Dina Manfredini
| Dina Manfredini | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Pievepelago, 1897ko apirilaren 4a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Pievepelago Ameriketako Estatu Batuak |
| Heriotza | Johnston, 2012ko abenduaren 17a (115 urte) |
| Hobiratze lekua | Glendale Cemetery (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun infekziosoa |
| Jarduerak | |
Dina Manfredini, sortzez Guerri (Pievepelago, Emilia Romagna, Italia, 1897ko apirilaren 4a – Johnston, Iowa, Ameriketako Estatu Batuak, 2012ko abenduaren 17a) Italian jaiotako ehun urtedun estatubatuarra izan zen, 115 urte bizi izan zena. 2012ko abenduaren 4an, Besse Cooper estatubatuar maistra eta sufrgista hiltzean, 13 egunez, munduko pertsonarik zaharrena izan zen. Bera hiltzean Jiroemon Kimura gizon japoniarra izan zen munduko pertsonarik zaharrena.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiar jatorriko Dina Manfredini estatubatuar nazionalitatea hartu zuen. 1920an Iowako Des Moinesen kokatu zen, 1965ean hil zen Riccardo senarrarekin batera, eta lau seme-alaba izan zituen bikoteak.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerran munizio fabrika batean lan egin zuen. 2007an 110 urterekin sartu zen zaharren egoitzan. Entzumen arazoak izan zituen, oinez ibil zitekeen eta azkenean makila baten laguntzaz.
Adin Errekorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012ko abenduaren 4an, Besse Cooper hiltzean, 13 egunez, munduko pertsonarik zaharrena izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Dina Manfredini» Gerontology Wiki (kontsulta data: 2026-03-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dina Manfredini (1897–2012): supercentenaria ítalo-estadounidense, récord europeo» es.Alegsaonline.com 2022-11-12 (kontsulta data: 2026-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «Dina Manfredini, world's oldest person, dies at 115» USA TODAY (kontsulta data: 2026-03-10).