Athina Livanos
| Athina Livanos | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kensington, 1929ko martxoaren 19a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Paris, 1974ko urriaren 10a (45 urte) |
| Heriotza modua | : droga-gaindosia |
| Familia | |
| Aita | Stavros G. Livanos |
| Ama | Arietta Zafirakis |
| Ezkontidea(k) | Aristoteles Onassis (1946ko abenduaren 28a - 1960) John Spencer-Churchill, 11th Duke of Marlborough (en) Stavros Niarchos (1971, 1971ko urriaren 21a - 1974) |
| Seme-alabak | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Leinua | Livanos family (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | Socialitea |
Athina Mary Livanos Onassis Spencer-Churchill Niarchos, ezaguna Athina Livanos izenez (gr: Αθνη Λιβανο; Londres, Erresuma Batua, 1929ko martxoaren 19a – Paris, Frantzia, 1974ko urriaren 10a) Frantziako socialitea izan zen, Stavros Livanos ontzi-jabe greziarraren bigarren alaba eta Aristóteles Onassisen lehen emaztea izan zena. Onassis XX. mendean zehar planetako aberatsena izan zen. Athinak bi seme-alaba izan zituen: Alexander eta Christina. Hiru aldiz ezkondu zen: bere lehen ezkontza Onassisekin izan zen, bigarrena John Spencer-Churchill duke ingelesarekin, herrialdeko pertsonaia garrantzitsuekin ahaidetuta zegoena, Winston Churchill edo Galesko Diana kasu, eta hirugarrena eta azkena Stavros Niarchos enpresariarekin, ahizpa Eugenia Livanosen alargunarekin.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia eta ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]«Tina (Τνα)», familian halaxe deitzen zioten, 1929an jaio zen Londresen, Arietta Zafirakis eta Stavros Livanos enpresaburu greziarrak osatutako bikotearen baitan. Haurrideak George Livanos enpresaria eta Eugenia Livanos izan ziren. Haurrideekin batera hezi zen Ingalaterrako eskolarik onenetan, eta jariotasunez hitz egin zezakeen grezieraz, frantsesez zein ingelesez.[3]
Ezkontzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1946ko abenduaren 28an, Tina, 17 urtekoa, Aristóteles Onassisekin ezkondu zen. Bikotearen ondorengoak Alexander (1948) eta Christina (1950) izan ziren. 1960an, senar-emazteak dibortziatu egin ziren, Chateau de la Croën, Antibesen kokatutako etxetzar batean, senarra eta bere lagun bat ohean aurkitu baitzuen, eta beharbada Onassis eta María Callas opera-abeslariaren arteko harremanarengatik sortu zen eskandalu mediatikoak ere eragina izan zuen. Dibortziatu zenean, ezkongabe izena erabili zuen, 1961ean John Spencer-Churchill Blandfordeko 11. duke ingelesarekin ezkondu zen arte. Hamar urte iraun zuen ezkontza horrek. Hirugarren eta azken ezkontidea Stavros Niarchos enpresari greziarra izan zen, ahizpa Eugeniaren alarguna eta ontzi-garraioaren negozioan Onassisen lehiakidea.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Athina 1974ko urriaren 10ean hil zen, Parisen, Niarchosekin bizi zela, 45 urte zituela, barbiturikoen gaindosi baten ondorioz, bere seme Alexanderren heriotza goiztiarrak eragindako krisi baten ondoren.
Hil ostean, Christina alabak salaketa jarri zuen aitaordearen aurka, amaren herentzia zela eta (250 milioi dolar ingurukoa), ezkontza Greziako legediaren arabera baliogabetu behar zela argudiatuz. Geroago, Christinak eskaria erretiratu zuen eta Niarchosek diru guztia itzuli zuen, bitxiak, arte bildumak eta bestelako objektu pertsonalak bezalaxe.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Vivas, Silvia. (2021-04-26). «Las hermanas Athina y Eugenia Livanos: la trágica vida de las ricas herederas griegas que fueron víctimas de la rivalidad Onassis-Niarchos, y acabaron compartiendo mala fortuna, marido y trágico final» Mujerhoy (kontsulta data: 2026-05-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Urreta, Edurne. (2021-08-21). «Tina Livanos, la rica heredera que fue víctima de Onassis y Niarchos» ELMUNDO (kontsulta data: 2026-05-16).
- ↑ Karis, Takis. «The blue ladies» ΗΜΕΡΉΣΙΑ.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Evans, Peter (1987). Ari: The Life, Times and Women of Aristotle Onassis (en inglés). Londres: Penguin. ISBN 978-0-14-009961-4 .
- Feroudi Moutsatsos, Kiki (1998). The Onassis Women (en inglés). Londres: Putnam. ISBN 0399144439 .