Edukira joan

Ayeyarwady (eskualdea)

Ayeyarwady (eskualdea)
 Myanmar
Administrazioa
Estatu burujabe Myanmar
ISO 3166-2MM-07
HiriburuaPathein
Geografia
Koordenatuak16°50′N 95°10′E / 16.83°N 95.17°E / 16.83; 95.17
Azalera35.031,88 km²
MugakideakBago (eskualdea)
Demografia
Biztanleria5.546.281 (2024)
Dentsitatea158,32 bizt/km²
ayeyarwadyregion.gov.mm

Ayeyarwady eskualdea (birmanieraz: ဧရာဝတီတိုင်းဒေသကြီး ʔèjàwədì táiɰ̃ dèθa̰ dʑí ahoskatua; s'gaw kareneraz: ထံထၣ်စွ့}}; ekialdeko pwoeraz: ထံၫထၪကျိၩ့) lehen Ayeyarwady dibisioa eta Irawadi dibisioa deitua, Myanmarko zazpi eskualdeetako bat da.[1]

Iparraldean, Bagorerekin egiten du muga, ekialdean Yangonekin eta Bengalako golkoarekin hegoaldean eta mendebaldean. Bere populazioa sei milioi eta erdi pertsonatik gorakoa da, eta horrek Myanmarko estatu eta eskualdeen artean populatuena bihurtzen du.

Irawadi ibaiaren deltako eskualde hau monen erresumen- adibidez Hanthawaddy Erresumarena- zati izan ohi zen. Eremu hori bamarren (eta, batzuetan, rakhineren) mende geratu zen XI. mendean. Bere historiak behe Birmaniaren gainerakoa islatzen du.

Bamarrek eta karenek populazioaren gehiengoa osatzen dute, mendebaldeko kostaldeko eskualdeetan rakhine gutxiengo txiki batekin. Biztanle gehienak budistak dira, kristau eta musulman gutxiengo txikiekin. Birmaniera da hizkuntza komuna.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) Moreno, Joaquín Lorenzo. (2014-04-01). La soledad de Birmania: Viaje por un país que vive en silencio. Vision Libros ISBN 978-84-9886-039-9..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Myanmar
Artikulu hau Myanmarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.