Devprasad John Ganawa
| Devprasad John Ganawa | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
2012ko abenduaren 21a - 2026ko urriaren 4a ← Joseph Pathalil Elizbarrutia: Udaipurreko elizbarrutia
2012ko abenduaren 21a - 2015eko urriaren 10a Elizbarrutia: Jhabuako elizbarrutia
2009ko maiatzaren 11 - 2012ko abenduaren 21a ← Chacko Thottumarickal - Basil Bhuriya → Elizbarrutia: Jhabuako elizbarrutia | |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | 1951ko abenduaren 8a | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Udaipur, 2026ko urriaren 4a (74 urte) | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
| Erlijio-ordena | Jainko Hitzaren Misiolariak | ||||||
Devprasad John Ganawa (Panchkui, Madhya Pradesh, 1951ko abenduaren 8a – Udaipur, 2026ko urriaren 4a) indiar elizgizon berbita izan zen. 2009tik 2012ra Jhabuako apezpikua izan zen eta 2012tik hil zen arte Udaipurreko apezpikua.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Devprasad John Ganawa Panchkuin jaio zen, Indiako Madhya Pradesh estatuan.[1] Puneko San Tomas apaizgaitegian eta hiri bereko Jnana Deepa institutuan ikasi zuen.[2] Jainko Hitzaren Misiolarien kongrefazioan sartu zen, lehen botoak 1974ko ekainaren 8an eman zituen eta betiko botoak 1981eko ekainaren 7an.[2]
1982ko urriaren 27an apaiztu zen. Apaiz gisa, honako kargu hauek bete zituen: Khandwako katedraleko bikarioa (1982tik 1984ra), Khargongo parrokiako bikarioa (1984tik 1986ra), Mhowko San Tomas apaizgaitegiko errektorea (1986tik 1987ra), berbiten probintziako kontseilariordea (1987tik 1992ra), Paldako berbiten junioratuko errektorea (1992tik 1995era), Ranapurreko elizako parrokoa (1995etik 2001era), Udaipurreko Maitri Sadan elkarrizketa-zentroko zuzendaria (2001etik 2008ra) eta Udaipurreko Berbiten Zentroko errektorea (2008tik 2009ra).[2][3]
2009ko maiatzaren 11n, Benedikto XVI.a aita santuak Jhabuako apezpiku izendatu zuen.[3] 2009ko ekainaren 16an jaso zuen apezpiku-ordenazioa Leo Cornelio artzapezpikuaren eskutik, Chacko Thottumarickalek eta Abraham Viruthakulangarak lagunduta.[1] 2012ko abenduaren 21ean, Benedikto XVI.ak Udaipurreko apezpiku izendatu zuen.[4] Aldi berean, Jhabuako administratzaile apostoliko gisa aritu zen 2012ko abenduaren 21etik 2015eko urriaren 10era arte.[1]
Ganawa bihotz-biriketako geldialdi baten ondorioz hil zen Udaipurreko ospitale batean, 2026ko urriaren 4an, 74 urte zituela.[5]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1675)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
- Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
- Pio X.a aita santua (1884)
- Benedikto XV.a aita santua (1907)
- Willem Marinus van Rossum kardinala (1918)
- Leo Peter Kierkels artzapezpikua (1931)
- Eugene Louis D'Souza artzapezpikua (1951)
- Abraham Viruthakulangara artzapezpikua (1977)
- Leo Cornelio artzapezpikua (1999)
- Devprasad John Ganawa apezpikua[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 (Ingelesez) «Bishop Devprasad John Ganawa, S.V.D.» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-11-23).
- 1 2 3 (Ingelesez) «Asia/India - Bishop of Jhabua» Agenzia Fides 2009-05-11 (kontsulta data: 2025-11-23).
- 1 2 (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Jhabua (India)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2009-05-11 (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Italieraz) «Rinuncia del Vescovo di Udaipur (India) e nomina del successore» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2012-12-21 (kontsulta data: 2025-11-23).
- ↑ (Ingelesez) «Bishop Devprasad Ganawa Passes Away» Conference of Catholic Bishops of India 2026-10-04 (kontsulta data: 2026-10-04).