Bethlehem Steel
| Bethlehem Steel | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | negozioa eta enpresa |
| Jarduera sektorea | Burdingintza, industria armamentista eta ontzigintza |
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Jarduera | |
| Honen parte | S&P 500 |
| Eskumendekoak | |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | Baltzu anonimo eta corporation |
| Zeren jabe | |
| Historia | |
| Sorrera | 1857 |
| Sorlekua | Bethlehem |
| Aurrekoak | Harlan and Hollingsworth (en) |
| Ondorengoak | ArcelorMittal, Mittal Steel Company (en) |
| Desagerpena | 2003 |
| webgune ofiziala | |
Bethlehem Steel Corporation estatubatuar enpresa siderurgikoa izan zen, Pennsylvaniako izen bereko hirian egoitza nagusia zuena.
Bethlehem Steel Corporation Estatu Batuetako bigarren altzairu-ekoizle handiena eta herrialdeko ontzigile handiena izatera iritsi zen. Bethlehem Steel eta bere filiala, Bethlehem Shipbuilding Corporation, AEBetako botere eta lidergoaren ikur adierazgarrienetako bi izan ziren manufakturan eta industria sektorean mundu mailan.[1] Enpresaren desagerpena sarritan aipatzen da XX. eta XXI. mendeetako azken eta lehen hamarkadetan, hurrenez hurren, Estatu Batuetako eta munduko ekonomian izan diren aldaketen adibiderik adierazgarrienetakotzat, horietan industria-deslokalizazioa nagusitu baita, globalizazioaren esparruan eta enpresa eta sektore askok eskulan merkearekin lehiatzeko eta epe laburrean etekinak sortzeko duten ezintasunaren esparruan.
AEBetako altzairuaren industriak behera egin eta beste barne-arazo batzuen ondoren, enpresak porrot egin zuen 2001ean,[2] eta, azkenean, 2003an desegin egin zen, bere aktiboak International Steel Groupi salduta. Gaur egun, bere aktiboak Arcelor Mittalen parte dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Rust Belt Allure of Bethlehem, Pennsylvania» Pacific Standard.
- ↑ Farabaugh, Patrick; Burkert, Richard. (2021). Disastrous floods and the demise of steel in Johnstown. Charleston, SC ISBN 978-1-4671-5001-9. OCLC .1260340723.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |