Esku
| Esku | |
|---|---|
| Xehetasunak | |
| Honen parte | goiko gorputz-adarra |
| Konponenteak | hatza ahurra hatz txikia natz nagia hatz luzea hatz erakuslea erpurua karpoa metakarpoa eskugaina |
| Artikulazioa | besaurrea (hurbilekoa) |
Hona drenatzen du | eskugaineko zain multzoa |
| Arteria | arteria kubital |
| Zaina | eskugaineko zain multzoa |
| Identifikadoreak | |
| Latinez | manus |
| MeSH | A01.378.800.667 |
| TA | A01.1.00.025 |
| FMA | 9712 |
| Terminologia anatomikoa | |

Eskua bi gorputz-atal atal-aniztunak, oratzaileak eta hatz-aniztunak dira. Gizakien edo beste primateen beso bakoitzaren muturrean daude. Gauzak ukitu, hartu eta eraldatzeko erabiltzen dira. Ukimenak garrantzi handia du eskuetan.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugaztun eta beste animalia askok esku baten antzeko formako luzakin harrapatzaileak dituzte, hala nola atzaparrak eta erpeak, baina hauek ez dira zientifikoki esku oratzailetzat hartzen. "Esku" terminoa zentzu honetan erabiltzea, aurreko hanken muturrak atzekoetatik bereizteko, antropomorfismoaren adibide bat da. Benetako esku oratzaile bakarrak primateen ordenan agertzen dira. Eskuek ere erpuru kontrajarriak izan behar dituzte, gauzakiak oratu ahal izateko.
Eskua beso bakoitzaren mutur distalean dago. Tximinoek batzuetan lau esku dituztela esaten da, (hanketako) behatzak luzeak direlako eta behatz lodiak kontrajarriak direlako eta erpuru baten antza handiagoa duelako, eta horrela oinak esku gisa erabiltzeko aukera ematen dutelako.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giza eskua besaurreari lotuta dago, eskumutur izeneko artikulazio baten bidez, non karpo hezurrak dauden. Honen ondoren metakarpoa eta bost hatz daude. Gainera, eskua hainbat muskuluz eta lotailuz osatuta dago, eta mugimendu eta trebetasun ugari ahalbidetzen dituzte.
Hauek dira eskuaren zati nagusiak:
- ahurra: eskuren erdialdea eta barnealdea-edo da, metakarpoan. Zati honetako azalak papila dermikoak ditu marruskadura areagotzeko, halaber hatz-puntetan daudenak hatz-marketarako erabiltzen dira.
- eskugaina: ahurraren atzealdea-edo dena.
- hatzak: bost luzakin mugikor dira, eskuari itsatsita. Puntan azkazal bana dute itsatsita, beste animalien atzaparren lekuan. Bost hatzak esku-ahurrean tolestu daitezke, objektuak atzikitzeko. Hatz bakoitzak izen berezi bat du besteengandik bereizteko:
- erpurua edo hatz lodia (1. hatza)
- hatz erakuslea (2. hatza)
- hatz luzea edo erdikoa (3. hatza)
- hatz nagia (4. hatza)
- hatz txikia edo txikerra (5. hatza)
Hezurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1: Urruneko falangeak
2: Erdiko falangeak
3: Hurbileko falangeak
4: Metakarpoa
5: Karpoa
Esku bakoitzak 27 hezur ditu:
Karpoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoa da eskumuturretik gertuen dagoen zatia. Zortzi hezur ditu, launa hezurretako bi ilaratan antolatuak:
- Hurbileko ilara, radio hezurretik hasita kubitu hezur aldera: eskafoidea, ilargi-formakoa, piramidala eta pisiformea.
- Urruneko ilara: trapezioa, trapezoidea, hezur handia eta kako-hezurra.
Metakarpoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metakarpoa bost hezurrek osatzen dute, eskuturretik urrutien daudenak dira eta esku-ahurraren barruan eta ahurrean daude.
Falangeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Falangeak hatzeko hezurrak dira.
Hiru dira hatzeko: hurbilekoa, erdiko eta urrunekoa. Erpuruak bi ditu: hurbilekoa eta urrunekoa.
Giharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besagainetik datozen giharrak bi eratakoak dira: esku-ahurrekoak (estutzaileak) eta eskugainekoak (luzatzaileak). Eskuak berak, hala ere, baditu bere giharrak, kubituaren ingurukoak (4), erpuruaren ingurukoak (4) eta esku-ahurrekoak (11). Guztira 19 gihar dira berezkoak eta 15 besagainetik datozenak eta zainetan bukatzen direnak. Eskuaren odol elikadura radio arterien eta kubitu arterien bidez egiten da nagusiki. Zain txiki ugariren sarea dago, horiez gainera, azalean barrena. Eskuaren ezaugarri nagusia mugimendurako aukera da, giharren, zainen eta hezurren giltzadurari esker.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.