Federico Martín Bahamontes
Federico Martín Bahamontes (Alejandro Martín Bahamontes izenarekin jaioa, Santo Domingo-Caudilla, Toledo, 1928ko uztailak 9 – Valladolid, 2023ko abuztuaren 8a) Toledoko Arranoa ezizena jaso zuena, txirrindulari profesional bat izan zen 1954 eta 1965 artean, garai horretan 74 garaipen lortu zituelarik.
| Federico Martín Bahamontes | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Alejandro Martín Bahamontes |
| Jaiotza | Val de Santo Domingo, 1928ko uztailaren 9a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Valladolid, 2023ko abuztuaren 8a (95 urte) |
| Hobiratze lekua | Toledo |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | txirrindularia |
| Ibilbidea | |
| Taldeak | Urteak |
| Margnat-Paloma-Inuri | 1962-1965 |
| Girardengo (en) | 1956-1956 |
| Faema | 1958-1958 |
Parte-hartzailea
| |
| Jasotako sariak | |
Biografia
aldatuMendian espezialista, Bahamontesek 1959ko Frantziako Tourra irabazi zuen, hasiera batean faboritoa ez zen arren. Alabaina, Pirinioetan egin zuen ihesaldia eta Puy-de-Dômeko kronoigoeran lortutako garaipenaren ondorioz abantaila nabarmena lortu zuen. Alpeetan, Charly Gaulekin elkartu zen, hau ere eskalatzailea eta aurreko edizioko garailea, eta Henri Angladek zein Jacques Anquetilek diferentzia jan zioten arren, ez ziren Bahamontesentzat mehatxu izan, bigarren amaitu zuen Angladeri Tour amaieran lau minutu baino gehiago atera zizkiolarik.
1963an 2. postuan amaitu zuen, Anquetilen ondoren, bere laugarren Tourra lortu zuena. Oso berdinduta Alpeetan eta Pirinioetan, Anketilek abantaila erlojupekoan lortuko zuen, une hartan bere laugarren Tourra zena lortuz, Bahamontes bigarren geratu zelarik, hiru minutu eta erdi baino gehiagora. Urte bete beranduago, 1964an, Bahamontesek 3. amaitu zuen Tourra Jacques Anquetil eta Raymond Poulidorren ondoren, garaileagandik lau minutu baino gehiagora.
Zen bezain eskalatzaile bikaina izanda, Mendiko saria bi aldiz irabazi zuen Espainiako Vueltan, behin Italiako Giroan eta sei aldiz Frantziako Tourrean, non errekorra izan zuen Lucien Van Impe belgiarrarekin batera Richard Virenque frantziarra iritsi zen arte.
Bahamontes Toledoko Itzuliko zuzendaria da duela 40 urte baino gehiagotik. Gainera, Navalcarneroko Txirrindularitza Kluba babestu zuen.
Bitxikeriak
aldatu- Amélie frantziar filmean Bahamontesek 1959ko Tourrean lortutako garaipena aipatzen da.
- Miguel Delibesen Cinco horas con Mario liburuan "Toledoko Arranoa"ri erreferentzia egiten zaio.
- Txirrindularitza erakusketa bat du Seseña Nuevon, Würth Espainiako instalakuntzetan dagoena, non txirrindulariak bere bizikletak, garaikurrak, irudiak eta bere kirol irudiarekin lotutako gainontzeko gaiak erakusten dituen.
Tourraren omenaldia
aldatuFrantziako Tourrean lortu zuen garaipenaren 50. urteurrenean (Tourra irabazi zuen lehen espainiarra izan zen), 2009an, Bahamontesi, Toledoko Arranoari omenaldia egin zion Tourreko antolakuntzak 6. etaparen hasieran (Girona-Bartzelona), 81 urte bete zituen egun berean ospatu zena.
Egun batzuk lehenago, Frantziako enbaxadoreak plaka oroigarri bat eman zion Frantziar Errepublikaren izenean.
Palmaresa
aldatu1953
- 8. Kataluniako Voltan eta Mendiko sailkapena
1954
- Frantziako Tourreko Mendiko sailkapena

- 2. Clásica a los Puertos de Guadarraman
- 2. Eibarko Bizikletan eta Mendiko sailkapena
1955
- Asturiasko Itzulia, eta etapa 1
- 5. Kataluniako Voltan, Mendiko sailkapena eta 2 etapa
- Clásica a los Puertos de Guadarrama
- Eibarko Bizikletako Mendiko sailkapena eta etapa 1
1956
- Italiako Giroko Mendiko sailkapena
- 4. Frantziako Tourrean
- 4. Espainiako Vueltan
- 5. Euskal-Nafar mendiko txapelketan
1957
- Asturiasko Itzulia, eta etapa 1
- 2. Espainiako Vueltan, gehi etapa 1 eta mendiko sailkapena

- 10. Kataluniako Voltan
1958
Espainiako errepide txirrindularitzako txapelketa- 8. Frantziako Tourrean, Mendiko sailkapena
eta 2 etapa - Italiako Giroako etapa 1
- 6. Espainiako Vueltan eta mendiko sailkapena

- Arrateko Igoera
1959
- 3. Suitzako Itzulian eta 2 etapa
Frantziako Tourra, gehi mendiko sailkapena
eta etapa 1- Arrateko Igoera
- Espainiako Vueltako etapa 1
- 2.
Espainiako txapelketan
Espainiako mendi txapelketa- Arrateko Igoera
1960
- Espainiako Vueltako etapa 1
- Arrateko Igoera
1961
1962
- 4. Frantziako Tourrean, Mendiko sailkapena
eta etapa 1 - Arrateko Igoera
- 7. Romandiako Tourrean eta etapa 1
- 4. Dauphiné Libérén
1963
- 2. Frantziako Tourrean, gehi mendiko sailkapena
eta etapa 1 - 2. Romandiako Tourrean
- 2. Arrateko Igoeran
- 5. Dauphiné Libérén
1964
- Narancoko Igoera
- Midi Libreko etapa 1
- 3. Frantziako Tourrean, gehi mendiko sailkapena
eta 2 etapa - 6. Dauphiné Libérén
1965
Emaitzen laburpena
aldatuItzuli Handiak eta Munduko Txapelketa
aldatuBeste Itzuliak
aldatu| Carrera | 1953 | 1954 | 1955 | 1956 | 1957 | 1958 | 1959 | 1960 | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Eibarko Bizikleta | — | 2. | 18. | — | — | 16. | — | — | — | — | — | — | UT | |
| Kataluniako Volta | 8. | — | 5. | — | 10. | — | — | — | — | — | UT | — | — | |
| Romandiako Tourra | — | — | — | — | — | — | — | — | 12. | 7. | 2. | — | — | |
| Dauphiné Libéré | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 4. | 5. | 6. | — | |
| Suitzako Itzulia | — | — | — | — | — | — | 3. | — | — | — | — | — | — | |
| — | Ez zuen parte hartu |
| DSK | Deskalifikatua |
| UT | Utzi |
Taldeak
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Federico Martín Bahamontes - ProCyclingStats
| Aurrekoa Charly Gaul |
Frantziako Tourreko garailea 1959 |
Ondorengoa Gastone Nencini |