Edukira joan

Ferdinand Johann Wiedemann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ferdinand Johann Wiedemann

Bizitza
JaiotzaHaapsalu, 1805eko martxoaren 30a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaSan Petersburgo, 1887ko abenduaren 29a (82 urte)
Hobiratze lekuaSmolensky Lutheran Cemetery (en) Itzuli 
Familia
AitaJohann Gottlieb Wiedemann
Hezkuntza
HeziketaGustav Adolf gramatika eskola
Imperial University of Dorpat (en) Itzuli
Tesi zuzendariaAlexander Heinrich Neus
Hizkuntzakalemana
estoniera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, botanikaria, Finno-Ugrist (en) Itzuli, landare biltzailea, filologoa eta legelaria
Jasotako sariak
KidetzaSan Petersburgoko Zientzien Akademia
Hungariako Zientzien Akademia

Find a Grave: 29452697 Edit the value on Wikidata

Ferdinand Johann Wiedemann (Haapsalu, 1805eko martxoaren 30agreg./martxoaren 18ajul. – San Petersburgo, 1887ko abenduaren 29agreg./abenduaren 17ajul.)[1] estoniar hizkuntzalaria izan zen, uraldar hizkuntzak aztertu zituena, batez ere estoniera. Eleaniztuna zen eta hogei hizkuntza baino gehiago zekizkien.[2]

Botanikaria ere izan zen, eta pertsona hori egile gisa adierazteko izen botaniko bat aipatzerakoan Wiedem. egilearen laburdura estandarra erabiltzen da.[3]

Jatorri alemaniar-suediarreko epaitegiko idazkari baten semea, Wiedemann Haapsalun jaio zen. Tallinngko Probintziako Ikastetxean (1819-1821) eta Tartuko Unibertsitatean (1824-1826) ikasi ondoren, antzinako hizkuntzetako irakasle gisa lan egin zuen Miitavin (Jelgava) eta 1837tik 1857ra Tallinngo Probintziako Ikastetxean. Fino-ugriar hizkuntzekiko interesa zuenez, gai horri buruzko lan ugari argitaratu zituen, eta horregatik San Petersburgoko Zientzien Akademiak kide urgazle izendatu zuen 1854an eta akademiko 1857an. Wiedemann San Petersburgon kokatu zen, eta han bere jarduera emankorrak jarraitu zituen bizitzaren amaierara arte.[4] 1882tik 1885era San Petersburgoko Asiaren Museoko zuzendaria izan zen.[5]

Hizkuntzalaritzan doktoretzarik ez bazuen eta Tartuko Unibertsitateko irakasle izan ez bazen ere, hizkuntzalaritza klasikoan honoris causa doktore izendatu zuten 1866ko martxoaren 30ean.[6]

San Petersburgoko Smolenskoie hilerri luteranoan lurperatuta dago, eta bere hilarrian estonierazko inskripzio bat dago.

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1854: San Petersburgoko Zientzien Akademiako kide urgazlea
  • 1857: San Petersburgoko Zientzien Akademiako kide supernumerarioa[7]
  • 1859: San Petersburgoko Zientzien Akademiako kide osoa
  • 1868: Finlandiako Zientzia Elkarteko ohorezko kidea[8]
  • 1871: Hungariako Zientzien Akademiako atzerriko kidea[8]
  • 1880: Tartuko Unibertsitateko honoris causa doktorea
  • Santa Ana ordena (III. klasea)
  • San Vladimir ordena (III. klasea)
  • San Estanislao ordena (I. klasea)

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) «Ferdinand Johann Wiedemann (1805 – 1887)» EEVA: Digital Text Repository for Older Estonian Literature (kontsulta data: 2025-04-25).
  2. ↑ (Estonieraz) Rätsep, Huno. (2011). «Wiedemanni fenomen» Oma Keel 1: 14-20. (kontsulta data: 2025-04-25).
  3. ↑ (Ingelesez) «Wiedem.» International Plant Names Index (kontsulta data: 2025-04-25).
  4. ↑ (Estonieraz) Ariste, Paul. (1974). «Kaks Peterburi Teaduste Akadeemia uralisti» Keel ja Kirjandus 5: 268. (kontsulta data: 2025-04-25).
  5. ↑ (Errusieraz) Шер, Максим. «Бывшие музеи» Адреса Петербурга (kontsulta data: 2025-04-25).
  6. ↑ (Estonieraz) Tartu Ülikooli audoktorid ja auliikmed, 1803—1997. Tartu: Tartu Ülikooli Kirjastus (argitaratze data: 1997).
  7. ↑ (Estonieraz) Wiedemann, Ferdinand Johann. (2014). Mälestusi minu elust. Tartu: Ilmamaa, 296 or..
  8. 1 2 (Estonieraz) Wiedemann, Ferdinand Johann. (2014). Mälestusi minu elust. Tartu: Ilmamaa, 269 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]