Francisco Caamaño
| Francisco Caamaño | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | San Juan de la Maguana (en) | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Cordillera Central (en) | ||
| Familia | |||
| Familia | ikusi
| ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria, ofizierra eta erresistentziako borrokalaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Francisco Alberto Caamaño Deñó (Barruti Nazionala, 1932ko ekainaren 11 – San José de Ocoa, 1973ko otsailaren 16a) dominikar militar eta politikaria izan zen. Dominikar Errepublikako presidentea izan zen 1965eko maiatzetik abuztura.
Militar familia batean jaioa, Caamaño gerrako itsas armadan graduatu zen. 1965eko Dominikar Errepublikako gerra zibilean, Juan Bosch, demokratikoki aukeratutako presidentea, berrezartzeko mugimenduaren buruzagietako bat izan zen Caamaño. 1965eko maiatzean herrialdeko hiriburua hartzea lortu ondoren, Caamaño herrialdeko de facto presidente bihurtu zen.
Lyndon Johnson presidente estatubatuarrak Dominikar Errepublika inbaditzeko agindua eman zuen. Hilabete batzuetako borrokaren ondoren, 1965eko abuztuan akordio batera iritsi ziren eta Caamañok dimisioa eman eta Hector Garcia-Godoy behin-behineko presidente izendatu zuten.
Caamaño agregatu militar izendatu zuten Dominikar Errepublikak Erresuma Batuan duen enbaxadan. Handik Kubara ihes egin zuen gerrilla talde bat sortzeko. 1973an errebelde talde txiki batekin lehorreratu zen Dominikar Errepublikan, nekazarien iraultza hasteko eta Joaquín Balaguer presidentea boteretik kentzeko. Kaamaño armadak harrapatu eta exekutatu egin zuen.