Edukira joan

Amorrita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaAmorrita

Motatalde etniko historiko
HizkuntzaAmorite (en) Itzuli
Honen parteSemita

Amorritak[1] amorreoak, amoritak​ (sumerieraz: 𒈥𒌅 MAR.TU; akaderaz: Tidnum edo Amurrūm; egiptoeraz: Amar; hebreeraz: אמורי‎, ʼĔmōrī) Kanaanen (Hasiera 10:6, 16 ), edo Mesopotamia mendebaldean, (egungo Sirian)[2] jatorria zuen herri nomada baten, edo herri multzo bateko, kideak izan ziren. Borrokalari sutsuak izan ziren eta K.a. XXI. mendean Siria, Kanaan eta Eufratesko mendebaldean zegoen eskualdea okupatu zuten, bitan Babilonia bera hartuz. Hamurabi erregearen arbasoak amorritak zirela uste dute[3]. Akadierazko eta sumerierazko testuetan Amurru hitza agertzen denean, herriari berari edo bere jainko nagusiari buruz ari ziren.

Euren jainkoen panteoia gurtzen zuten, Amurru izeneko jainko nagusia zen (Belu Sadi ere deitua - "Mendietako Jauna") eta emaztea, (Belit-Seri, "Basamortuko Dama") zen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
  2. 1 2 (Ingelesez) Mark, Joshua J.. (2011-04-28). «Amorite» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2026-06-19).
  3. ↑ Van De Mieroop, Marc. (2005). King Hammurabi of Babylon: A Biography. Blackwell Publishing ISBN 1405126604. OCLC .255676990.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.