Antonia (1995eko filma)
Antonia (alemanez: Antonias Welt, ingelesez: Antonia's Line) 1995eko Marleen Gorris herbeheretako zinema zuzendariaren komedia-drama filma bat da. Kondaira feminista gisa deskribatu izan da filmea[1], Antonia emakumezko askearen bizitza kontatuz lesbianismoa, erlijioa, heriotza, laguntasuna eta maitasuna jorratzen baititu[2].
1996ko martxoaren 25ean 1995eko Nazioarteko film onenaren Oscar Saria eskuratu zuen[3].
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerra garaian Antonia alarguna eta haren alaba Danielle Antoniaren jaioterrira iristen dira Antoniaren ama hiltzear dagoela. Herri txiki hartan Crooked Finger lagun zaharra aurkitzen du Antoniak eta arazo mentalak dituen Deedee ere erakartzen du komunitate matriarkal sendoa osatuz. Daniellek haur bat izatea erabakitzen du baina senarrik ez du nahi. Therèse haurra aurkitzen du eta haren tutorea den Laraz maitemintzen da. Harreman lesbikoa eratzen da bien artean.
Deedee, Pitte anaiak bortxatu zuen eta urte batzuk beranduago Pitte herrira itzultzen denean Therèse bortxatzen du. Antoniak herriko gizonen laguntzekin Pitterekiko jazarpena abiatzen du. Therèsek haurra izatea erabakitzen du, Sarah, filmearen narratzailea dena hain zuzen ere.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Willeke van Ammelrooy: Antonia
- Els Dottermans: Danielle
- Jan Decleir: Farmer Bas
- Victor Löw: Harry
- Johan Heldenbergh: Tom
- Dora van der Groen: Allegonde
- Veerle van Overloop: Thérèse
- Esther Vriesendorp: 13 urteko Thérèse
- Carolien Spoor: 6 urteko Thérèse
- Thyrza Ravesteijn: Sarah
- Mil Seghers: Kromme Vinger (edo Crooked Finger)
- Elsie de Brauw: Lara
- Reinout Bussemaker: Simon
- Marina de Graaf: Deedee
- Jan Steen: Lippen Willem (edo Loony Lips)
- Catherine ten Bruggencate: Malle Madonna (edo Mad Madonna)
- Paul Kooij: Protestantea
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Saria | Kategoria | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 1995 | Herbeheretako Zinema Jaialdia | Zuzendari onena: Marleen Gorris | irabazi |
| Aktore onena: Willeke van Ammelrooy | irabazi | ||
| Chicagoko Nazioarteko Jaialdia | Gidoi onena | irabazi | |
| Publikoaren saria | irabazi | ||
| Torontoko Nazioarteko Jaialdia | Publikoaren saria | irabazi | |
| Hamptons Nazioarteko Jaialdia | Zuzendari onena | irabazi | |
| Joseph Plateau Sariak | Aktore onena: Els Dottermans | irabazi | |
| 1996 | Oscar Sariak | Nazioarteko film onena | irabazi |
| 1997 | BAFTA Sariak | Ingelesezkoa ez den film onena | izendapena |
| GLAAD Sariak | Film nabarmena – Estreinaldi mugatua | izendapena |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «archive.ph» archive.ph (kontsulta data: 2022-12-03).
- ↑ Redding, Judith M.. (1997). Film fatales : independent women directors. Seal Press ISBN 1-878067-97-4. PMC 37475088. (kontsulta data: 2022-12-03).
- ↑ "Antonia's Line" Wins Foreign Language Film: 1996 Oscars. (kontsulta data: 2022-12-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antonio filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1995eko filmak
- Els Dottermansek antzeztutako filmak
- Willeke van Ammelrooyk antzeztutako filmak
- Victor Löwek antzeztutako filmak
- Dora van der Groenek antzeztutako filmak
- Jan Decleirrek antzeztutako filmak
- Johan Heldenberghek antzeztutako filmak
- Carolien Spoorrek antzeztutako filmak
- Reinout Bussemakerrek antzeztutako filmak
- Marina de Graafek antzeztutako filmak
- Jan Steenek antzeztutako filmak
- Filip Peetersek antzeztutako filmak
- Hans Kestingek antzeztutako filmak
- Catherine ten Bruggencatek antzeztutako filmak
- Lineke Rijxmanek antzeztutako filmak
- Petra Laseurrek antzeztutako filmak
- Jenne Decleirrek antzeztutako filmak
- Margo Damesek antzeztutako filmak
- Leo Hogenboomek antzeztutako filmak
- Wimie Wilhelmek antzeztutako filmak
- Flip Filzek antzeztutako filmak
- Gerard Cornelissek ekoitzitako filmak
- Hans de Weersek ekoitzitako filmak
- Marleen Gorrisek zuzendutako filmak
- Herbehereetako filmak
- Drama-komedia filmak
- LGBTeei buruzko filmak
- XX. mendean girotutako filmak
- Film independenteak