio Digital 2021-08-04 (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) López, Miroslava. «Fallece obispo mexicano de 101 años; era el más longevo del Episcopado» Vida Nueva Digital 2022-02-04 (kontsulta data: 2025-09-02).